2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuaren 683 zuzenketa partzial aurkeztu dira
Navarra Suma izan da, 330ekin, gastu partidetarako zuzenketa gehien aurkeztu dituen taldea
2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea amaitu da. Talde eta elkarte parlamentarioek guztira 683 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte, horietatik 650 dira gastu partidei buruzkoak eta beste 33 dira artikuluei buruzkoak.
Navarra Suma izan da aurrekontu ildoei zuzenketa partzial gehien aurkeztu dizkien taldea, 330 hain zuzen. Haren atzetik, PSNk 83, Geroa Baik 79 aurkeztu ditu, EH Bilduk 49, Podemos-Ahal Duguk 24, eta I-Ek 20. Horraino 585 zuzenketa, partida ekonomikoei aurkeztutako 650etatik.
Gainerako 65 zuzenketen sinatzaileak askotariko konbinazioetan elkartu dira. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk 12 aurkeztu dituzte, eta bi gehiago I-Erekin batera. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk 4 adostu dituzte eta beste 8 I-Erekin batera.
Geroa Bai eta EH Bilduk 8 sinatu dituzte, beste 5 Podemos-Ahal Dugurekin batera, eta 2 gehiago azken talde horrekin eta I-Erekin batera.
PSN eta Podemos-Ahal Duguk 9 sinatu dituzte.
PSN eta Geroa Baik bi sinatu dituzte eta beste bi EH Bildurekin batera.
PSN eta EH Bilduk bat sinatu dute elkarrekin, beste bat Podemos-Ahal Dugurekin batera eta hirugarren bat I-E gehituta.
PSN eta I-Ek zuzenketa bat aurkeztu dute.
Horrez gain, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk bat aurkeztu dute eta beste bat I-Ek ere sinatuta.
Azkenik, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek 5 sinatu dituzte.
Artikuluei buruz, Navarra Sumak 18 aurkeztu ditu; PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk 13 batera eta EH Bilduk 2. Guztira, 33.
Mahaian eta Batzarrean onetsitako tramitazio egutegiaren arabera, abenduaren 13tik 17ra bitartean zuzenketa partzialak Ekonomia eta Ogasun Batzordean eztabaidatuko dira.
Azkenik, Parlamentuaren Osoko Bilkurak abenduaren 23an eztabaidatuko ditu Batzordearen irizpenak, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko eta Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko foru lege proiektuak direla eta (azken honi zuzenketak aurkezteko epea zabalik dago oraindik).
Atzo, azaroak 25, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuak gainditu egin zuen Navarra Sumak aurkeztutako osoko zuzenketa. Beste ezein taldek ez zuen onartu Kontu Orokorrak atzera itzultzea Legebiltzarreko talde gehiengodunak proposatzen zuen bezala.
2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua azaroaren 8an onartu zen izapidetzeko, eta hurrengo egunean argitaratu zen Parlamentuko Aldizkari Ofizialean. Proiektuan jasotako aurrekontua 5.273.126.597 eurokoa da.
Kontuetan jasotako 5.273.126.597 euro horietatik 4.767.034.210 dagozkio gastu ez-finantzarioari (Nafarroako Gobernuko departamentuak, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Kontseilua), eta gainerako 506.092.387 euroak finantza-gastuetarako dira (zorra amortizatzeko eta interesak ordaintzeko).
Gastu ez-finantzarioaren gehieneko zenbatekoa % 6,23 igo da 2021eko Aurrekontuaren aldean. Azken horretan 4.481,4 milioikoa izan zen; beraz, zenbaki absolututan 286 milioiko aldea dago, horietatik 162 Europako funtsetatik eratorriak.