Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Apirilak 11

2022ko apirilaren 11ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko APIRILAK 11– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 11, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Horren bidez, neurriak ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen hautaketari eta lanpostuen betetzeari begira.  Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da endometriosia duten pazienteendako arreta-protokolo bat eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko unitate bat sor ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da LOMLOE legea garatzen duten curriculumari buruzko dekretuetan eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko mailetan sar dezan berdintasunerako, bizikidetzarako, indarkeria ezarako eta bakerako heziketa afektibo-sexualaren curriculum-espazio bat.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Osasuneko Batzorde Berezi bat sortzeko konpromisoa hartzen du, Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, enpleguaren bilakaera txarraren arrazoiak eta hori zuzentzeari begira aurreikusten diren jarduketak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, informazioa eman dezan Ukrainako larrialdi humanitarioaren inguruan Departamentuak burutu dituen ekintzei eta Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian bertan kokatutako arreta eta koordinazio zentroan abiarazitako ekimenei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, informazioa eman dezan NUPek Tuteran duen campusean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu berria eta Fisioterapiarekiko gradu bikoitza ezartzeko aukera dela-eta Gobernuak duen jarrerari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Gonzalo Boye jaunarekin eta Oihana Goiriena andrearekin, Pablo González kazetariaren abokatu eta emazte, hurrenez hurren, hura Ukrainako errefuxiatuen exodoa kontatzen ari zela Polonian atxilotu eta inkomunikatu izanari buruzko informazioa eman dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Sahararen Lagunak Nafar Elkartea (ANAS) elkartearen ordezkaritza batekin, Saharako herriarekiko solidaritatez egiten duten lanari buruzko informazioa eman dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Sunsundegi enpresako enpresa-batzordeko ordezkariekin, enpresako plantilla jasaten ari den inguruabarrak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Bideratzeko onartu gabea. PSNk eta Navarra Sumak horren aurka bozkatu dute.

- Plazaola Turismo Partzuergoko ordezkaritza batekin, “El Régimen Jurídico de los Caminos Naturales y los Deberes de Mantenimiento del Camino Natural del Ferrocarril del Plazaola” txostena azal dezaten eta toki entitateendako ondorioak aukez ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Navarra XXI Nafarroa plataforma herritarreko ordezkariekin, Foru Hobekuntzaren 40. urteurrenaren ospakizunaren inguruan beren ikuspegia eta ekimenak aurkez ditzaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Zugarramurdira, herriko hiriguneko trafikoaren arazoa eta Udalak horren gainean dituen planteamenduak ezagutzeko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentrora, bertan garatzen den jarduera ezagutzeko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Iragarritako eguraldi txarraren ondoriozko arazoak gainditze aldera apirilaren 2ko asteburuan Larrabiden egindako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzarako eskubide subjektiboa bermatze aldera, etxebizitzen egoeraren eta kudeaketaren gaineko hobari eta zigor fiskalak ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Abenduaren 10eko uholdearen ondorioak pairatu zituzten klubei laguntzak emateari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroaren (AKZ) informazioa Barne Arazoetako Ministerioaren mendeko beste polizia-zentro batzuekin koordinatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Goardia Zibila Nafarroako Gobernuko larrialdi zerbitzuekin koordinatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Valle de Odieta SCLk “bio-abeltegia” hitza Caparrosoko abeltegitzarraz behar ez bezala erabiltzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Osasunari buruzko Foru Legea aldatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Lan Osasuneko Planari (2015-2020) eta Lan Osasuneko Ekintza Planari (2017-2020) buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Espainiako Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Lanbide Elkargoak Esa urtegia handitzeko obren segurtasunaren inguruko txosten batzuei buruz emandako irizpenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Kontu-hartzailetza delegatuak FPP2 maskaren hornidura-kontratu bat dela-eta emandako eragozpen-oharrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legean guztira jasotzen diren hobarien zenbatekoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legean aurreikusitako hobariek diru-sarrera fiskaletan sorrarazi duten murrizketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak kirol elektronikoen sektorea indartzeko duen estrategiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Atletismoko pista estali bat edukitzeko beharrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea Nafarroan aplikatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Erdiz alderdiko herri-lurretan MAGNA meatze-proiektua gauzatzearen inguruko herri-galdeketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuak osasun arloan egindako 2021eko satisfazio-inkestari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Nafarroako Zientzia, teknologia eta berrikuntza plana 2021-2025 Bideratzeko onartua. Erabaki gabe geratu da Osoko Bilkurara edo Batzordera joanen den.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Nafarroako Parlamentuko aretoen erabilerari buruzko arauak aldatzeko proposamena. Apirilaren 25erako utzi da.

