Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Abenduak 18

2023ko abenduaren 18ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko ABENDUAren 18a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehenean, abenduak 18–, 09:30ean, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak Nafarroako Kontuen Ganberaren 2024rako fiskalizazio-programa aurkeztea.

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

- Foru-lege proiektua, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Sociedad de Desarrollo de Navarra SLri mailegu bat emateko SUNSUNDEGUI SAri Irakurketa bakarreko prozeduran izapidetuko da. Datorren osteguneko Osoko Bilkuran, abenduaren 21ekoan, eztabaidatuko da.

 

AGERRALDIAK:

- Agerraldia erretiratzea, “Nafarroako osasunaren determinante sozialei” buruzko azterlanaren edukia azaltze aldera Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak eta Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaileak egin beharrekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko erditzeen zerbitzua itxi izanari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena eta Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzailearena, “Nafarroako osasunaren determinante sozialei” buruzko azterlanaren edukia azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.

- Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailearena, Tuterako Reina Sofía Ospitalearen egoera azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Lizarrako Osasun Barrutiko kontseilariarena, Lizarrako García Orcoyen Ospitalearen egoera azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, legegintzaldiko lan-ildoez informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, bere departamentuak jorratu beharreko lan-ildoez informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. .

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Toki Sektore Publikoari buruzko 2021eko txostenean jasotako ondorioez informa dezan. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, SODENAren eta TRENASAren partaidetza duen VECTIA enpresa Poloniako Solaris Bus&Coach enpresan sartzeko prozesuan egindako inbertsioa zertan den azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Atletismo Federazioaren ordezkariek federazioaren mendeurrena dela-eta agerraldia egin dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Desgaitasuna duten pertsonek Bizimodu Independentea izateko Etxebizitzak izenarekin Corellan diren apartamentuetara. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko ginekologia zerbitzuko fakultatibo espezialisten bajak betetzeko abian jarri diren neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osasun Batzordea.

- Tuterako Reina Sofía Ospitaleko ZIU itxi izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osasun Batzordea.

- Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko kanpainari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentariokoko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu luza dadin bularreko minbizi metastasikoa duten emakumeen arreta hobetzearen inguruan 2022ko urriaren 26an onetsitako mozioa betetzeari buruzko galderari eman beharreko erantzuna igortzeko epea. Galdera Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu zuen.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu luza dadin bularreko minbizi metastasikoa duten emakumeen arreta hobetzearen inguruan 2022ko urriaren 26an onetsitako mozioan jasotako neurrien planifikazioari buruzko galderari eman beharreko erantzuna igortzeko epea. Galdera Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu zuen.

- Ekintzailetza proiektuen merkataritza-kudeaketa babeste aldera Nafarroako Gobernuak hartutako neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak eta Nafarroako

- Azken lau urteotan Nafarroan egon den haur pobreziari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Haur pobreziak Nafarroan zenbat haur ukitu dituen jakiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak haur pobrezia dela-eta 2023an egindakoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroan haur pobreziaren arazoa konpontzeko aurreikusitako jarduketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- García Orcoyen Ospitaleko erditzeen zerbitzua indartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Errenta bermatua izan baina enplegurako erabilgarri ez dauden pertsonei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Errenta bermatua izan baina enplegurako erabilgarri ez dauden pertsonen nazionalitateei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Lagun egiteko animalien harrera-zentroen kudeaketa-ereduari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentroaren kudeaketa-sistemari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentroan katurik ez jasotzeko arrazoiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Erregistratutako elkarte eta entitate laguntzaileek Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legeari buruzko herritarrendako gidari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- 2023-2027 aldirako Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta anitz baterako programa-akordioko 4. neurriari buruzkoa (Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez gazteen arloko politikak garatzeko behar besteko finantzaketa baten alde egitea). Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren webgunea eguneratzeko arduradunari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea betetze aldera Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren webgunea eguneratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren webgunea eguneratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Txosten soziometrikoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2021etik 2025era bitarteko Plana dela-eta departamentu arteko batzordeak eginiko txostena igortzeko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio txostena, “2021eko Nafarroako toki-sektore publiko”ari buruzkoa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa, kasu honetan O-NOZen oroitidazkiari buruzkoa, emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentariko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion eskatzen zaion informazioa emateko duen betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, hezkuntzari buruzko osoko bilkura monografikoa egin dadin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, osasungintzari buruzko osoko bilkura monografikoa egin dadin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, enpleguari buruzko osoko bilkura monografikoa egin dadin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen aurka, bere bigarren xedapen gehigarrian Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legea aldatzen baitu, Espainiako Gobernuak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa dela-eta Nafarroako Parlamentuko Zerbitzu Juridikoek aurkeztutako alegazioetarako sarbidea edukitzeko. Horri dagokionez, erabaki da Nafarroako Parlamentuaren web atariko gardentasunaren atalean berariazko kapitulu bat gaitzea, non sartuko baitira Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek Espainiako Gobernuak foru legeen aurka ezarritako konstituziokontrakotasuneko errekurtsoei aurkeztutako errekurtsoak.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak eta NafarroakoNafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatutako esparru-hitzarmena, 2024an jarduerak egite aldera "Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsa" izeneko Lan-, Azterketa- eta Ikerketa-programa 2024tik 2027ra bitarte garatze aldera.

- Mahaiak onetsi egin du Yamaguchiko (Japonia) Prefekturaren ordezkaritza bati harrera egitea. Urtarrilaren 16an izanen da, 11:30ean, erakunde-aretoan.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuan egitea "Narrazioaren etorkizuna arakatzen: Adimen Artifiziala eta teknologia emergenteak ikus-entzunezkoen produkzioan Nafarroan" jardunaldia, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterraren eskariz. Abenduaren 20an izanen da, 12:00etan, erabilera anitzeko aretoan.

- Mahaiak onetsi egin du Isabel Baquedano margolariaren “Manikia eta natura hila” margolana Nafarroako Museoari urtebetez lagatzeko proposamena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Gazako zerrendako gatazkako aldeei exijitzen dien nazioarteko legeria bete dezaten, bereziki NBEaren ebazpenak. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute; PPN eta Vox abstenitu egin dira.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak gatazkako aldeei exijitzen die nazioarteko legeria bete dezaten, bereziki NBEaren ebazpenak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du laguntza humanitarioaren sartzen uztea, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren eskakizunekin bat, hala Gazan nola Israelen.

 

3. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten ditu Nazio Batuen langileen eginkizunak betetzea, osasun eta hezkuntza arloan, hala Gazan nola Israelen.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du jardun dezan Nazioarteko Legeria indarduna betetzeko eta betearazteko duen betebeharri helduz, eta berehalako su-eten iraunkorra exiji diezaien gatazkako aldeei.