2023ko urriaren 2ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URRiAREN 2a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 2– 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
- Gobernuak Foruzaingo-ereduaren arloan darabilen politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Genero-indarkerien aurkako borrokaren arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da errenta bermatuari buruzko araudia alda dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifizialak Nafarroako gizartean duen eraginari buruzko prospekzio-lan sakona eta iraunkorra egin dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Agerraldi-eskaera erretiratzea. Eskaera horretan, Nafarroako Gobernuko lehendakariari eskatu zitzaion azal dezan zer zuzemen egin duen lortzeko Volkswagen taldeak zuzenean inberti dezan bateria-fabrikan eta fabrika hori Landabengo instalazioetan para dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitateko Fiskal Nagusiarena, 2022ko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzak aurkeztu du.
- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, Egokia al da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2018tik 2022ra bitarte itxarote-zerrendei dagokienez egindako kudeaketa? izeneko txostena azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, azal dezan Egokia al da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2018tik 2022ra bitarte itxarote-zerrendei dagokienez egindako kudeaketa? izeneko txostena. EH Bildu talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Isterria ikastetxera, ikastetxea eta aurten egin nahi dituzten proiektuak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko batzordeak.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute beren burua jakinarazitzat jotzen dutela Maite Nosti andrea Vox foru parlamentarien elkartearen ordezkari hautatua izanaz "Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekorako.
- Ponentzia bat eratzeko proposamena, jatorri politikoko indarkeria –terrorismoa, alegia– zeharo deslegitimatzeko oinarri izanen den esparru etiko komun eta partekatu bat finkatzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Ikasleak sexuaren arabera bereizten dituen hezkuntza dela-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
Lizarrako oinarrizko osasun barrutiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoa eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- Elikagaien alferrik galtzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du. Urriaren 5eko Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- Nafarroako goi-mailako kirolarien zerrendan sartzeko irizpideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria.
- Nafarroako Foru Komunitatearen sustapen ekonomikorako arloei buruzko foru legearen aurreproiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria.
Nafarroako gaztediaren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
Aldi berean kontseilari eta enpresa pribatu bateko administratzaile bakar izateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak 2022ko abenduaren 21ean egindako agerraldian aipatu zituen lan-paperei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria. Erretiratua, jadanik erantzunda dagoelako.
- 2026ra arte aurreikusitako ekoizpen-murrizketak Volkswagen Navarra enpresaren hornitzaile-parkean izanen duen eraginari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Oinarrizko Osasun Laguntzako mediku-eskasiari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
Hezkuntza itunduari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Finkatze funtsen balantzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria.
- Euroeskualdeko lehendakaritzari begira Nafarroak bere buruari ezartzen dizkion helburuei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.
- Atzerritarren Bulegoari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko jarduera jaitsi izanari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Hezkuntzako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatu baitu luza dadin Abartzuzako ikastetxeari Jaitz atxikitzeari buruzko galderari erantzuteko epea. Galdera EH BIldu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak egin zuen. Epe-luzapena ez da bidezkoa, jadanik erantzun zaiolako.
- Iruñeko alkatearen txio bati erantzunez Nafarroako lehendakariak "X" sare sozialean botatako mezuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Erriberriko Udalari banku bat ortzadarraren koloreez margotzeko baimena ukatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako burutzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen erregelamendu-garapenari buruzkoa. Nafarroako Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Uztailean “Kapital transferentziak NUPera: Medikuntzako eraikina” izeneko G10001-G1100-7455-322302 partida 1.906.863 € murriztu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen erregelamendu-garapenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legearen erregelamendu-garapenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Erriberriko Udalari hiriguneko banku bat ortzadarraren koloreez margotzeko baimena ukatzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Tarazonako eta inguruko herrietako uraren kutsadurak eragindako osasun publikoko krisiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Alesbesen nitratoek ura kutsatu izanari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan dauden instalazio erradioaktiboei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan enplegu publikoa egonkortzeko prozesuari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Unibertsitateko bekei eta bigarren edo hurrengo matrikuletan matrikulatutako kredituei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Palacio Arozteguia, SLk eta Hotel Palacio de Arozteguia, SLk nahiz Aroztegia Jauregiaren inguruan sustatutako turismo-, hotel-, kirol- eta egoitza-eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren Konpentsazio Batzordeak aurkeztutako ondare-erantzukizuneko erreklamazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- 2016-2022 aldiko tributu-preskripzioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak beren burua jakinarazitzat ematen dute Nafarroako Gobernuaren 2023ko irailaren 27ko Erabakiaz, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Parlamentuko talde parlamentarioek Transferentzien Batzordeko ordezkariak izendatu ahal izateko jarraibideak. Horretarako, 20 eguneko epe bat irekitzen da (joan den ostegunean jaikinarazia izan zenetik), talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek esanbidez eska dezaten aipatu organoan ordezkatuta egotea.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen 15/2016 Foru Legea (2019tik 2023ra bitarte) eta 2018-2021 aldirako Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa eraginkortasun eta efizientziarekin bete izanari buruz. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamenturako 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoriozko hauteskunde-kontabilitateei buruz Kontuen Ganberak egindako txostena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Egokia al da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2018tik 2022ra bitarte itxarote-zerrendei dagokienez egindako kudeaketa?” gaiar9i buruz egindako txostena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren komunikazioa, 2024rako Urteko Lan Programari fiskalizazio-txostenak gehitzeari buruzkoa.
