Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urtarrilak 17

2022ko urtarrilaren 17ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko URTARRILAREN 17a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 17–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua. Otsailaren 3ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da, irakurketa bakarreko prozeduraz. Zuzenketak aurkezteko epea otsailaren 2ko 12:00etan amaituko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Hezkuntza arloko politika orokorrari eta esparru horretan itun sozial eta politiko bat lortzeko prozesuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

-  Eskubide Sozialetako Departamentuak bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendutako jarduketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da era aktiboan jardun dezan eta zahar-etxeetako, eguneko zentroetako eta etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileentzako lan-hitzarmen bat taxutzea bultza dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan nekazaritza- eta abeltzaintza-makroustiategiak instalatuak izatea eragotz dezan. Nafarroako Podemos-Ahala Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio Lan-erreformarako, enpleguan egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege-dekretuari. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak politikoki gaitzesten ditu Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilaria eta Osasuneko zuzendari nagusia, Osasun Departamentua gidaritzapean izanda bete dituzten eginkizunei dagokienez. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Abeltzaintza Estentsiboari buruzko Plan Estrategikoa dela-eta egindako lana, plana zertan den eta noizko bukatuko den azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroako enpresetan informazio eta komunikazio teknologien erabilerari eta merkataritza elektronikoari buruzko inkestaren balorazioa egin dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Imarkoaingo hondakin-planta paratzeko hirigintza-birkalifikazioa erabat deuseztzat jotzen duen epaia balora dezan eta erantzukizunak bere gain har ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, Gazte Behatokiak taxututako Gazteen parte-hartzeari buruzko diagnostikoa eta gazteen arloko politika publikoei buruzko “JO!” izeneko jardunaldietako ondorioak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo klinikoen ordezkariekin, Oinarrizko Osasun Laguntzan psikologoak kontratatzeko baldintzei eta aurreikuspenei buruzko iritzia eman dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- SEMERGEN Nafarroako ordezkariekin, Oinarrizko Osasun Laguntza osasun laguntza zertan den azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroan Eliza Katolikoaren izenean immatrikulatutako finkei ondasun higiezinen gaineko zerga aplikatzeari buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Gazteentzako Informazio Sareari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Xacobeo Gaztea programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Zahar-etxeetan bisitak bertan behera uzteko irizpideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- 2020ko Kontu Orokorrei buruzko txostenean Kontuen Ganberak adierazitako salbuespenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Iratxeko monasterioaren jabetza lagatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Muesko erromatarren presako aztarnategia hartzen duen finkari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan 2021ean egindako aparteko orduei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2006tik 2013ra bitarte ibilgailu-parkea berritzera bideratutako laguntza publikoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nicasio Landa ikastetxe publikoaren egoera aztertzeko sortu zen lantaldeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ekialdeko Pirinioen Suspertze Ekonomikorako Planeko ekintzailetzako eta mikroenpresen proiektuan garatutako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- N-121 errepidea 10+500 kilometro puntutik 22+500 kilometro puntura bitarte 2+1 bide bihurtzeko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- NABIren webguneko departamentuetako berdintasun-teknikariekiko mintzakidetzarako plataformari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2021eko azaroan igorri ziren Parlamentura.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2021eko abenduaren 29koa, 2022rako Urteko Araugintza Plana onesten duena.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsi egin ditu Nafarroako Parlamentuko Lehendakariaren 2022rako ordainsariak (75.521,60 euro), Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kide diren lanaldi osoko foru parlamentarienak (62.097,70 euro), lanaldi osoko foru parlamentarienak (55.196,54 euro), lanaldi osorik gabeko Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kide diren foru parlamentarienak (46.573,10 euro) eta lanaldi osorik gabeko gainerako foru parlamentarienak (41.397,44 euro). Ordainsari guztiak ehuneko 2 igo dira 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean.

Halaber, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien bertaratze-ordainsariak onetsi ditu 2022rako, halako moduan non ehuneko 2 igoko baitira 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean: 150,57 euroko dieta, deituak diren ekitaldi parlamentarioetara bertaratzeagatik, egoitza Iruñean edo Iruñetik 25 kilometrora bitarteko herrietan daukaten foru parlamentarientzat; 178,05 euroko dieta, deituak diren ekitaldi parlamentarioetara bertaratzeagatik, egoitza Iruñetik 25 kilometro baino gehiagora dauden herrietan daukaten foru parlamentarientzat.

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuko behin-behineko langileen ordainsariak onetsi ditu, zeinek ehuneko 2ko igoera izanen baitute 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko: lehendakariaren kabineteburua, 56.549,50 euro; lehendakariaren idazkaria, 42.538,60 euro; Mahaiko kideen idazkaria, 34.420,26; eta talde parlamentarioen laguntzaileak, 34.420,26 euro.

Bestalde, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, talde parlamentarioentzako 2022rako diru-laguntzak onetsi ditu, zeinek ehuneko 2ko igoera izanen baitute 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

8.253 euroko diru-laguntza finkoa hilabeteko eta talde parlamentarioko; eta

diru-laguntza aldakor bat, kontzeptu hauen baturaren araberako zenbatekoa:

Funtzionamendu-gastuak: 1.491 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko; antolaketa-gastuak: 1.140 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko, eta langile- eta jarduera-gastuak: 4.255 euro hilabeteko eta talde parlamentarioko bost parlamentari bakoitzeko edo zatikiko.

Halaber, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien bidaia ofizialen eta Legebiltzarreko langileek lanaren kariaz egiten dituztenen ondoriozko ordainsarien araubidea onetsi du 2022rako, eta ordainsari horiek ehuneko 2ko igoera izanen dute 2020ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko: 52 euro eguneko Nafarroatik kanpora eginiko bidaiengatik (mantenurako gastu arruntak) eta 83 euro eguneko atzerrira eginiko bidaiengatik (mantenurako gastu arruntak).

Lokomozio-gastuengatiko ordainsaria: 0,32 euro kilometro bakoitzeko.

 Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, hauek dira kargarik gabeko zenbatekoen mugak 2022rako: mantenurako gastuengatik, 53,34 euro egun bakoitzeko Espainiako lurraldean eginiko bidaiengatik eta 91,35 euro egun bakoitzeko atzerrira eginiko bidaiengatik, eta lokomozio-gastuengatik, 0,32 euro kilometro bakoitzeko gehi justifikaturiko bidesari eta aparkaleku gastuak ere.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

-  Mahaiak onetsi du Minbiziaren aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Hori dela-eta, Nafarroako Parlamentuaren fatxada berdez argiztatuko da otsailaren 4, 5 eta 6an.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baitu Madrilgo Erkidegoaren erabakia, urriaren 19ko 902/2021 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari 3 milioi euroko eman izana baliogabetu nahi izatekoa, eta erretiratzea eskatzen baitu.  PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du Madrileko Komunitatearen erabakia, urriaren 19ko 902/2021 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari 3 milioi euroko eman izana baliogabetu nahi izatekoa, eta erretiratzea eskatzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du erkidegoen arteko liskarra xede alderdikarietarako erabiltzea, Madrilgo Erkidegoko lehendakariak eta Alderdi Popularrak sarri egiten duten moduan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela Europako funts horiek baliatzea despopulazioak bereziki kaltetutako eskualde bat –Nafarroako Pirinioa– biziberritzeko, erronka demografikoari aurre eginen dioten proiektuen bidez, eta bertako enpresa-jarduera ahalbidetzeko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak aldezten du zenbait alderdiren interes politikoak ez eramatea eremu judizialera, lurralde desberdinen beharrizanei erantzunen dieten Europako funtsen etorrerari galga jartzeko ahaleginean.