2023ko otsailaren 20ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko OTSAILAren 20a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 20–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
- Hezkuntzaren esparruko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
- Hizkuntzen ikaskuntzaren eta horiek Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sisteman modu integratuan tratatzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Etxebizitza babestuak zaharberritzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da berriemaile gazteen programa bultza dezan gure Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu guztietan eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako mozio hau batzordean izapidetzeko eskaria: Nafarroako Gobernua premiatzen da bultza dezan Nafarroako aterpetxeek Espainiako Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarearekin bat egitea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordea.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako mozio hau batzordean izapidetzeko eskaria: Espainiako Gobernua premiatzen da genitalak aldatzeko operazioetarako erreferentzia-zentroen sare bat diseinatu eta ezar dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du Peruko herritarrak indar armatuen errepresioa jasaten ari direla. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion jarrera proaktiboa izaten jarraitu eta areagotu dezan eta bere ahalmen diplomatiko guztia baliatu dezan Kolonbiako Gobernuaren aitzinean, bake prozesuari jarritako oztopoak desagerrarazteko, eta helburu hori bera plantea dezan Europar Batasunaren esparruan. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarioen elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, Sexu-indarkeriaren biktimei 24 orduko arreta integrala emateko zentro berria aurkez dezan. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2023ko otsailaren 15eko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita VOLKSWAGEN NAVARRA, SAk sustatutako inbertsio-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioarekin Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kargura sinatutako hitzarmenean jasotzen diren proiektuen betetze-mailari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nafarroan kirol kudeaketaz arduratzen diren langileen ordezkariekin, bidezko lan-hitzarmena eta -baldintzak lortze aldera greban lau hilabete egin ondoren bizi duten egoerari buruz informa dezaten. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Bakea eta Elkartasuna Fundazioaren eta “JUVintUD. Campaña Internacional por un Trabajo Decente con Enfoque Migratorio” proiektuan parte hartzen duten gazteen ordezkariekin, egiten duten lanaz informa dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- “Erdiz Bizirik” plataformaren ordezkariekin, Magna proiektuak Erdizko herri-bazkalekuan izanen lukeen afekzioari buruz informa dezaten. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Larraungo eta Arakilgo udalen ordezkariekin, Aralar mendilerroa zeharkatuz gasa Arakildik Lekunberrira eramateko proiektuari eta trazadura horretarako balizko aukerei buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerrako talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Irungo Harrera Sarearen ordezkariekin, Irunen eta Hendaiaren arteko mugan migrazioa dela-eta bizi den egoerari buruz informa dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- SETEM Nafarroaren ordezkariekin, ehungintzaren sektore globalizatuan giza eskubideak aldezteko Ropa Limpia kanpaina aurkez dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatuko dituen Osasuneko Batzorde Bereziaren otsailaren 20ko bilkurara agertuko den pertsona baten ostatu-gastuak ordaintzeko eskaria. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak Volkswagenen inbertsioa dela-eta eginiko zuzemenei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria.
- Legegintzaldia bukatu baino lehen Estatuarekin transferentziak negoziatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer bide-orri daukan kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu eta erreibindikazioei aurre egiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Legegintzaldi honetan lanbide arteko gutxieneko soldata 1080 eurora bitarte igo izanaren balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.
- Klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legean aurreikusitako epeen betetze-maila egokitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Gazte-boluntariotzan lortutako gaitasunak aitortzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako, Berdintasuneko eta Funtzio Publikoko kontseilaria.
- Nafarroan ibilgailu elektrikoen fabrikazioak duen etorkizunari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko 2023-2027 urte anitzeko planari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren 2023rako aurrekontuak murrizteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Angel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Osasungintzaren Barometroaren arabera herritarrek Nafarroako osasungintzari dagokionez duten iritziari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onetsi zuen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 16. artikulua aldatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetako tarifak hobetzearren Hezkuntza Departamentuak egindakoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
- Euren errenta dela-eta familiak pairatzen ari diren erosahalmenaren galera moteltzearren Nafarroako Gobernuak hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer neurri hartuko dituen montepioen pentsioak direla-eta. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako, Berdintasuneko eta Funtzio Publikoko kontseilaria.
