2022ko maiatzaren 2ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MAIATZAK 2– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 2–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea hein batean aldatzekoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legea aldatzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Almandozek eta Arizkun-Elbetek egindako eskaria, zundaketarako baimenak geldiarazteari buruzkoa, aintzat har dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, balora dezan Nafarroan Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren egoerari buruz Mendekotasunaren Behatokiaren XXII. Irizpenean eginiko ebaluazioa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren berrikusketa eta eguneratzeari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Next Generation funtsak direla-eta Nafarroan zer egiten ari den azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkariekin, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri eta eguneratzen dituen Foru Dekretuaren proiektuari eginiko ekarpenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
GALDERA IDATZIAK:
- Nafarroako Gobernuaren zenbait telefonotan artatu gabeko deiei buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Nafarroako kultur ondare-ondasunen jabeen betebeharrak betetzeari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Vianako Andre Maria eliza administrazio publikoei lagatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- 30 km-ra gune turistikorik ez duten Nafarroako kultur intereseko ondasunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Eliza Katolikoaren jabetzakoak diren kultur intereseko ondasunetan mezetarako denbora jende guztiarentzako doako bisitarako denbora gisa zenbatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Eliza Katolikoak kultur intereseko ondasuntzat hartzen diren higiezinak doan bisitatzeko eskubidea betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Zaharberritze lanak finantzaketa publikoarekin egiteko Kultura eta Kirol Departamentuak entitate publikoekin dituen lankidetza-hitzarmenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Errepide Planaren egoerari eta eginiko jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Populazioa gutxitzen ari den tokietan dauden Nafarroako kultur intereseko ondasunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Mendigorriako hondakin organikoen biometanizazio plantaren ingurumen-baimen integratuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Fiterora doan NA 6900 errepidea hobetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturen 2021-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2021eko deialdien ebaluazio-txostenak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2022-2024). Ekonomia Batzordeak aztertuko du.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2021eko txostena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 16/2019 Foru Legeari loturiko Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordeko kide izateko Javier Miranda Erro jaunaren hautagaitza, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu e I-Ek aurkeztua, erretiratzea. Hautaketa egin gabe dago martxoaren 17ko Osoko Bilkuratik, epea luzatzea eskatu eta bozkatu gabe utzi baitzen, eta maiatzaren 12ko Osoko Bilkurarako gai-zerrendan sartu da.
- Zerbitzu juridikoen txostena, “Paz y Libertad en el Sahara – Bakea eta Askatasuna Saharan” taldearteko koordinatzaile berria hautatzeko prozedurari buruzkoa.
Txostenaren ondorioetan, legelari nagusiak uste du “taldeartekoaren taxuera berezia eta talde ez-ofizialaren izaera –horrek bereizten du Erregelamenduan espresuki arauturiko parlamentu-organoetatik– direla-eta, “koordinatzailea hautatzeko bozketa formalik ez izatea ezin da urraketatzat hartu”. Era berean, “ezin da erabateko adostasuna eskatu boto ponderatua ezartzeko, hautaketa-sistema ez baitago aldez aurretik ezarrita”. Aurrekariei jarraikiz, “zenbait metodo balia daitezke, eta guztiak dira onargarriak”.
Kasu honetan, “erabakia baiespenez hartu zen hautagai bakarra aurkeztu ostean, eta Mahaiari helarazitako aktaren arabera, taldearteko bost kidek” sinatu zuten.
Formalismo falta ikusirik, txostenak proposatzen du gaur egun Erregelamenduaren erreforma aztertzen ari den Ponentziara helaraz daitekeela “taldeartekoen sorrera, eratzea, funtzionamendua eta erabakiak hartzea”ri buruzko araudi xehakatua sustatzeko aukera”.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du maiatzaren 9ra arte luzatzea Babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzeko Foru Lege proposamenari zuzenketak aurkezteko epea. Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak bat egitea 2022ko maiatzaren 12an eginen den Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Egunaren ospakizunarekin. Hori dela eta, Parlamentuak kolore arrosaz argiztatuko du bere fatxada.
- Mahaiak onetsi du “Paz y Libertad en el Sahara–Bakea eta Askatasuna Saharan” taldearteko koordinatzailearen eskaria, “Bakea eta Askatasuna Saharako Herriarentzat” parlamentu-taldeen arteko XXVI. Konferentziara joateko.