Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 17

2022ko urriaren 17ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko URRIAK 17– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 17, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “leihatila” fisiko bat ireki dezan herritarrei energia-merkatuan dauden errealitate ezberdinei buruzko informazioa emateko, gai horien gaineko aholkularitza eskaintzeko eta kontratuak eraldatzeko behar diren izapideak egiten laguntzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentua premiatzen da bere babesa eman diezaion Memoria Demokratikoari buruzko Legeari, eta Espainiako Gobernua premiatzen da abian jar ditzan onetsitako legean diren neurri guztiak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da biriketako minbiziaren detekzio goiztiarrerako berariazko programa pilotu bat ezar dezan, hura modu orokorrean ezartzearen egingarritasuna eta kostua-eraginkortasuna ere baloratuko dituena. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren ezinbesteko akordioak lor ditzan Nafarroako industriako eragile nagusiekin, adoste aldera Nafarroari lehiakortasun industriala mantentzea eta handitzea ahalbidetuko dion eredua. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzako fiskal nagusiarena, 2021eko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informazioa eman dezan SODENA, Albyn eta CENen artean maskarak erosteko adostutako akordioari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, informazioa eman dezan SODENA, Albyn eta CENen artean maskarak erosteko adostutako akordioari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, informazioa eman dezan SODENA, Albyn eta CENen artean maskarak erosteko adostutako akordioari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- CERMIN-Desgaitasunen bat duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Nafarroako Batzordearen ordezkariekin, informazioa eman dezaten desgaitasuna duten ikasleen egoerari buruz. Pedro José González Felipe jaunak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Jorge Aguirre Oviedo jaunak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Navarra sin Fronteras elkarteko enpresa batzordearen ordezkariekin, beren ikuspuntua eta erreibindikazioak azaldu ditzaten, elkarteak iragarri duen ixteko prozesuari dagokionez. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Ijitoen Idazkaritza Fundazioarekin, aurkez ditzan Acceder programa, haren garapena eta ezarrita darabiltzan 20 urteotan izandako emaitza. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- COMFIN-Nafarroako Berdintasunaren aldeko Emakumeen eta/edo Feministen Erakundeen Koordinadoraren ordezkariekin, pobreziaren feminizazioaren errealitatea eta hura murrizteko balizko ekintzak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Itxaropenaren Telefonoaren ordezkariekin, egiten duten lana aurkez dezaten, bai eta egungo egoera, beharrizanak eta eskaera ere. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Basoko BHIren ordezkariekin, ikastetxearen hezkuntza errealitatea, egoera eta beharrizanak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Toki Entitateetako Berdintasuneko Teknikarien Sarearen ordezkariekin, informazioa eman dezaten berdintasuneko teknikarien egoerari eta sendotzeari buruz, araudia betetzeko eta Nafarroan berdintasuneko politika publikoak garatzeko berme gisa. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Toki entitateek berdintasuneko eragileak kontratatzeko eta sendotzeko laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Galderak errepikatzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Ez da onartu SODENA, Albyn eta CENen artean erosteko akordioaren inguruko maskara-soberakinei buruzko galdera errepikatzea, eta birformulatzeko iradoki da. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Helikoptero medikalizatua mobilizatzearen inguruan egindako antolakuntza-aldaketei buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Erresumaren omenezko monolitoaren garbiketari eta zaharberritzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Legegintzaldi honetan Oinarrizko Osasun Eskualdeetako Osasun Kontseilu bakoitzak egindako bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Prostatako minbizia duten pazienteak Da Vinci kirurgia robotikoaren bidezko tratamendurako Nafarroako Unibertsitatea Klinikara deribatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzako familia medikuen eta pediatrien lanpostuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- SODENA, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenaren ondoriozko maskara stocka murrizteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- SODENA, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenaren ondoriozko maskarak biltegiratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- SODENA, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenaren bidez maskarak erostearen gainean Kontuen Ganberak egindako txostenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Next Generation funtsetatik Nafarroari esleitutako zenbatekoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute Comptos Ganberaren 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren berri izan dutela. Aurrekontuaren zenbatekoa 3.736.050 eurokoa da, eta, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, % 15,1eko igoera da hori.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eledunen Batzarrak Nafarroako Parlamentuaren 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua onetsi du. Aurrekontuaren zenbatekoa 15.719.577 eurokoa da (+% 5,2). 14.937.772 euro eragiketa arruntetakoak dira (+% 5,7), eta 781.805 euro, kapital-eragiketetakoak (-% 2,3). PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute, eta Navarra Suma abstenitu egin da.

- Eledunen Batzarrak Arartekoaren Bulegoaren 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua onetsi du. Aurrekontuaren zenbatekoa 1.073.900 eurokoa da, eta, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, % 22,9ko igoera da hori. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute, eta Navarra Suma abstenitu egin da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute izan dutela Konstituzio Auzitegiko magistratuen lanpostu huts bat betetzeko hautagai bat, Senatuari aurkeztu beharrekoa, izendatzeko epea luzatzeko eskaeraren berri. Ander Gil García jaunak aurkeztu du (Senatuko Lehendakaria).

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi egin dute urriaren 27an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada laranjaz argiztatzeko proposamena, Arreta-defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahastearen Nazioko Eguna dela-eta.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute ondoko hitzarmena aldatzeko proposamena: Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena, Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunaren betetze-maila ebaluatzeko lanabes metodologiko bat egitekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi egin dute urriaren 25ean Legebiltzarraren egoitzaren fatxada horiz argiztatzeko proposamena, Arantza Bifidoaren Nazioarteko Egunagatik, eta “Arantza Bifidoari eta Hidrozefaliari buruzko sentsibilizazio-kanpaina” babeste aldera.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren opakizunarekin. Hartara, heldu den urriaren 17an ekitaldi bat eginen du, Parlamentuko atalondoan, 12:00etan, Gizarte Entitateen Plataformarekin batera.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Itunean pobreziaren eta desberdinkeriaren aurka sinatutako konpromisoa.

 

3.- Parlamentuak itun horren jarraipena egiteko eta ituna betetzeko urratsak egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak funtsezkotzat jotzen du erronka global berriei aurre egitea, desberdinkeriak areagotu egin baitira gure gizartean eta are gehiago herrialde txirotuetan.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak olan bat jarriko du bere egoitzaren fatxadan, Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldezten baitu Nafarroako Parlamentuak, eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egiten baitie. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:

 

1.- Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldeztea eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egitea.

 

2.- Minbiziaren aurkako ikerketan inbertitzearen garrantzia eta beharra azpimarratzea.

 

3.- Nafarroako Parlamentuko atalondoan ekitaldi instituzional bat egitea heldu den urriaren 19an, 12:00etan.

 

4.- Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore arrosaz argiztatzea 2022ko urriaren 19ko iluntzean, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara.