Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Martxoak 27

2023ko martxoaren 27ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko MARTXOAren 27a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 27, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

AGERRALDIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldia zen sexu-indarkeriaren biktimei 24 orduko arreta integrala emateko zentro berria aurkez dezan. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Kontuen Ganberaren "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana ezartzeko hartutako neurriei buruzko txostena" balora dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatuko dituen Osasuneko Batzorde Bereziaren txostena onestea. Txostena X. Legegintzaldiko azken Osoko Bilkurako gai zerrendan sartuko da, osoko eztabaidarako (15 minutuko txanda, aldekoa edo aurkakoa, eledun bakoitzeko), azken bozketarik gabe. Osoko Bilkura martxoaren 30ean izanen da.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana ezartzeko hartutako neurriei buruz egindako fiskalizazio txostena eta hura argitara dadin agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak honako eskari hau izapidetu dute: fiskalizazio-txostena egin dadin Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren 2011tik 2022ra bitarteko kontuei buruz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Presakoa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak, Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuak egindako txostena ikusirik,erabaki du hurrengo Mahaiaren esku uztea talde parlamentarioen ordainsariei buruzko arauak aldatzeko proposamenaren gaineko erabakia.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitie Bangladeshen 2013ko apirilaren 24an Rana Plaza eraikinaren eroriak kaltetutakoei, eta erakundeei dei egiten die berriro ere gerta ez dadin. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

- Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Bangladeshen 2013ko apirilaren 24an Rana Plaza eraikinaren eroriak kaltetutakoei, eta nazioarteko erakundeei, gobernuei eta organizazioei dei egiten die neurri eraginkorrak har ditzaten, orain dela 10 urte bizi zen egoera hura bezalakorik berriz ere ez gertatzeko.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere borondatea agertzen du, Nafarroako Gobernuak Europako eta Estatuko legedi bat babestearen aldekoa, beharrezko arretaren eta giza eskubideen arloan, non bermatuko baita giza eskubideak benetan betetzea ehungintzako industria globalean.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten duen Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainako Espainiako Koalizioak Berdintasunerako Hezkuntzaren alde egindako Manifestuarekin, eta aurten ere bat egiten duen Hezkuntzaren aldeko Mundu Astearekin. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

-  Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainako Espainiako Koalizioak Berdintasunerako Hezkuntzaren alde egindako Manifestuarekin, eta aurten ere bat egiten du Hezkuntzaren aldeko Mundu Astearekin.

 

- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko genero-berdintasuna egon dadin hezkuntzaren sektoreko politiken eta planen erdigunean, eta behar den aurrekontuaz hornitzeko. Genero-desberdinkerien eta haien azpiko faktoreak identifikatu eta haiei heltzea lehen haurtzarotik, genero-arau, -estereotipo eta -jarduketa kaltegarriak eraldatzeko asmoz.

 

- Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du datu desagregatuak sortzea hezkuntzako politika eta aurrekontuek duten genero-inpaktuari dagokionez, aurrerabidea neurtzeko eta abiarazitako neurrien gaineko ebidentziak eskuratzeko. Ikaspenaren eta ikasketetako aurrerabidearen emaitzak monitorizatzea generoaren eta beste aldagai intersekzional batzuen arabera.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, hezkuntzan inbertsioa areagotzeko eta behar diren baliabideak jartzeko programa eta proiektuetan, zeinek hezkuntza-kalitatea hobetuko duten eta berdintasunerako hezkuntza-ereduak garatuko dituzten, aldi berean ezabatuz diskriminazioa sorrarazten duten faktoreak (etnia, desgaitasuna, egoera ekonomikoa...).

 

- Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du neska txikiek eta nerabeek STEM ikasketa eta karreretan parte hartzea sustatuz jarraitzea, bai eta mutil txikiek eta nerabeek zainketen lanbideetan, karrera profesionalen inguruko estereotipoak eta lerratzeak ezabatzeko.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, eskolaurreko hezkuntza unibertsal eta kalitatezkoaren alde, haurrei laguntze aldera eskolarako prestaketan, halako moduz non kontziliazioa erraztu eta genero-desberdinkeria gehiago egotea saihestuko den familia arloan.

 

- Nafarroako Parlamentuak ezinbestekotzat jotzen du sexu-hezkuntza integrala garatzen eta zabaltzen jarraitzea, eskubideak oinarri hartu eta sexu- eta ugalketa-osasunerako berdintasuna eta inklusioa sustatzen dituena, haurrei, nerabeei eta gazteei laguntzeko ezagutzak eskuratu, balio eta jarreretan ikertu eta trebeziak garatzeari begira, beharrezkoak edukiko dituztenak beren osasun eta ongizatea sustatzeko, genero-indarkeriari aurre egiteko eta nerabeen nahi gabeko haurdunaldiak murrizteko, testuinguru guztietan.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, genero-ikuspegiko hezkuntzaren arloan espainiar kooperazioan finantziazioa handitzeko eta lanean jarraitzeko Garapenerako Laguntza Ofizialera gutxienez ere Errenta Nazional Gordinaren % 0,7 bideratzeko, % 20 bideratu beharko baita hezkuntzara eta % 10 laguntza humanitariora, azken horren % 10 larrialdietarako hezkuntzara.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, kontuan hartzeko hezkuntzan genero desberdintasun esanguratsuak dituzten herrialdeetako egoera eta inbertsioak bideratzeko hezkuntza-sistemaren gaitasunak sortzera. Herritartasun Globalerako eta Garapenerako Hezkuntzako programak babestea, Garapenerako Laguntza Ofizialaren % 3, gutxienez ere erabiliz herritartasun kritikoa sortzeko, berdintasunaren aldeko diskurtso eta praktikak sendotuko dituena.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- 2/2023 Ebazpena, martxoaren 23koa, zeinaren bidez 14 idatzizko galdera sartzen baitira martxoaren 28ko Eskubide Sozialetako Batzordearen bilkuran, ahoz erantzun daitezen.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du "1903 Viaggio in Italia-Italia Ramón y Cajalen begiradapean" erakusketako olana Italiako Errepublikaren Iruñeko Ohorezko Kontsulatuari lagatzea.

- Mahaiak onetsi du 2023ko ekitaldian garapenerako hezkuntzako eta sentsibilizaziorako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia.