Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Otsailak 7

2022ko otsailaren 7ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko OTSAILAK 7– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 7–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen 3. eta 4. artikuluak aldatzen dituena. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da bertan behera utz dezan Luz Verde Alderdi Kanabikoa legez kanpo uzteko ekimena. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da EMANZIPA programako laguntza lortzeko baldintzetako zenbait alda ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan atletismoko pista estali bat eraikitzeko proiektua bultza dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da abian jar dezan, albait azkarren jarri ere, musikaren arloko profesionalendako laguntza zuzenen lerro bat, eta sektorearen jarduera berma dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 138E/2021 Ebazpena azal dezan; horren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaien Valle de Odieta SCL eta Hibridación Termosolar Navarra SLri,  Caparrosoko udal mugapean esne-behien ustiategi eta hondakinen biometanizazio planta bat paratzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Tracasa Instrumental SLri egindako mandatuen gaineko gomendioen jarraipenaren emaitzaz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, egungo kudeatzaileak Baluarte Fundazioaren jardueren programa garatzeari buruz eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Barañaingo Auditoriaren arteko hitzarmenari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Foruzaingoko langileen batzordearen ordezkariekin, Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legea erregelamendu bidez garatu ez izanari buruz informa dezaten. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearen Nafarroako ordezkariekin, zaurgarritasun-egoeran dauden atzerritarrei harrera emateko egiten duten lana –hizkuntzak ikasteari dagokionez bereziki– eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahala dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- ASPACE-Nafarroaren ordezkariekin, garuneko paralisia duten pertsonen herritartasun aktiborako proiektua azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Honako espediente-zenbakiko galdera hauek erretiratzea: 10-21/POR-00046, 10-21/POR-00218, 10-21/POR-00219, 10-21/POR-00246, 10-21/POR-00432 eta 10-21/POR-00437. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Gaztelania –eta kasua bada, euskara– etorkinei irakasteko prestakuntzako ekintzei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Castejongo 38 familiarendako etxebizitza-aukerari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duen dekretu berriaren zirriborroari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duen araudi berriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Erriberriko Jauregiaren kudeaketa emateko prozesuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateetako Ministerioaren azken txostenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Azken hilabeteotan aurkeztu diren haize- eta eguzki-parkeen izapidetzea zertan den jakiteko. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Larrabide estadioko tartanaren egoera txarrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusian Nafarroako Sinboloei buruzko 4/2020 Foru Legea ez betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du. (10-22/POR-00062).

- COVID-19aren pasaporteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Garraioaren hiriaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala handitzea onestetik heldu diren administrazio-jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberak Tracasa Instrumentalen 2020an detektatu dituen ez-betetzeei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpenaren ondotik Altsasu kasua izenez ezagutzen denaren prozedura judiziala onartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Gutxieneko diru-sarreraren eskumena eskualdatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Xenofobiaren aurka eta gizarte-kohesioaren alde Gobernuak hartutako konpromisoak Madrilen hartutako erabakien mende egoteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Hurrengo hilabeteotako kultur ekitaldien programazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Abenduaren 10eko uholdearen ondorioak pairatu zituzten klubei laguntzak emateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Martzillako udal mugapeko 8. poligonoko 138. lurzatiko behitegiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko bulegoburu eta Uharteko Udaleko eta Esteribarko Udaleko Gizarte-zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariaren ordainsariei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritzako elikagaien sektorea eta landa-eremua digitalizatzeko estrategiaren gaineko ekintza planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Erregistro Orokorraren bulegoak berritzeko obretan irisgarritasunera bideratutako kostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroa Suspertu Plana koordinatzen duen batzorde delegatuaren bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroa Suspertu Planeko konferentzia ekonomikoaren bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Tokiko Polizia daukaten toki-entitate segurtasun publikoaren arloko eskumena duen departamentuari igorri beharreko informazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan sorgin-ehizaren xede izan ziren emakume nafarren memoria eta errekonozimenduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Kideak programari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 1/2022 Legegintzako Foru Dekretua, otsailaren 2koa, tributu-harmonizaziokoa, zeinaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zerga aldatzen baitira, eta argitaratzea erabaki dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren idazkia, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruz informatzen duena.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Tracasa Instrumental SLri egindako mandatuen gaineko gomendioen jarraipenari buruzko fiskalizazio-txostena, eta hura Nafarroako Gobernuari igortzeko agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Osoko Bilkura berezi monografiko bat egiteko proposamena, soldata-arrakalak areagoturiko gizarte-desparekotasun gero eta handiagoaren analisiari, egoerari eta hari aurre egiteko neurriei buruzkoa, Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztua. Apirilaren 8an izanen da.

- Onartu da Francisco Javier Vera Donázar jaunaren hautagaitza Nafarroako Foru Komunitateko Ararteko izateko. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

-  Onetsi da Comptos. La Cámara de Comptos de Navarra, crónica de 40 años (1980-2020) liburuaren aurkezpena Parlamentuan egiteko proposamena. Heldu den ostegunean izanen da, otsailak 25, 12:00etan, erabilera anitzeko aretoan.