2024ko abenduaren 16ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko ABENDUAren 16a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, abenduak 16– 09:30etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren erabakia, zeinaren bidez 2025erako Urteko Fiskalizazio Programa onesten baita.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren desadostasun irizpidea, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea aldatzeko foru-lege proposamenari buruzkoa. Irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetzea erabaki da eta 2025eko urtarrilaren 25eko Osoko Bilkuran gai-zerrendan sartu da.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da landa-eremurako etxebizitza plan bat taxutu dezan, Nafarroan 5.000 biztanle baino gutxiago dauzkaten udalerriei zuzendua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Mercosur eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askearen akordioa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2023-2027 legegintzaldi honetan Next Generation funtsak direla-eta egindako azken jarduketei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Zerbitzu Juridikoen txostena, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 228. artikuluari buruzkoa (agerraldien xedearen norainokoa).
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- ONCE kirol-elkarteren ordezkariekin, egiten dituzten jardueren xede sozialari buruz informa dezaten eta dauzkaten premiarik handienak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta Geroa Bai eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Nafarroako Gizarte Ekintzaile Adituen plataformaren ordezkariekin, Nafarroan zaharrei arreta eta zaintza emateari dagokionez egiten dituzten erreibindikazioak azal ditzaten. Contigo Navarra-Zurekin eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Lares Navarra, LAB, UGT eta CCOOren ordezkariekin, Mendekotasunaren Nafarroako I. Hitzarmen Sektoriala zertan den azal dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Aldedi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- ERAIKIZ (Gizonezkoak Berdintasuna Sortzen) elkartearen ordezkariekin, elkartearen funtzionamendua azal dezaten eta Nafarroan maskulinotasun berdinzalea jorratzen duen Nosotros noski progamaren balorazioa egin dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Bardeako tiro-poligonora, instalazioak nahiz bertan egiten diren praktika eta ariketa militarrak ezagutzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute talde parlamentarioek Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030) betetzen ote den kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko batzorde bereziko kideak izendatu izana.
AHOZKO GALDERAK:
- Jakiteko ea zertan den EnergyLoop enpresaren proiektua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.
- Volvorekin 2023ko urriaren 12an sinatutako akordioaren kopia emateari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.
- Neguko Bidezaintza Planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko kontseilariaren idazkia, Ingurumen Departamenduaren 2024ko aurrekontuen betetze-mailari buruzko galdera dela-eta. Idatzizko galdera hori informazio-eskaera bihurtzea erabaki da eta, hala, sinatzaile den UPNko parlamentariari helaraziko zaio.
- Europako SEM funtsen urriko datuak gaurkotzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Next Generation Europako funtsek Nafarroako BPGan duten inpaktuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Tuterako La Atalaya zentroan izandako istripuaren gisakoak ekiditeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Tuterako La Atalaya zentroan izandako istripuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- SAREBek Nafarroan dauzkan etxebizitza hutsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Alokairuko etxebizitza babestua eraiki eta kudeatze aldera Nafarroako Gobernuak eratu nahi duen enpresa mistoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Zaurgarritasun-egoeran dauden familiei bertan behera utzitako etxegabetze-prozedurei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Leitzako lehengo egoitzaren eraikinari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan errepide bidezko hiriarteko garraio publikoaren emakidak berritzeko laguntza teknikoaren lizitazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- C.A. Osasunari lurzatiak saltzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako ikus-entzunezko edukiak biltzeko proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- NA-134 errepidean ehiza-espezieekin izandako istripuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- 2023ko unibertsitate-beken deialdian eskabide-kopurua jaitsi izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak eta Europako Inbertsio Bankuak Nafarroako Ubidearen 2. fasearen finantzaketaren kudeaketarako egindako bileretako parte-hartzaile bati buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea noiz aurreikusten den sinatuko dela Etxebizitza Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmena, Industrializazioaren eta Eraikuntzako Robotikaren Zentro Nazionala (BAI) sortzera bideratutako dirulaguntza taxutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zer azterlanetan oinarritzen den lehendakaria Nafarroako enpresen fiskalitateari buruz adierazi duena adierazteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio txostena, “2022ko Nafarroako toki-sektore publiko”ari buruzkoa eta argitara dadila agindu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman eta aho batez onetsi dute eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Sodena enpresa publikoak Sunsundegui enpresan 2009tik legegintzaldi honen hasiera bitarte egin dituen inbertsio- eta finantzaketa-jarduerak direla-eta. Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
BESTELAKO GAIAK:
- Konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, 8264-2024 zenbakikoa, Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak egiteko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 5.3 eta 9.1 artikuluen gainekoa.
- Konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, 8614-2024 zenbakikoa, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 6. artikuluko 1. eta 2. apartatuen gainekoa.
Nafarroako Parlamentua bi auzi horietan pertsonatuko da, aipatu artikuluen konstituzionaltasuna aldezteko.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatu zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du (PEI-00927). Eskaera bidezkoa da.
Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatu zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. (PEI-00930). Eskaera egiteke geratu da.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
Eskaria, ekimen horiek urtarrilaren 16ko Osoko Bilkurako gai-zerrendan sar daitezen. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.