2024ko abenduaren 9ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko ABENDUAren 9a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, abenduak 9– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako 2023ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua dela-eta Kontuen Ganberak eginiko txostena. Erabaki hau argitara dadin agintzen da, eta erabaki da Kontuen Ganberako lehendakariak agerraldia eginen duela Ekonomia eta Ogasun Batzordean 2024ko abenduaren 17an, 9:30ean.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Gehiengo osoko foru legea da eta prozedura arruntari jarraikiz izapidetuko da. Gobernuaren irizpidea jaso ondoren, aintzat hartuko da eta zuzenketak aurkezteko epea irekiko da.
INTERPELAZIOAK:
- Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basquerekin batera euskara sustatzeko ezarritako politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Senatuaren idazkia, honako mozioari buruzkoa: Senatua eta bertako talde parlamentarioak premiatzen dira errespeta dezaten Nafarroako Parlamentuaren gehiengoaren borondatea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa aldatzearen alde agertu baitzen.
AGERRALDIAK:
- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Iratiko Hondakinen Mankomunitatearen txostena aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Agerraldia Lurralde Kohesiorako Batzordean izanen da.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Errege Bardean abereek jasandako erasoei buruz eta Nafarroan otsoak duen egoerari buruz informa dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Kontseilariak abenduaren 17an, asteartea, 12:15ean agerraldia egiteko proposamena egutegian ezartzeko zain geratu da.
- NASUVINSAko kudeatzailearena, Barañaingo Udalaren orube batean eraikitako babes ofizialeko 58 etxebizitzen egoerari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, Nafarroako Toki Entitateendako Digitalizazioaren Plan Estrategikoaren aurkezpenaz toki entitateen digitalizazioaren eta modernizazioaren bultzada azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatean Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorraren inguruko Foru Dekretuaren proiektuaren gaineko Nafarroako Kontseiluaren 15/2024 irizpenaren balorazioa egin dezan eta izanen diren jarduketak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako Batzordearen lehendakariarena, oroitidazkia aurkez dezan. Motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako Batzordearen lehendakariak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasleen eta ikasleen ordezkariekin, egungo egoera aurkez dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- ANESAR-Joko Aretoetako Enpresaburuen Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, jokoaren gaineko irizpenari buruzko balorazioa egin dezaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Nafarroako Médicos del Mundo elkartearen ordezkariekin, Nafarroako osasun sistemarako sarbidean diren oztopo eta urraketen gaineko txostena aurkez dezaten.
- IIPko 362 ikaspostuen gaineko errekurtsoak ukitutako guraso eta irakasleen ordezkariekin, beren egoera eta beharrizanak aurkez ditzaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Belateko tuneletara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Parlamentuaren 2024ko azaroaren 21eko erabakia, Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030) betetzen ote den kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko batzorde berezi bat eratzen duena. Abenduaren 12ko 17:30era bitarteko epea ireki da hautagaitzak aurkezteko.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Lagun egiteko animalien babes-zentroak kudeatzeko hitzarmenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak duen Animaliak Babesteko Zentroaren lizitazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Liburutegi Sarerako euskarazko bisita gidatuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Bardean artalde batek jasandako erasoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- 2022an Nafarroan suak hartutako eremuen jarraipenari eta bilakaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Fustiñanako lurzati bateko lixibiatuen balizko iragazteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Kontseiluaren 15/2024 irizpenaren balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Kontseiluaren 15/2024 irizpena behin ezagututa egon litezkeen aldaketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Mugikortasun jasangarriko helburuen jarraipenerako nahitaezko txostenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan proiektatuta edo tramitazioan dauden datu-zentroei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legearen betetze mailari buruzkoa.Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Metilfenidatoaren hornidura-ezaren arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Metilfenidatoaren hornidura-eza ekiditeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Bi urteko geletako proba pilotuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2025erako Urteko Fiskalizazio Programaren Proiektua onesten baita. Agerraldia abenduaren 16an izanen da, 9:30ean.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman duten Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baita Nafarroako 2025eko ekitaldirako fiskalizazio programaren proiektuan jaso direla fiskalizazio txostena egiteko eskariak. Agerraldia abenduaren 16an izanen da, 9:30ean.
- Ez da onetsi Eledunen Batzarraren 2024ko azaroaren 25eko erabakia berraztertzeko eskaria. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Ez onesteko, taldeek beren jarrerari eutsi diote: UPNk, PPNk eta VOXek alde bozkatu dute; gainerakoek, aurka.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontratazio publikoaren arriskuen analisia (2019-2023)” fiskalizazio-txostena. Hura argitaratzeko agindu dute.
- Onetsi egin da CNAI-Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Nafarroako Zentroaren kudeaketa dela-eta, abian jarri zenetik egun arte, fiskalizazio-txostena egiteko eskaria. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. PSNek aurka bozkatu du eta gainerako taldeek alde. Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 229. artikuluaren arabera, ez dira talde parlamentarioak eta parlamentarien elkarteak fiskalizazio-txostenak eskatzeko ahalmena dutenak; izan ere, horiek Osoko Bilkuraren, batzordeen eta Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bitartez eskatu behar dira.
- Mahiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostenak. Aldaketa horiek 2024ko maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean igorri ziren Parlamentura. Horiek argitaratzeko agindu dute.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eledunen Batzarraren eskariz emandako txostena, 2024ko urriaren 28koa, argitze aldera ea Nafarroako Gobernuak emandako erantzunak errespetatzen duen Parlamentuko Erregelamenduaren 14. artikuluan jasotzen den informazio-eskubidea. Eskaera horri buruzko izapide parlamentarioa amaitu da; hortaz, txosten juridikoan oinarritutako informazio-eskaera berri bat egitera premiatzen da.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskari berria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan eta ezohiko galdera sartzea hurrengo Osoko Bilkuran. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Ahozko galdera abenduaren 19ko osoko bilkuraren gai-zerrendan sartzea onartu da.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion galdegitekoa, eskatzen zaion informazioa emateko duen betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Informazio-eskaeraren espedientea amaiturik, beste bide batzuk irekitzen dira, hurrengo osoko bilkuraren gai-zerrendan ahozko galdera bat aurkeztea edota mozio batean ebazpen-proposamen bat egitea barne, informazioa eskuratzeari buruzko Erregelamenduko 16. artikuluak bermatzen duenaren arabera.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Eskaria, María Aranzazu Biurrun Urpegui andrearen botoa Alzórriz Goñi jaunaren esku uztekoa (biak ere Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentariokoak).