Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Irailak 25

2023ko irailaren 25eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko IRAILAren 25a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 25–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Laneko arriskuen prebentzioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan prestazio ortoprotesikoa arautzen duen martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretua alda dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egiazko banku publiko gisa jardun ahal izanen duen organismo bat sor dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da "Datu demografikoei eta horiek hezkuntza sisteman eta ratioetan duten eraginari buruzko azterlanak" izeneko aurrekontu-lerrotik heldu den azterlana aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legea alda dezan eta erregelamendu bidezko garapen zuzen bat ezar dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea alda dezan, halako moduan non 136. artikuluan jasoko baita ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egonen baitira okupazio ilegala pairatzen dutenak okupazioak dirauen bitartean. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da langileen gaixotasun arrunten kudeaketa mutualitateen esku uzte aldera Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministerioak eta Lan istripuen Mutualitateen Elkarteak sinatutako akordioa arbuia dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Industriarako Plana taxutzen has dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du. Irailaren 28ko Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen da lehentasuna eman diezaion taldeen mahai bat eratzeari, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen garapena jorratzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Irailaren 28ko Osoko Bilkura.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, institutuari buruzko guztiaz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Nafarroako aurrekontu orokorretako diru-laguntza izendunei buruzko txostena dela-eta Nafarroako Gobernuak duen jarrera azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan zer zuzemen egin duen lortzeko Volkswagen taldeak zuzenean inberti dezan bateria-fabrikan eta fabrika hori Landabengo instalazioetan para dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK

- Batzorde berezi bat eratzeko proposamena, Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentziak egindako txostena nahiz Parlamentuaren 2018ko azaroaren 8ko Osoko Bilkuran onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egin dezan. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek aurkeztu dute. Osoko Bilkuran eztabaidatuko da, urrian zehar.

- "Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoa. Mahaiak eta Eledunen Batzarrak talde parlamentarioen ordezkari izendatu dituzte honako pertsona hauek: Pedro González (UPN), Ibai Crespo (PSN), Irati Jiménez (EH Bildu), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Irene Royo (PPN), Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin). Vox foru parlamentarien elkarteak ez du ordezkaririk izendatu.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Bronkiolitisaren ondorioak prebenitzearren eta gutxiagotzearren Osasun Departamentuak egindakoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- 0tik 3 urtera bitarteko haurrak dituzten familientzako 100 euroko hileroko laguntzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

- Gazteen langabeziako egoera larria zuzentze aldera Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egindakoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

- Alderdi Sozialistako idazkari nagusiaren inbestidura babestearen truke kataluniar independentismoak eskatzen dituen amore-emateei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria. PSN talde parlamentarioak hura onestearen aurkako jarrera adierazi du, birformulatu bada ere, galderak ez duelako oraindik ere Nafarroako Gobernuaren jarduna ukitzen.

- Kataluniako lehendakari ohi Carles Puigdemontek planteatu duen Amnistia Lege-proposamenari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria. PSN talde parlamentarioak hura onestearen aurkako jarrera adierazi du, birformulatu bada ere, galderak ez duelako oraindik ere Nafarroako Gobernuaren jarduna ukitzen.

- Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan 2023-2024 ikasturterako izan diren matrikulazio-datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan kontratatutako langileei epai judizial bidez lanbide-karrera onartu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Laguntzak jaso ahal izateko memoria historikoari eta diktadurako sinbologiari buruzko legedi indarduna betetzea eskatzeko aukerari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Estudios Melitón enpresaren aurkako auziari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Odol-emateetarako herrietara eta beste tokietara joaten den autobusari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarrak beste erkidego batzuetara laguntza-anbulantzietan eramateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategiako eskualde-diagnostikoko enplegu-adierazleari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

-Biomasak Nafarroaren eraldaketa energetikoan duen eginkizunari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- "Enpresa pribatuetan hondakinak MITERD funtsekin kudeatzeko diru-laguntza" izeneko deialdiaren onuradunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- "Enpresa publikoetan hondakinak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren MITERD funtsekin kudeatzeko diru-laguntza" izeneko deialdiaren onuradunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- "Enpresa publikoetan hondakinak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren MRR funtsekin kudeatzeko diru-laguntza" izeneko deialdiaren onuradunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Animalien eskubideak eta ongizatea babesteari buruzko martxoaren 28ko 7/2023 Legea indarra hartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Aurrekontu Orokorretako dirulaguntza izendunei buruzko fiskalizazio-txostena (2019-2022), eta erabaki dute hura argitaratzea.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeko 36. artikuluaren betetze-mailari buruz. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko uztailean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute horiek Kontuen Ganberari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko abuztuan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Diputatuen Kongresuari eta Senatuari igorritako 2022ko txostena.

