Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Apirilak 15

2024ko apirilaren 15eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko APIRILAren 15a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 15, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo andreak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Desinformazioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio honen betetzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan prestazio ortoprotesikoa arautzen duen martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretua alda dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere kirol plangintzan sar dezan osasun mentalerako arretaren ikuspegia, kirol arloko profesionalei zuzentzen dizkien ekintzetan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan itxaron zerrendak murrizteko plan integral bat aurkez dezan, bere barne hartuta egiturazko neurriak abiaraztea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan sorkuntza artistikoaren prozesuetan Adimen Artifizialaren gaineko hausnarketarako eta eztabaidarako guneak sor ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, berretsi egiten dira Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren helburuak eta 7.2 artikulua, hizkuntza horien aldeko neurri bereziak hartze aldera. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan behin-behinekotasuna murriztu eta bertan sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozesuak azkar ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen “Oroibidea”- Gerra Zibilean eta frankismoan biktima izandakoen eta errepresaliatuen datu-basean sar ditzan Errepublikako agintarien kontrolpeko lurraldean eraildakoak eta errepresaliatutakoak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Eledunen Batzarraren 2024ko apirilaren 8ko erabakia berraztertzeko eskaria, Foruzaingoaren buruaren eta Segurtasun arloaren buru den komisario nagusiaren agerraldi-eskaerari dagokionez, argitu dezaten 11-24/PEI-00263 espediente-zenbakidun informazio-eskaria. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Gai horri buruzko txosten juridiko bat eskatzea erabaki da.

- Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2024ko Plan Operatiboa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroak abiaraziko dituen jarduketei buruz, ikusirik Polizia Judizialaren Koordinazio Batzorde Nazionalaren 2024ko urtarrilaren 23ko akta. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Erleta eskualdeko eskolaren eta Leitzako Udalaren ordezkariekin, eskolaren eraikinaren egoera eta beharrizanak azal ditzaten. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Nafarroako 0-3 plataformaren ordezkariekin, hezkuntza ziklo horri dagokionez dituzten erreibindikazioak aurkez ditzaten. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Adinekoak Krisiaren Aurka taldearen ordezkariekin, Nafarroan 1967tik 1978ra bitarte mutualitateei kuotak ordaindu zizkieten zergadunen egoerari buruzko informazioa eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista (Ainhoa Unzu Garate andrea), EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Ultzama ibaiko ibilgura, Haize Berriak eta Ultzama Ibaia kolektiboen ordezkariek informazioa eman dezaten minden isurketaren arazoari buruz, aipatu ibilguan gertatzen ari baita. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei 24 orduko arreta integrala emateko zentrora, bertako ardura duen taldeak egiten duen lana ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- EATEX-berrikuntzako hub instalazioetara, instalazioak eta Elikagai-teknologiaren Zentro Nazionalak (CNTA)  nekazaritzako elikagaien plan osagarria garatzeko egiten duen lana ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Elikagai-teknologiaren Zentro Nazionalaren (CNTA) instalazioetara, Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna 4.0 arloan lehiakortasuna sustatzeko egiten duten lan ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 2023an artatutako herritarrei egindako gogobetetasun inkestaren metodologiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osasun Batzordea.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Eskaria, egiaztatu dadin EMANZIPA emantzipazio-errentari buruzko galderari emandako erantzunaren koherentzia. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Turkiako arnasgailuei orain arte emandako erabilerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- BAMEko azken urtean daudenek 2024ko udan izanen duten laguntza-jarduerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Iruñeko eremu jakin batzuetan zuntz optikoko zerbitzuetarako sarbide-arazoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren agenda instituzionalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Kastoreek eragindako kalteei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Tuterako ospitalerako ohe elektrikoen lizitazio-prozesuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoa gainbegiratzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Kontuen Ganberak egindako gomendioari buruzkoa, fundazio publikoaren figura erabiltzekoa berez bat datorrenean haren izaera juridikoarekin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoaren jardueraren helburuen betetzea ebaluatzeko eraginkortasunaren kontrolari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Hidrokarburoen gaineko zergaren kuotak itzultzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak luminarien kontratazioari buruz Fiskaltzak egindako ikerketaren berri izateari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariak luminarien kontratazioari buruz Fiskaltzak egindako ikerketaren berri izateari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Etxegabetasunaren aurka borrokatzeko Nafarroako Estrategiaren prestaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “Erorien Monumentua” izenez ezagutzen den multzo arkitektonikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren maskara kirurgikoei, FFP2 eta FFP3 maskarei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren erabili eta botatzeko mediku- edo ospitale-mantalei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arnasgailuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko otsailean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko martxoan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko kide bat hautatzea Pilar Aramburo González andrearen ordez, hark uko egin baitzion karguari martxoaren 26an. Álvaro Eguíluz Martiarenak (Nafarroako Kutxa Fundazioa) aurkeztu du.

 

Hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 25eko 17:30ean amaituko da. Hautagaiek ospe profesional egiaztatua, jakintza eta esperientzia izan beharko dituzte fundazioaren xedeekin zerikusia duten arloetan: soziala, kulturala eta ekonomiko-finantzarioa.  Patronatuaren osaera ahalik eta paritarioena izanen da.

 

Txartelen bidezko isilpeko bozketa eginen da, eta botorik gehien lortzen duen hautagaia suertatuko dela hautaturik. Hiru berdinketa gertatuz gero, gehienez ere, hautaketa-prozedura amaitu dela deklaratuko da. Izendatuta suertatzen den pertsonaren agintaldia 2028an amaituko da, legebiltzarrak hautatutako azken patronatukideen agintaldia amaitzen den egun berean.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Bakea eta Askatasuna Saharan talde parlamentarioen arteko taldeko koordinatzailearen idazkia, zeinean jakinarazten baitu taldeartekoaren bi kideren ordezkapena saharar errefuxiatuen kanpalekuetara bisitan joateko. UPN talde parlamentarioko Leticia San Martín joanen da Pedro González jaunaren ordez eta PSN talde parlamentarioko Kevin Lucero joanen da Ibai Crespo jaunaren ordez.

 

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako UHUNen Iruñeko ikastetxe elkartuaren artean 2024an zenbait jarduera egiteko lankidetza-hitzarmena egiteko proposamena.

 

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean 2024an jarduerak egiteko lankidetza-hitzarmena.

 

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan Amazonia: Narratibak lurraldeetatik erakusketa jartzekoa. Erakusketa 2024ko maiatzaren 14an inauguratuko da, 12:00etan, atalondoan. Ikusgai egonen da maiatzaren 31ra arte.

 

- Mahaiak erabaki du, horretarako eginiko txosten juridikoarekin bat, ez onartzea Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eginiko irudi-eskaria. Nosti andreak eskatu zituen iragan martxoaren 7an 14:30etik 15:30era Parlamentuko Foruzaingoak Aita Moret eta Rozalejoko Markesaren kaleen arteko bidegurutzean grabatutako irudiak. Eskaria ez da onartu, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiak aurretiazko eginbideak irekitzea agindu baitu.

 

- Mahaiak erabaki du, horretarako eginiko txosten juridikoarekin bat, onartzea Nafarroako Unibertsitatearen irudiak ikusteko eginiko eskaera. iragan martxoaren 20an Legebiltzarrera eginiko bisita akademikoan portaera ez oso itxurazkoa izan zuten ikasleak identifikatu eta bidezkoak diren barne-neurriak hartze aldera.

 

- Mahaiak onetsi du 2024ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizaziorako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia. Deialdiak 112.000 euro dauzka. hain zuzen, Legebiltzarraren aurrekontuaren % 0,7koaren baliokidea.