Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Martxoak 20

2023ko martxoaren 20ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MARTXOAK 20– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 20, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Justizia errestauratiboari, bitartekaritzari eta jardunbide errestauratibo komunitarioei buruzko Foru Legean egin beharreko akats-zuzenketa.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, informazioa eman dezan Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren egungo egoerari eta etorkizunekoari buruz, lehendakariak eta batzorde iraunkorraren beste kide batzuek dimisioa eman ondoren. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Amnistia Internazionalaren eta Nafarroako GGKEen Koordinadoraren ordezkariekin egitekoa zen lan-bilkura erretiratzea, zeinean aurkeztu behar baitzen “El apartheid israelí contra la población palestina: cruel sistema de dominación y crimen de lesa humanidad” txostena. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaritza batek entitatearen egoera azter dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Zizur Zendeako Udalaren 2021eko Kontu Orokorrari buruz buruz Kontuen Ganberak emandako txostena, eta hura argitaratzea agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak beste bilkura baterako utzi dute Talde parlamentarioen ordainsariei buruzko Arauen 19. artikuluaren aldaketa, Kontuen Ganberaren eta Kontuen Auzitegiaren gomendioak sartze aldera, talde parlamentarioen ekarpenei dagokienez.

 

Arau horien 19. artikuluaren lehen paragrafoari honako testu hau gehitzea proposatzen da:

 

“Talde parlamentarioek Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuan aurkeztuko dute, urteko kontuekin batera, alderdi politikoekin eginiko lankidetza-hitzarmena, non jasoko baitira alderdi politikoek taldeei ematen dizkieten zerbitzuak eta zerbitzu horien zenbatespen ekonomikoa”.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Alejandro López Orejuela Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren lehendakari berriaren izendapena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Auzitegiaren komunikazioa, 2022an onetsitako txostenei buruzkoa, zeinen esparru subjektiboak barne hartzen baititu Nafarroako Foru Komunitateko autonomia eremuko edo toki eremuko entitateak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoera. 2022ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak Nafarroako Parlamentuaren 2020ko kontuak onetsi ditu.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean 2023an jarduerak egiteko lankidetza hitzarmena.