Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Martxoak 6

2023ko martxoaren 6ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko MARTXOAren 6a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 6, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

Nafarroako Ingurumen Kontseiluari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren desadostasuna, Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua aldatzeko foru-lege proposamena dela-eta. Hura aintzat hartzeko eztabaida martxoaren 16rako, osteguna, deitutako Osoko Bilkuran eginen da, aurreikusten denez.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea hein batean aldatzeko Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aurkako iritzia. Irakurketa bakarreko eztabaida martxoaren 16ko Osoko Bilkuran eginen da, ziurrenera.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berezia arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Lega aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako mozio hau batzordean izapidetzeko eskaria: Nafarroan banku publiko bat sortu beharra dagoela erabakitzen da. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Iruñeko Udalaren komunikazioa, Osasun Batzordeak hartutako honako erabaki hau dela-eta: Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala premiatzen dira koordinatu daitezen eta ezkaratzaren lagapena bete ahal izateko behar diren neurriak adostu ditzaten, ahalik eta lasterren behin betiko irtenbide bat emateko Alde Zaharreko osasun-etxearen irisgarritasun-arazoari.

- Horren bidez, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako toki entitateak premiatzen dira Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioarekin lankidetzan aritu daitezen albait erremonte-festibal gehien antolatzeko orduan, Nafarroako toki guztietara heldu ahal izateko eta, hartara, bertan sortu zen pilota-modalitate hori iraunarazteko. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Kultura eta Kiroleko Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, azal dezan Larrabiden modulu estali bat, eta ez pista estali bat, eraikitzearen alde egiteko arrazoiak. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2023ko martxoaren 1eko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita ENERGYLOOP, SAk sustatutako inbertsio-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2023ko martxoaren 1eko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita VIBRACOUSTIC CASCANTE, SAUk sustatutako inbertsio-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Atletismo Federazioaren ordezkariekin, haien proiektua eta beharrizanak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Desgaitasun intelektuala duten eta laguntza-premia handiak dauzkaten pertsonentzat Tuteran dagoen etxebizitzara. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adosteko Ponentziaren 2023ko otsailaren 24ko erabakia, zeinaren bidez batzordearen indarraldiaren luzapen bat eskatzen baitu, martxoaren 27ra artekoa.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Etxebizitza babestuko sustapen geldiarazi edo atzeratuei buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- ZIU pediatriko berria egungo legegintzaldia amaitu baino lehen funtzionamendu betean egoteko ekintzei eta egutegiari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Etxez etxeko laguntza zerbitzua zabaltzeko aurrekontu-esleipenaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Nafarroako 5-CIAN zentroaren kalitateari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Jakiteko nola eraginen dien tipoen etengabeko igoerak Nafarroako Gobernuak ordaindu beharreko zorrari eta interesei. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen erregelamendu bidezko garapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Eliza Katolikoaren barnean osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimendurako batzordeak egindako lanei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek galdutako erosahalmena berreskuratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- PSNk 2021eko urtarrilean prostituzioaren abolizioari buruz aurkeztutako mozioari eta “Mediador” kasuan salatutako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara joaten diren enpresak seinalatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Umetoki-lepoaren minbiziaren antzemate goiztiarrerako programa ezartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuaren gaikuntzaren beharrari buruzkoa, Foruzaingoaren jardunaldi, ordutegi eta ordainsarien egungo erregelamendu-proposamena onesteak dakarren langile-gastuen igoera ordaindu ahal izateko. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Etxabakoizko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren norainokoa zehazteko herritarren parte-hartze prozesuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak “Bai soilik da bai” legea dela-eta duela gutxi eginiko adierazpenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Legegintzaldi honetan gauzatutako finantzaketa jasangarrirako estrategia dela-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Nafarroan berrikuntzako lehenengo erosketa publikoa ezartzeari begira eginiko lanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Artesiaga aldean, Magnesitas Navarraren ustiapen proiektua foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Asialdirako guneetan sexu-erasoei aurrea hartzeko eta halako egoerak kudeatzeko protokolo bat onesteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Galderak berresteko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2023ko martxoaren 1eko Erabakia, zeinaren bidez jendaurrean eta kontsultarako jartzen baitira Nafarroako Lurralde Estrategiaren hasierako bertsioa eta ingurumen azterketa estrategikoa eta interesdunak entzuteko jartzen baita Nafarroako Lurralde Estrategiaren proiektua.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Kontuen Ganberaren jardueren oroitidazkia eta kontu orokorra, 2022ko ekitaldikoak, eta Nafarroako Gobernuari helarazteko agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2022ko abenduan igorri ziren Parlamentura.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren jakinarazpena,  Nafarroako 2022ko Kontu Orokorrei buruzko auditoretza egiteko auditore arduradunaren izendapenari buruzkoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Ikasleen Osoko Bilkura egiteko proposamena, "Aldeas Infantiles" elkarteak antolatuta. Ekitaldia martxoaren 29an izanen da, 11:00etan, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi du Autismoaz Kontzientziatzeko 2023ko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, apirilaren 2an Legebiltzarraren egoitza urdinez argiztatuko da.

- Mahaiak onetsi du Unibertsitate Eztabaidako XXII. Liga Parlamentuan egiteko proposamena. Martxoaren 10ean izanen da, ostirala, 15:15ean, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak erabaki du ez onartzea berraztertze-errekurtsoa, Mahaiaren 2022ko abenduaren 12ko honako erabakiaren aurkakoa: merezimenduen lehiaketa bitartez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko lanpostu huts batzuk betetzeko enplegu-egonkortze deialdi salbuespenezkoa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak uste baitu ezin larriagoa eta zuzenbideko estatu bati ez dagokiona dela Nafarroako Gobernuko kontseilari bat zelatatu ahal izana. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak uste du ezin larriagoa eta zuzenbideko estatu bati ez dagokiona dela Nafarroako Gobernuko kontseilari bat zelatatu ahal izana.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere nahia adierazten du, gai hau sakonean iker dadin, jakite aldera Nafarroako Gobernuko kide gehiago egoera berean egon ahal izan den.

 

3. Nafarroako Gobernuak eskatzen du erantzukizunak argitu daitezen eta beharrezkoak diren neurriak har daitezen halakorik berriro ez gertatzeko.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen baitu, egunerokoan eta bere eskumeneko esparruan, jarrerak eta konpromisoak mantentzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz hasitako gizarte-eraldaketari eusteko eta bide horretan aurrera egiteko, gizarte justu eta demokratikoagoa lortzeko bermea baita. PSNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bat egiten du Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustatutako “PORTI. POR TODAS” “ZUREGATIK.GUZTIENGATIK” kanpainarekin, zeinaren bidez nabarmendu nahi baita borroka feminista eta berdintasunari buruzko politika publikoen bidez eginiko lana lagungarria izaten ari dela Nafarroa osoko emakumeen bizitza eta aukerak hobetzeko.

 

2. Bat egiten du Nafarroako txoko guztietan antolatutako ekintza guztiekin, bai eta emakumeen eskubideetan atzera egitea aldezten dutenen mezuak zalantzan jartzearekin ere.

 

3. Konpromisoa hartzen du, egunerokoan eta bere eskumeneko esparruan, jarrerak eta konpromisoak mantentzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz hasitako gizarte-eraldaketari eusteko eta bide horretan aurrera egiteko, gizarte justu eta demokratikoagoa lortzeko bermea baita".