- Aholkularitza teknikoa kontratatzea Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren eraikinerako jatorri berriztagarriaren ziurtagiria duen argindarraren hornidura eta gas naturalaren hornidura lizitatzeko. Bigarren idazkari Maiorga Ramírezen abstentzioarekin.

 

LANGILEAK:

- Onetsi da deialdia, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko euskarako itzulpeneko teknikarien bi zerrenda hautaproben bidez osatzekoa; bata, Parlamentuko funtzionarioen prestakuntzarako, eta bestea, aldi baterako administrazio-kontrataziorako. Probak aurtengo bigarren hiruhilekoan egitea aurreikusi da. Oinarriak NPAOn argitaratuko dira.

- Onetsi da deialdia, hautaproben bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikarien bi zerrenda osatzekoa: bata, Parlamentuko funtzionarioen prestakuntzarako; eta bestea, aldi baterako administrazio-kontrataziorako. Probak aurtengo bigarren hiruhilekoan egitea aurreikusi da. Oinarriak NPAOn argitaratuko dira.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Hezkuntzaren Aldeko Mundu mailako Kanpainak sustaturiko MilaMilioiAhots kanpainarekinNavarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hezkuntzaren Aldeko Mundu mailako Kanpainak sustaturiko #MilaMilioiAhots kanpainarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan, hezkuntzarako aurrekontuaren igoerak ziurtatzeko, pertsona eta talde ahulenentzako lehentasunarekin, eta hezkuntza bermatzeko giza eskubidea den aldetik.

 

3.  Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du bere eskumenen esparruan jarduteko, gutxien garaturiko herrialdeen zorra arintzea xede, hezkuntza bezalako oinarrizko zerbitzu publikoetan inbertitzeko neurri pizgarriak barne harturik.

 

4. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du sustatzen jarraitzeko Nafarroak garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko solidaritatearen alorretan darabilen politika, herrialde txirotuetako komunitateetan giza garapena aldezte aldera eta larrialdi humanitarioko egoeren ondoriozko efektuak arintzen laguntze aldera, bai eta Nafarroan herritartasun globalerako sentsibilizazioko eta hezkuntza eraldatzaileko urratsak egiteko.  Hori guztia, komunikazio- eta partaidetza-bideak mantenduz Parlamentuaren eta garapenerako lankidetzan nahiz nazioarteko solidaritate-zereginetan Nafarroan etengabeko lanean diharduten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen, kolektiboen eta erakundeen artean.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan, lanean aritzeko garapen jasangarrirako helburuen 2030 Agendako helburuak lortzearren; oso bereziki, hezkuntza-helburuak, bai eta hezkuntza eraldatzailea, eta bakearen eta gizarte kohesioaren sustatzailea dela zaintzeko ere.

 

6. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du irakaskuntzako langileei behar bezalako arreta emateko, eskerrak emanez pandemian zehar hezkuntza-ondorioak arintzeko egindako ahaleginagatik, haiek gabe ezin izanen baita lortu kalitatezko hezkuntza ekitatibo eta inklusiboa gure eskoletan.

 

7.  Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du ikastetxeei eremu seguru gisa aitortza egiteko eta errespetatzeko, komunitate osoak segurtasunez ikasi eta irakatsi ahal dezan bermatzen baitute, hezkuntzarako eskubidea zainduz, pertsona guztiendako aukera-berdintasunean, edozein direla ere adina, generoa, erlijioa, gizarte klasea edo gaitasun desberdinak.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatu eta gaitzesten baititu Ukraina eta bertako gobernua babestearen aurka dauden pertsonen eta alderdi politikoen adierazpenak eta ekintzakNavarra Sumak aurkeztu du proposamena. PSNk aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak salatu eta gaitzesten ditu Ukraina eta bertako gobernua errusiar armadaren inbasioa eta lurralde hartan eginiko gehiegikeriak direla-eta babestearen aurka dauden pertsonen eta alderdi politikoen adierazpenak eta ekintzak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak babesa eta elkartasuna adierazten dizkio Zelenski presidenteari, Ukrainako herriaren ordezkari zilegia baita, bai eta Ukrainako herritar guztiei ere.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baititu Alderdi Popularrak eta Voxek bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumena Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen aurka Konstituzio Auzitegian aurkeztutako errekurtsoak, autogobernuari eginiko erasoa baitiraPSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

1.  Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen ditu Alderdi Popularrak eta Voxek bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumena Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen aurka Konstituzio Auzitegian aurkeztutako errekurtsoak, autogobernuari eginiko erasoa baitira.

 

2.  Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du zenbait alderdi politikok defendatzen duten politikaren judizializazio sistematikoa.

 

3.  Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Nafarroaren autogobernuaren aldeko konpromisoa, eta autogobernu hori Nafarroak bere eskumenak zilegitasunez baliatuz darabilela deritzo.