Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Ekainak 20

2023ko ekainaren 20ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTEARTEA, EKAINAK 20, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –asteartea, ekainak 20–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Mahaiak eratutzat eman ditu “UPN”, “PSN”, “EH Bildu Nafarroa”, “Geroa Bai”, “PPN”, “Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa” talde parlamentarioak eta “Vox Nafarroa” foru parlamentarien elkartea.

 

-UPN talde parlamentarioak Javier Esparza jauna izendatu du eledun titular, eta taldeko gainerako kideak eledun-ondoko.

 

-PSN talde parlamentarioak María Chivite andrea izendatu du eledun titular, eta Ramón Alzórriz jauna eta Inma Jurío andrea eledun ondoko.

 

-EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak Laura Aznal andrea izendatu du eledun titular, Adolfo Araiz jauna eledun-ondoko, eta taldeko gainerako kideak ordezko eledun, honako hurrenkera honetan: Eneka Maiz andrea, Xebe Txoperena jauna, Javier Arza jauna, Arantxa Izurdiaga andrea, Txomin González jauna, Irati Jiménez andrea eta Mikel Zabaleta jauna.

 

-Geroa Bai talde parlamentarioak Uxue Barkos andrea izendatu du eledun titular, eta Pablo Azcona jauna, María Solana andrea, Javier Arakama jauna, Mikel Asiain jauna eta Blanca Regúlez andrea ordezko eledun.

 

-PPN talde parlamentarioak Javier Garcia jauna izendatu du eledun titular, eta Irene Royo andrea eta Maribel García Malo andrea ondoko eta ordezko eledun.

 

-Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak Begoña Alfaro andrea izendatu du eledun titular, eta Carlos Guzmán jauna eta Daniel López jauna ondoko eledun.

 

-“Vox Nafarroa” foru parlamentarien elkarteak María Teresa Nosti andrea izendatu du eledun titular, eta Emilio Jiménez jauna ondoko eledun.

 

-Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bulegoen eta aparkalekuen banaketa erabaki dute, baita Osoko Bilkuren Aretoko eserlekuen banaketa ere, zeina eratze-bilkurakoa izanen baita.

 

- Mahaiak, lehendakariak proposatuta eta Erregelamenduko 81.3 artikuluarekin bat, aho batez onetsi du Silvia Doménech andreak Legebiltzarreko legelari nagusiaren postuan jarrai dezala; 2019az geroztik du ardura hori.