- Zinemagintzarentzako zerga-pizgarriak handitze aldera Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Kultur intereseko ondasunetara eta ondasun higiezin inbentariatuetara doako bisitak egiteari buruzkoa. Geroa bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Volkswagenen hornitzaileen parkea mantentzeko bermeei eta Landabengo plantan enplegua mantentzeko trantsizio-plan negoziatuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Etxebizitza babestuko sustapen geldiarazi edo atzeratuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordea.
- Foruzaingoan jardunaldi, ordutegi eta ordainsarien erregelamenduaren zirriborroak dakarren langile-gastuen igoera finantzatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Galderak berresteko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Desgaitasunaren sektorearentzat adierazle bateratuak dituen aginte-koadro bat ezartzeko tresna informatikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan 2030 Agenda ezartzeko batzorde exekutiboaren eta departamentu arteko batzordearen arteko bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak zer dela-eta eskatu duen ikuskapenak egin dakizkion Guardia Zibileko SEPRONAri, eta Foruzaingoko Ingurumen Brigadari, ordea, ez. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Alokairuko ibilgailu gidaridunen erregistroa sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Cortesen aerosorgailu-palen tratamendurako planta sustatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kargurako proiektuak betetze aldera Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako eta 2030 Agendako Ministerioak sinatutako hitzarmenean Nafarroako toki entitateek parte hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kargurako proiektuak betetze aldera Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako eta 2030 Agendako Ministerioak sinatutako hitzarmeneko 5. proiektua Nafarroako toki entitateen bidez betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kargurako proiektuak betetze aldera Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako eta 2030 Agendako Ministerioak sinatutako hitzarmeneko 11 proiektuak 2021ean eta 2022an betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kargurako proiektua betetze aldera Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako eta 2030 Agendako Ministerioak sinatutako hitzarmenean jasotzen diren irisgarritasun-arloko proiektuen betetze-mailari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko urtarrilean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute horiek Kontuen Ganberari igortzea.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eta argitara dadin agindu dute “2014tik 2021era bitarte itzaleko bidesariaren bidez eginiko emakidei buruzko fiskalizazio-txostena”.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Senatuko Mahaiaren erabakia, 2023ko otsailaren 14koa, zeinaren bidez luzatzen baita Konstituzio Auzitegiko magistratu-postu huts bat betetze aldera autonomia-erkidegoetako batzar legegileek hautagaitzak aurkezteko epea.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onartu egin du Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren ospakizun-ekitaldien amaiera Parlamentuan egitea. Ekitaldia martxoaren 4an eginen da –larunbata–, 11:00etan, Atalondoan.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta haren indar militarrak Ukrainatik atera daitezela. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta indar militarrak Ukrainatik atera daitezela.
2.- Nafarroako Parlamentuak borrokak berehala buka daitezela exijitzen du, biktimen kopurua handitu aurretik, eta tropak itzul daitezela nazioarteak Errusiako Federazio gisa aitortutako lurraldera.
3.- Nafarroako Parlamentuak eragile guztiei dei egiten die Errusiak hasitako gatazka belikorako konponbideak bila ditzaten.
4.- Nafarroako Parlamentuak berresten du desadostasunak konpontzeko esparrua Nazio Batuen Gutuna dela, bakearen eta diplomaziaren bideak erabiliz.
5.- Nafarroako Parlamentuak Europako erakundeak premiatzen ditu arta ditzaten Ukrainatik lekualdatu eta Europako beste herrialde batzuetan babesa bilatzen ari diren pertsonak.
6.- Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun erabatekoa adierazten die Ukrainako Gobernuari eta herriari eta, halaber, Errusian gerraren aurka manifestatzen ari direnei eta jazarpen polizial eta militarra pairatzen ari direnei.
7.- Nafarroako Parlamentuak bere babesa, esker ona eta errekonozimendua helarazi nahi die Ukrainako herriarentzako laguntza humanitarioa ematen boluntariotza lanetan parte hartu duten Nafarroako pertsonei eta organizazioei.
8.- Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du Ukrainako herriarentzako laguntza humanitarioa ematen boluntariotza lanetan parte hartu duten Nafarroako pertsonekin eta organizazioekin. Ekitaldia otsailaren 24an eginen da –ostirala–, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuko atalondoan.