Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urriak 16

2023ko urriaren 16ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URRIAren 16a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 16, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kreditu berezi bat ematekoa, ordain dakien alderdi eta formazio politikoei 2023ko maiatzaren 28an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, urriaren 31ko 12:00ak bitarte. Azaroaren 2ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Hezkuntza-itunen gaineko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Zerga-arloko politikei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez premiatzen da Frantziako Gobernuari erreklamatzea oraindik itxita dauden mugak ireki ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da neurri fiskalen lehen sorta bat abiaraz dezan errenta txiki eta ertainen erosahalmenaren galera nabarmena leuntzeko, 2023ko urtarrilaren 1etik aitzinako eraginez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Zibersegurtasun Agentzia sortzeari buruzko foru lege proiektu bat prestatzen has dadin. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Poloniako agintariak presionatzeko bidezko mekanismoak abiaraz ditzan, Pablo González kazetariaren behin-behineko askatzea lortu arte. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da eskola publikoan bikoiztu ditzan legezko ratioa gainditzen duten ikasgelak. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Iruñerriko trenbidearen kiribilgunea kentzeko bidezkoak diren izapideak arindu ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunarekin duen konpromisoa. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da giltzurrun-, gibel- eta bihotz-transplanteetarako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eskaini ezin dituen prestazioak Osasun Sistema Nazionaleko baliabideetatik eman daitezen. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariaren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilarien agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldia zen azaldu zezaten uraren balizko kutsadura dela-eta kaltetutako Erriberako zortzi herrik bizi duten egoera. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen izapidetze osoa eta lizitazio epe zehatzak zertan diren azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, informa dezan nola uztartzen diren lege nazionala eta Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2022ko Plan Operatiboaren neurrietatik bere departamentuari dagozkionei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2022ko Plan Operatiboaren neurrietatik bere departamentuari dagozkionei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2022ko Plan Operatiboaren neurrietatik bere departamentuari dagozkionei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2022ko Plan Operatiboaren neurrietatik bere departamentuari dagozkionei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2022ko Plan Operatiboaren neurrietatik bere departamentuari dagozkionei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- AZ Ekimena kolektiboaren ordezkariekin, Iruñeko Alde Zaharreko osasun-etxearen irisgarritasun-arazoak aurkez ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Entrenatu ahal izateko Iruñean bizi behar duten igerilariendako laguntzei eta dirulaguntzei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Elikagai-segurtasun eta -teknologiaren Zentro Nazionalaren eta Elikagaien Teknologia Zentroaren arteko proiektuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Lehorteak Nafarroako Foru Komunitateko abeltzainei ekarritako ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko kontratazio sistemaren gaineko fiskalizazio-txostenaren balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Elkarlaneko Etxebizitzaren aldeko Europako Hirien Sarearekin bat egiteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

Riegos de Navarra SA enpresari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Prestakuntza-ikastaroen edo akademikoen kotizazioak duen inpaktuari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Arnas birus sintzitialaren txertoa sei hilabete baino gutxiagokoei ez jartzeko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroan lan-istripuen kopurua murrizteko garatu diren neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Transporte Sanitario Bidean, SL enpresa publikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- 112ko informazioa Guardia Zibilarekin eta Polizia Nazionalarekin koordinatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Muface, Mugeju eta Isfasen onuradun izanik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak artatu dituenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako trenbide sarerako segurtasun neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Alderdi Karlistari, 1976ko maiatzaren 9ko gertakarietako biktima politiko nagusia izan zen aldetik, dagozkion errekonozimendu publikoari eta erreparazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legearen aldaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Emakumezkoen kirola sustatzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Forestalia enpresaren goi-tentsioko linearen proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Hezkuntza Departamentuan irakasleak aldi baterako kontratatzeko sistema, 2020-2022” fiskalizazio-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Eskola Kontseilurako edo Hezkuntzako Batzorde Nagusirako eta Tokiko Kontseiluetarako izendatu beharreko bi kideak hautatzea.  Hautagaitzak aurkezteko epe bat irekitzen da, urriaren 26ko 17:30era bitartekoa.

 

Erregelamenduaren 42.19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz onetsitako arauen arabera, bi hautagaiak Hezkuntza Batzordeak izendatuko ditu, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez, non foru parlamentari bakoitzak, zenbat postu bete behar diren, txartelean beste horrenbeste izen jarri ahalko baititu. Boto kopuru handiena lortzen duten hautagaiak izango dira hautatuak. Berdinketa gertatuz gero, ondoz ondoko bozketak eginen dira berdinketa hautsi arte.

 

- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseilurako izendatu beharrekoak diren lau kideak hautatzea eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria hautatzea. Hautagaitzak aurkezteko epe bat irekitzen da, urriaren 26ko 17:30era bitartekoa.

