2023ko irailaren 18ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko IRAILAren 18a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 18–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
- Europako Next Generation SEM funtsen arloko politikari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Lurralde nahiz gizarte kohesioaren eta despopulazioaren aurkako borrokaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du. Irailaren 21eko Osoko Bilkura.
- Nafarroako ECOFINen duen ordezkaritzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du edozein herritar talderentzako amnistia nahiz indultu orokor oro, edozein izanda ere egindako delitua. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.
- Horren bidez, Espainia herritar askeen eta eskubide nahiz betebehar berberak dituztenen nazio bat dela aitortzen da. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2022ko Plan Operatiboaren betetze-mailari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, erakundeak legegintzaldi honetarako dituen jarduketa-ildoez informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren ordezkariekin, “Análisis y estudio de la promoción de estímulos económicos para las empresas que establezcan medidas de reducción del tiempo de trabajo, limitaciones de jornada, reducción de horas extras, etc.” txosteneko ondorioak azal ditzaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Marokoarren Nafarroako Plataforma Orokorraren ordezkariekin, irailaren 9an Marokon gertatutako lurrikararen ondorioak eta gaurko egoera azter dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bari, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Miguel Servet/Navarrabiomed Fundazioko enpresa-batzordearen ordezkariekin, osasun-ikerkuntzako institutu horren kudeaketa gaur egun zertan den azal dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Beriaingo udal igerilekura, eraikinean egin diren hobekuntzak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bari, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK
- Batzorde berezi bat eratzeko proposamena, Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentziak egindako txostena nahiz Parlamentuaren 2018ko azaroaren 8ko Osoko Bilkuran onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egin dezan. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hurrengo bilkurarako utzia.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioaren idazkia, Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentziak egindako txostena nahiz Parlamentuaren 2018ko azaroaren 8ko Osoko Bilkuran onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egiteko batzorde berezi bat eratzeko proposamena dela-eta. Proposamena Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoa eratzeko eskaria. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bari, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irailaren 21eko (osteguna) 09:30ak arteko epe bat ireki da, taldeartekoko kideak erregistratzeko.
AHOZKO GALDERAK:
- Uda honetako ekaitzek eta depresio askatuak azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- AP-15 autobideko deskontuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren beka-deialdiaren berrikuntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan tutoretzapeko adingabeak prostituitu izanari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Birformulatu.
- Euskararen II. Plan Estrategikoaren gaineko negoziazioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan itxarote-zerrendak zertan diren jakiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Helduei euskara irakasteari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.
- Nafarroako Gobernuaren egitura handitu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Fiteron, Corellan eta Cintruénigon euriteek eta kazkabarrak eragindako kalteak arintzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- Castejóngo industrialdea handitzeko lanei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria.
- Paderborn-Lezkairu ikastetxe publikoko D ereduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentario Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- La Manadako erasotzaileetako bati zigorra arintzen dion autoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.
- Frontexen Administrazio Kontseiluaren bilera Iruñean egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du. Birformulatu.
- Heldu diren 4 urteetarako berrindustrializazio planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Fitero, Corella eta Cintruénigo hondamen-eremu ez deklaratzeko arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Energia berriztagarriko instalazioak paratzeko zer lurzoru diren baimengarri eta zein ez zehaztuko duen mapa bat egiteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Nafarroan ibilgailu elektrikoetan inbertitze aldera Foton Motor eta INCEISA enpresek eta Nafarroako Gobernuak sinatutako esparru-akordioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Haize-palak birziklatzeko Cortesko plantari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Laneko Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioak esleitutako funtsen kudeaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.
- Osasungintza pribatura bideratutako osasun-jardueraren konpentsazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- NUPeko Sarioko eraikinean IRIS-Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloa paratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2023ko irailaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Otiñanoko Kontzejuaren atxikipena –egun Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Eskualde Oinarrizkoan dago–, eta Antzin-Ameskoako Eskualde Oinarrizkoari atxiki.
BESTELAKO GAIAK:
- Unión del Pueblo Navarro Geroa Bai talde parlamentarioek Nafarroako Foru Komunitateko senatari izateko aurkeztutako hautagaiak (Juan José Echeverría eta Uxue Barkos, hurrenez hurren). Hautaketa irailaren 21eko Osoko Bilkuran eginen da (osteguna).
- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioaren eledun aldaketa. Eledun titularra Ramón Alzórriz izanen da, eledunaren ondokoa Inma Jurío eta eledunaren bigarren ondokoa, berriz, Javier Lecumberri.
- EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioaren kideak aldatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordean. Eledun titularra Xebe Txoperena izanen da eta eledunaren ondokoa, berriz, Adolfo Araiz.
- Iritzi Publikoari buruzko Nafarroako Parlamentuaren 2023ko Ekobarometroko galdetegia. Horrekin batera, Geroa Bai talde parlamentarioak egindako ekarpenak. Hurrengo bilkurarako utzi da.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuko kideen agerraldiei buruzko txosten juridikoa. Halaber, erabaki da batzordeetako bilkuretarako gomendatzen diren gidoi orientatzaileak helaraztea batzordeetako mahaietako kideei.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetearen ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada urre kolorez argiztatuko da irailaren 22an, ostirala, 20:00etatik 22:00etara.
- Mahaiak onetsi egin du Farmazialariaren Munduko Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada berdez argiztatuko da irailaren 25ean, astelehena, 20:00etatik 22:00etara.
- Mahaiak onetsi egin du irailaren 21eko Osoko Bilkuran Cristina Lópezen botoa UPNko eledun Javier Esparzaren esku uztea.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin.
2. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketa sozial, sanitario eta biomedikoaren aldeko apustua egitea, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko xedez.
3. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den irailaren 21ean, osteguna, eguerdiko 12:00etan, AFAN elkartearen parte-hartzearekin.
4. Nafarroako Parlamentuak irailaren 21ean, osteguna, fatxada magenta kolorez argiztatzea erabaki du.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi baitizkio Libiako herriari, uholdeek eragindako hondamendi ikaragarriagatik. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Libiako herriari, uholdeek eragindako hondamendi ikaragarriagatik. Halaber, elkartasuna adierazten die gure erkidegoan bizi diren libiar guztiei.
2. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta nahigabe sakona helarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, bai eta bere hurbiltasuna eta atsekabea ere.
3. Nafarroako Parlamentuak errespetua eta miresmena adierazten die erreskate eta salbamendu lanetan jardun duten pertsona eta erakunde guztiei.
4. Nafarroako Parlamentuak Libiak Madrilen duen enbaxadari igorriko dio adierazpen instituzional hau.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetearen ospakizunarekin. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetearen ospakizunarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den irailaren 22an, ostirala, eguerdiko 11:00etan, ADANO elkartearen parte-hartzearekin.
3. Nafarroako Parlamentuak irailaren 22an, ostirala, fatxada urre kolorez argiztatzea erabaki du.
Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Espainia herritar askeen eta eskubide nahiz betebehar berberak dituztenen nazio bat dela aitortzen baita. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPNk alde bozkatu du. PSNk aurka bozkatu du. Gainerakoek ez dute hitzik hartu.
Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:
1. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Espainia herritar askeen eta eskubide nahiz betebehar berberak dituztenen nazio bat dela.
2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du berdintasuna hautsi edo Espainiaren zati bateko herritar edo lurraldeei pribilegioak aitortzen dizkien eta Espainiako Konstituzioak ezarritakoaren aurka doan proiektu oro.
3. Nafarroako Parlamentuak akordio nazional zabal bat proposatzen du, esku artean ditugun erronka nagusiei aurre eginen diena: erakundeen eraberritzea, gizarte ongizatea, gure ekonomiaren oinarriak, familien aldeko itun bat, uraren aldeko itun bat eta lurralde-itun bat.
4. Nafarroako Parlamentuak Gobernua premiatzen du finantzaketa autonomikorako eredu bat proposa dezan, berdintasun eta elkartasun printzipioak bermatuko dituena eta guztion arteko adostasunaren fruitu izanen dena. Alde bakarreko pribilegio oro arbuiatzen dugu, autonomia-erkidego guztien adostasunetik at.
5. Erabaki hauek helaraztea Gobernuko lehendakariari, lehen lehendakariordeari eta gai Ekonomikoetako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioari, bigarren lehendakariordeari eta Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioari, Lurralde Politikako Ministerioari eta Kongresuko eta Senatuko eledun parlamentarioei.
Archivos adjuntos
Informe jurídico desarrollo comparecencias miembros Gobierno