- Gizain-Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako bi patronatukide hautatzea (Gizain Fundazioa). Gaia da Javier Arzaren ordezpena. EH Bilduko parlamentaria da, eta ekainaren 5ean kargu-uztea aurkeztu zuen, bateraezintasunagatik. Halaber, Inés Sáenz de Pipaónen arduraldia berritu edo hura ordeztu beharra dago, haren lau urteko arduraldia otsailean amaitu baitzen. Hautatze-arauak onestea eginkizun dago.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak, UPN eta EH Bildu talde parlamentarioek aurkezturiko idazkiak ikusirik, zerbitzu juridikoei ohar-txosten bat presta dezaten eskatzea erabaki dute, joan den astelehenean aurkezturiko txostenaren osagarri. Asmoa da Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduko 228. artikuluko 5 eta 6. puntuak interpretatzeko irizpideen inguruan sorturiko hutsune juridikoak edo zalantzak hobekien argitzeko modua zehaztea. Aipatu artikuluak Nafarroako Gobernuko kideen agerraldiak arautzen ditu.

- Nafarroako Parlamentuaren 2023ko Ekobarometroa. Galdetegia onetsi da, eta horri Geroa Baik eginiko proposamenak gehitzen zaizkio.

- Kontu-hatzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren proposamena, talde parlamentarioen ordainsariei buruzko arauak aldatzekoa. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Mahaiak, Javier Lecumberri parlamentariak aurkeztutako babes-eskaria dela-eta, joan den astean UPN talde parlamentarioko Miguel Bujanda jaunak Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeko lehendakari gisa Erregelamenduaz egin zuen interpretazioari buruzkoa, aho batez erabaki du PSNko parlamentariaren kexa aipatu jaunari igortzea.

- Hedabideetan Nafarroari buruz ematen diren albisteen jarraipena egiteko kontratua. Hurrengo bilkurarako utzia.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak erabaki du irailaren 28an, datorren ostegunez alegia, egitekoa den Osoko Bilkuraren arratsaldeko bileran López Mañero andrearen botoa Esparza Abaurrea jaunaren esku uztea.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen duen Batxilergoko XIV. Txapelketako finala Parlamentuan egin dadin. Ekitaldia urriaren 21ean izanen da, larunbatez, 12:30ean, Osoko Bilkuren aretoan. Aldez aurretik, 09:00etan, finalerdiak eginen dira.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan egin dadin Euskarazko Eztabaida Unibertsitarioaren X. Txapelketa, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatuta. Finala azaroaren 11n izanen da, larunbatez, 12:30ean, Osoko Bilkuren aretoan. Aldez aurretik, 10:00etan, finalerdiak eginen dira.

- Mahaiak onetsi egin du Biriketako Minbiziaren aurkako Europako Astearekin bat egitea. Hori dela-eta, ekitaldi instituzional bat eginen da irailaren 29an, ostiralez, 12:00etan, Atalondoan.

- Mahaiak onetsi egin du berdintasunari buruzko kazetaritza-lana saritzen duen Nafarroako Kazetarien Elkartearen 2023ko Teobaldo sariketako Teobaldo sariaren babesletza berritzea, urtebetez. Aurten, hamalaugarren urteurrena, babesletza 900 eurokoa izanen da (BEZa sartu gabe), eta Carlos Ciriza eskultoreak eginiko figura bat da, Nafarroako Teoblado I. Erregearen erreferentzia irudikatzen duena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzionalerako proposamen bat errefusatu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi eta arbuiatu egiten baititu ETAko "Josu Ternera" terroristaren baieztapen guztiak, zeinekin bere burua zuritu eta talde terroristaren terrorismoa justifikatu nahi baitu. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, PPN eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; EH Bildu abstenitu egin da. Geroa Bai eta Contigo Zurekin-ek ez dute jarrerarik azaldu.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak ETAko "Josu Ternera" terroristaren baieztapen guztiak gaitzesten eta arbuiatzen ditu, zeinekin bere burua zuritu eta talde terroristaren terrorismoa justifikatu nahi baitu.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak ETAren terrorismoaren biktimekiko bere laguntasun eta solidaritate guztia adierazten du, eta haientzako oroimena, duintasuna, justizia eta egia ditu eskatzen.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere laguntasun osoa adierazten die Estatuko Segurtasun Indar eta Kidego guztiei, bai eta autonomia-erkidegoetako nahiz udalerrietako polizia-kidego guztiei ere, ETA talde terroristarekin bukatzeko egin duten lanagatik.