BESTELAKO GAIAK:
- Gizain Fundazioa-Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako bi patronatukide izendatzea. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
Erregelamenduko 42.19 artikuluari jarrituz onetsitako arauak direla-eta, talde parlamentarioek eta elkarte parlamentarioak zilegi izanen dute nork bere aldetik nahiz elkar harturik hautagaitzak aurkeztea, Fundazioaren helburuekin lotura duten bi pertsona edo entitatek eta enpresa publiko nahiz pribatuk osatuak.
Hautagaitzak aurkezteko epea heldu den urriaren 19ko 17:30ean amaituko da. Hautaketa Legebiltzarraren Osoko Bilkuran eginen da, paper bidezko bozketa sekretuaren bidez. Bertan, gehienez ere, bi izen jarriko dit parlamentari bakoitzak.. UPN, PPN eta Vox-ek izen bakarra nahiago zuten paper bakoitzean, baina PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek osaturiko gehiengoaren iritzia nagusitu da.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat jo dute zerbitzu juridikoen txostena, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduko 228. artikuluan dagoen zuzenbide-hutsune bat betetze aldera UPN talde parlamentarioak aurkezturiko idazkiari buruzkoa.
Konklusioetan, zerbitzu juridikoen txostenak ezetsi egin du UPN talde parlamentarioaren eskaera, uste izan baitu 228. artikuluan ez dagoela hutsune juridikorik (hori zuzentzeko beharrezkoa litzateke lehendakaritzak jaulkitako ebazpen betegarri bat, Eledunen Batzarrak bere adostasuna eman ondoren), eta bertako testutik ere ez dela eztabaidei buruzko zalantzarik suertatzen (interpretazioa Mahaiari legokioke, kideetako edozeinek eskatuta).
Funtsezko gaiari dagokionez, txostenak agerian uzten du ez dagoela zuzenbide-hutsunerik, ezen 228. artikuluaren testu-aldaketak, zeina Osoko Bilkurak gehiengo absolutuz onetsitako irizpenari txertaturiko in voce zuzenketa baten bidez gauzatu baitzen, "gobernukideei modua ematen die egin zaizkien galderei erantzuteko asmoz mintzatzeko", baita kasuko batzordeko edozein parlamentarik eginiko eskaeraren ondorioz "aginduz" irekitako bigarren txandetan ere (galderak eta/edo iruzkinak adierazteko).
Halaber, eta antzeko moduan, txostenak indargabetu egiten du 228. artikuluaren zentzua "Parlamentuko eztabaidetan sortutako zalantzazko gaietarako" ezarritako prozeduraren bidez berrinterpretatua izateko eskaera, ez baita zilegi "Erregelamendu berriaren zentzua aldatzea erregelamendu-edukia berritzeko edo horren kontra joateko".
Hori horrela, eta UPN talde parlamentarioak aurkezturiko eskaera "formazko" arrazoiengatik ere errefusatu ondoren, azpimarratzen da 228. artikuluak gaur egun duen testua aldatzeko zilegi den modu bakarra dela legegintza-ekimenaz baliatzea, zeinak Osoko Bilkuraren gehiengo absolutua beharrezkoa baitu.
Beraz, gobernukideen mintzaldiari erantzute aldera azken txanda bat talde parlamentarientzat ezartzeak nahitaezko du 2023ko martxoaren 16an onetsitako Erregelamendu berria aldatzea, ezinbestean.
- Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren proposamena onetsi da, talde parlamentarioen ordainsariei buruzko arauak aldatzekoa.
Kontuen Ganberaren gomendioa aintzat harturik onetsitako arauen indarrez, talde parlamentarioek, urteroko kontuekin batera, alderdi politikoekin sinaturiko lankidetza-hitzarmena aurkeztuko diote Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuari. Hitzarmenak beharrezko izanen du alderdi politikoek taldeei beren funtzionamendurako ematen dizkieten zerbitzuen berri ematea. Kontu-hartzailetza Zerbitzuak egiaztatuko du kontabilitate-idazpenak bat datozela Hitzarmenean jasotako zerbitzu-ematearekin.
