2023ko martxoaren 13ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko MARTXOAren 13a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 13, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROIEKTUAK:
- Lurralde Kohesiorako Departamenturako 1.317.427,00 euroko kreditu-gehigarri bat ematekoa. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Osoko Bilkurako eztabaida martxoaren 30ean eginen da. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, 29ra bitarte.
- Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2023ko aurrekontuan guztira 8.935.996 euroko aparteko kreditua ematekoa. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Osoko Bilkurako eztabaida martxoaren 30ean eginen da. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, 29ra bitarte.
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako mozio hau batzordean izapidetzeko eskaria: Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira 46. EUCOCOaren amaierako adierazpena babes dezaten. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hilabeteko epean eratu dezan NEKPn biltzen diren Nafarroako Gobernuko enpresa publikoetako lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordea. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da konponbidea eman diezaion, Iruñeko Udalarekin batera, UDC Rochapea taldearen problematikari, egoera larrian baitago. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
AGERRALDIAK:
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Nekazaritzako Elikagaien arloko Kooperatiben Integraziorako 2018-2022 bitarteko Esparru Estrategikoa zertan den azaldu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, azaldu dezan zer jarrera duen Nafarroako Gobernuak ekonomia sozialaren eta zainketen PERTEa dela-eta, bai eta horrek Nafarroako ekonomia sozialaren sektorean duen eragina ere. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko lehendakariarena, 2022ko jardueren oroitidazkia aurkez dezan., Nafarroako Kutxa Fundazioko Álvaro Eguíluz Martiarena jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena eta LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariordearena, Kattalingune zerbitzuaren egoerari eta etorkizunari buruz eta zerbitzua bere gain har dezan Gizain Fundazioari emandako aginduari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
Lizarrako osasun etxera, bertatik bertara egiaztatzeko instalazioen egoera larria nahiz espazio eza. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Vasco-Navarro trenbide zaharra eta Muesko presa erromatarra kultur intereseko ondasun deklaratzeko izapideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Torraspapel enpresari emandako laguntza publikoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez 2023rako Urteko Fiskalizazio Programari beste lan bat gehitzen zaion.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2022ko txostena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Parlamentuko zerbitzuen txostenak, legegintzaldiaren amaiera dela-eta.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Eskaria, honako mozio honen eztabaida eta bozketa Eskubide Sozialetako Batzordearen 2023ko martxoaren 15eko bilkurako gai-zerrendan sar dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da koordainketa aldatu eta beste zerbitzu batzuk osatzeko bateraezintasunak eta betekizunak malgutu ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako kontseilariak igorritako idazkia, Eskubide Sozialetako Batzordearen martxoaren 15eko bilkura (12:15ean egitekoa) dela-eta.
- Eskaria, martxoaren 16ko Osoko Bilkurako gai-zerrenda alda dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du Fibrosi Kistikoaren 2023ko Egun Nazionalaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, apirilaren 26an Parlamentuaren fatxada berde ilun eta laranja kolorez argiztatuko da.
- Mahaiak onetsi du Erronkaribarko Batzarraren Borta proiektuaren aurkezpena Parlamentuan egitea. Martxoaren 21an eginen da, 16:00etan.
- Mahaiak onetsi du 2023an Nafarroako Gazte Parlamentuaren jarduerak egite aldera Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gazte Kontseiluak sinatutako esparru-hitzarmenaren eranskina.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean 2023an jarduerak egiteko lankidetza hitzarmena.
- Mahaiak onetsi du 2030eko Haurtzaroa hausnarketa-foroa Parlamentuan egitea, UNICEFen eskariz. Martxoaren 17an eginen da, 09:30ean.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen arteko lankidetzarako esparru-hitzarmena.