 

Erregelamenduaren 42.19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz onetsitako arauen arabera, bi hautagaiak Osoko Bilkurak izendatuko ditu, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez, non foru parlamentari bakoitzak, zenbat postu bete behar diren, txartelean beste horrenbeste izen jarri ahalko baititu. Boto kopuru handiena lortzen duten hautagaiak izango dira hautatuak. Balizko berdinketak ebatziko dira Legebiltzarrean parlamentari gehien dituen talde parlamentario edo foru parlamentarien elkartearen hautagaiaren alde. 

 

Parlamentuko Osoko Bilkurak hautatuko du, halaber, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria. Hautagaitzak aurkezteko epe bat irekitzen da, azaroaren 2ko 17:30era bitartekoa. Parlamentu-talde edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak hautagai bakarra aurkezten ahalko du, eta izen eta gaitasun profesional handikoa izan beharko da.

 

Erregelamenduan arau berariazkorik ez dagoenez, erabaki da Osoko Bilkurak hautatuko duela txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez, non foru parlamentari bakoitzak izen bakarra jarri ahalko baitu. Izendatua izateko gehiengo osoa lortu beharko da. Lortu ezean, bozketa berriro eginen da eta horretan ere ez bada lortzen prozedura amaitutzat emanen da, eta beste prozesu bat hasi beharko da.

 

Gardentasunari buruzko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria izatea bateraezina da Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Administrazioko goi-kargudunen bateraezintasunei buruzko legerian aipatzen diren karguetako edozeinekin, bai eta alderdi politiko bateko kide izatearekin ere, hautaketaren aurreko 4 urteak aintzat harturik.

 

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lurralde Kohesiorako kontseilariaren idazkia, urriaren 19ko osoko bilkurari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren azaroaren 17ko 134/2023 Ebazpena, bertan behera uzten duena 2023ko urriaren 11ko 15:15erako deituta zegoen Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Batzordearen bilkura.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du urriaren 19ko Osoko Bilkuran Cristina Lópezen botoa UPNko eledun Javier Esparzaren esku uztea.

- Mahaiak erabaki du 2.184 euroko gastua (BEZa barne) baimentzea Antonio Eslava Urraren  “Lurra lantzen duen gizona” obra berreskuratu, garraiatu eta instalatzeko. Obra hau –grabatua marmol zuri gainean– Parlamentuaren lehengo egoitzan dago, Arrieta kalean.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan 2023ko abenduaren 13tik 27ra bitarte "Hutsik" erakusketa paratzeko proposamena.

- Mahaiak ez du onetsi Nafarroako Parlamentuko atalondoan "Lau egileren adierazpen grafikoa Gamazadaren gainean” erakusketa jartzeko proposamena.

- Mahaiak onetsi du Parlamentuan argitaletxe batzuen liburuak jatorri-deiturako ardoekin batera aurkezteko proposamena. “Nafarroako Jatorri Deiturako ardoak eta liburuak” jarduera urriaren 18an eta 20an izanen da, asteazken eta ostiralarekin, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan.

- Mahaiak onetsi du ekitaldi instituzional bat egitea Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren aurkako 2023ko Nazioarteko Eguna dela-eta. Ekitaldia urriaren 25ean eginen da, 12:00etan, atalondoan. Halaber, egun horretan Parlamentuaren egoitzaren fatxada horiz argiztatuko da iluntzean.

- Mahaiak onetsi du Parlamentuan “Politika publikoen garrantzia pobrezia eta gizarte bazterketa murrizteko“ jardunaldia egitea, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokarako Nafarroako Sarearen eskariz. Heldu den ostegunean izanen da, urriak 24, 17:00etan, erabilera anitzeko aretoan.

- Mahaiak hurrengo bilkurarako utzi du Nafarroako Parlamentuaren jarduerari buruzko informazio publikoaren gardentasunari eta sarbideari buruzko erregelamendu-proposamena. Horretarako, Gardentasunaren atari bat gaituko da Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan, zeina egokitu beharko baitzaie eskuragarritasun eta elkarreragingarritasun printzipioei, hori guztia une bakoitzean dauden aukera teknikoei egokituta.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldezten baitu Nafarroako Parlamentuak, eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egiten baitie. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

- Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldeztea eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egitea.

 

- Minbiziaren aurkako ikerketan inbertitzearen garrantzia eta beharra azpimarratzea.

 

- Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore arrosaz argiztatzea 2022ko urriaren 19ko iluntzean, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara.

 

- Eledunen Batzarra bazter utzi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak botere publikoak premiatzen baititu berehala eten dezaten edozein partida, erabiltzen ahal bada baliabideak emateko Mendebaldeko edonon zalantzarik gabe atentatuko luketenei. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPNk eta PSNk aurkako botoa eman dute, eta gainerakoek ez dute hitzik hartu.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak botere publikoak premiatzen ditu berehala eten dezaten edozein partida, erabiltzen ahal bada baliabideak emateko Mendebaldeko edonon zalantzarik gabe atentatuko luketenei.