Legebiltzarrek jaso egin dute, beren erregelamenduetan, talde parlamentarioen kontabilitate bereiziari buruzko araubidea. Legebiltzar bakoitzak, bere autonomiaren esparruan, talde parlamentarioentzako dirulaguntzei buruzko bere kontrol-arauak onesten ditu. Oro har ezartzen da urteroko kontuak eta talde parlamentarioen eta alderdi politikoen artean sinaturiko hitzarmenak aurkeztu beharra, alderdi politikoei ekarpenak egiten zaizkien kasuan.
Kontu Auzitegiak eskumen esklusiboa du alderdi politikoen jardun ekonomiko-finantzarioaren kontrolaren gain.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak Nafarroako Gobernuari hiru eguneko beste epe bat ematea erabaki dute, bete dezan eskatu zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Gobernuari hiru eguneko beste epe bat ematea erabaki du, bete dezan eskatu zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Gobernuari hiru eguneko beste epe bat ematea erabaki du, bete dezan eskatu zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Gobernuari hiru eguneko beste epe bat ematea erabaki du, bete dezan eskatu zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak beren burua jakinarazitzat eman dute Geroa Bai talde parlamentarioko Barkos Berruezo andreak bere foru parlamentari karguari uko egiteaz, Nafarroako Foru Komunitateko senatari hautatua izan ondoren.
- Nafarroako Parlamentuaren 2023ko Ekobarometroa. - Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Geroa Baik eginiko proposamenak galdetegian txertatzeari NUPek emandako ezezkoa.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du 2023ko Txirotasunaren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Hori dela-eta, ekitaldi instituzional bat eginen da Legebiltzarraren egoitzako atalondoan, urriaren 17an, 12:00etan. Horrez gain, oroitarazpen-olana bat paratuko da fatxadan.
- Mahaiak onetsi egin du harrera-ekitaldi bat egitea Antiokiako (Kolonbia) funtzionario batzuei, zeinek Nafarroako administrazio publikoari buruzko NUPen prestakuntza-ikastaro bateko parte-hartzaile baitira. Urriaren 20an izanen da, 11:00etan, Erakunde-aretoan.
- Mahaiak onetsi du Nazio Batuen 2023ko Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Hori dela-eta, urdinez argiztatuko da Parlamentuaren egoitzaren fatxada urriaren 24an, 20:00etatik 22:00etara.
- Mahaiak onetsi egin du Bularreko Minbizi Metastasikoaren 2023ko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore urdin, berde, hori eta arrosaz argiztatuko da urriaren 13an, 20:00etatik 22:00etara.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan 2023ko urriaren 17tik azaroaren 12ra bitarte jartzea "San Juan de Dios Ospitalea: gure historia, zure historia" argazki-erakusketa.
- Mahaiak onetsi egin du Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmenduari buruzko Kontzientziaziorako 2023ko Egun Nazionalaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, Legebiltzarraren egoitzaren fatxada laranjaz argiztatuko da urriaren 27an, 20:00etatik 22:00etara arte.
- Nafarroako Parlamentuko Atalondoan 2023ko abenduaren 13tik 27ra bitarte "Hutsik" argazki-erakusketa paratzeko proposamena. Hurrengo bilkurarako utzia.
- Mahaiak onetsi du 2023ko laugarren hiruhilekoari dagokion funts-eskaera.
- Mahaiak onetsi egin du urriaren 5eko Osoko Bilkurara, ostegunez, kronika parlamentarioko praktika bat egiteko bertaratze aldera Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko ikasleek aurkezturiko eskaera.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroari buruzko hedabide-albisteen segimendurako zerbitzua Nafarroako Parlamentuarentzat prozedura irekiz kontratatzeko baldintza arautzaileen plegua.
- Mahaiak jasotzat eman du Nuria Medina Santos parlamentari ohiak 2023ko ekainaren 30eko Mahaiak esleitu zion karguoste-ordainsariari eginiko ukoa, abuztuaren 17an senatari-karguaren jabetza hartu zuela-eta.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten du Murtziako diskoteken sutean hildakoekiko eta haien familia eta hurbilekoekiko. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten du Murtziako La Fonda, Golden eta Teatre diskoteken sutean hildakoekiko eta haien familia eta hurbilekoekiko.
2. Nafarroako Parlamentuak bere sostengua helarazten die kaltetu guztiei, eta adierazten du sutea sortu zuten zergatiak argitzearen aldeko bere borondatea".
Archivos adjuntos