Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urtarrilak 25

2021eko urtarrilaren 25eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, URTARRILAK 25– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 25–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Kulturaren Plan Estrategikoaren tarteko ebaluazioaren inguruan garatu beharreko politikari buruzkoa (Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andrea).

- Nafarroako kirol-azpiegituren gaineko industrien inguruko politika orokorrari buruzkoa )Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jauna).

- Nafarroan eten digitala desagerrarazteko politikei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jauna).

- Unibertsitate-beken politika orokorrari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jauna).

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) kontrol- eta funtzionamendu-politikari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna).

- Enpresei I+G+Brako dirulaguntzak emateko politikari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna).

- CARUEn (Europar Batasunaren inguruko gaietarako konferentzia) Nafarroak duen jarduerari buruzko interpelazioa ahozko galdera bihurtu da (Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andrea).

- Nastat-en galdetegiari buruzko interpelazioa ahozko galdera bihurtu da (Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jauna).

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, premiatzen da prostituzio-sistema abolitu dadin (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa).

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da merkatu elektrikoa sakon erreforma dezan, prezio oso altuko egoerak saihesteko (Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Osasunaren Lurralde arteko Batzordean onets dezan Lyme gaixotasuna nahitaez aitortzeko gaixotasuna dela (Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jauna).

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lan-sistema sinergiko eta koordinatu bat ezar dezan Kultura eta Kirol Departamentuaren eta Lurralde Antolamenduko, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren artean, garapen-proiektu integralak bultzatzeko, ondare historiko-kulturala mantentzeko laguntza lurralde-garapeneko beste proiektu batzuekin bateratuz (Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andrea).

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroa-Akitania Berria-Euskadi Euroeskualdearen bilera ezohiko eta urgenterako deia eska dezan, mugak ixtearen gaia aztertzeko (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariak informa dezan 2021/2022 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozedurari buruz (Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jauna).

- Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak, KARIBU zerbitzuko eta AYLLU zerbitzuko zuzendariekin batera, informa dezan Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren 2021erako lan-planari buruz (Nafarroako Gobernua).

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak Navarra Televisiónekin sinatutako hitzarmenaren edukia eta irismena azal dezan. Hitzarmen horren bidez 1,3 milioi euro emanen zaizkio (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioa).

- Hezkuntzako kontseilariak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleen onarpena arautzen duen Foru Dekretuaren proiektuaren xedea eta helburuak azaldu ditzan (Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Azagrako Udalaren ordezkariekin eta bertako gizarte- eta enpresa-erakundeen ordezkariekin, NA-134 errepidetik herrira sartzeko bideetan, segurtasuna bermatze aldera, bi biribilgune egiteko beharrari buruz informa dezaten (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna)

- Iruñeko San Juan de Dios Ospitaleko langileen ordezkaritza batek informa dezan COVID-19a duten gaixoak artatzeko aurre egiten ari diren egoerari buruz, baita lan-baldintzei, ohe/paziente bakoitzeko profesionalen ratioei eta hitzarmen kolektiboa berritzeari buruz ere (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).

 

AHOZKO GALDERAK:

- Erretiratu egin da Nafarroako CO2 emisioei buruzko galdera (Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andrea).

- EmanZipa eta DaVid programei buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andrea).

- Txerto-hornikuntzaren atzerapenak txertaketa-kanpainan izanen duen eraginari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andrea).

- Trafikoaren arloko eskumena osorik Nafarroari transferitzeari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Radar Covid aplikazioari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jauna).

- Nafarroan autokarabana-turismoa bultzatzeari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andrea).

- 1978tik aurrera Nafarroako herritarrek pairatutako torturei buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).

- Nafarroako desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko itunpeko zentroen V. hitzarmenari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialistako Carlos Mena Blasco jauna).

- “Minority SafePack-milioi bat sinadura Europako dibertsitatearen alde” herritarren ekimenari buruzkoa (Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jauna).

- Nafarroako Fundazioei buruzko Foru Lege proiektuaren gainekoa (Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andrea).

-Kultura Eskubideei buruzko Foru Legearen zerbitzu-kartei buruzkoa (Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andrea).

- Kultura-intereseko ondasunetara hilean lau egunetan doako bisita publikoak eginen direla bermatzeko planari buruzkoa (Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andrea).

- Ikerketa industrialeko eta eraikuntzaren robotizazioko zentro bat sortzeari buruzkoa (Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jauna).

- Osasun-krisiari aurre egiteko eta mugak ixtearen ondorioak aztertzeko Nafarroa-Akitania Berria-Euskadi Euroeskualdeko organoei aurkeztutako ekimenei buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Ikasleak onartzeari buruzko foru dekretu berriaren proiektuari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jauna).

- Errepideetako inbertsioa finantzatzeko alternatibei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

- Ostalaritzaren sektorea salbatzeko talka-plan bat egiteari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna).

- Ahalik eta txerto gehien izateko eta haiek ahalik eta azkarren jartzeko Osasun Departamentuak eginiko jarduerei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).

- Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jauna).

- Mendigorriko ikastetxe publikoan D eredua eskaintzeari buruzkoa (Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andre).

- Kanarietako migrazio-krisiari erantzuteko Espainiako Gobernuaren eta autonomia-erkidegoen arteko koordinazioari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jauna).

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren egoera penala dela-eta Lehendakaritzako zuzendari nagusiak eginiko idazkiari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jauna).

- “Testa Residencial” SOCIMIarekiko negoziazioei buruzkoa (Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jauna).

- Brexitak Nafarroako enpresetan duen eraginari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andrea).

- Zientzia eta teknologiaren arloetan genero-berdintasuna sustatzeko eta aurrera egiteko ekintzak direla-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balantzeari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jauna).

- Next Generation funtsak erakartzeko aurrekontuen eta finantzen kogobernantzako, kontroleko eta betearazpeneko mekanismoei buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andrea).

- Espainiako Gobernuaren Mendekotasunaren Arretarako Planari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andrea).

- Ostalaritzarako laguntzei buruzkoa (Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jauna).

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Urriaren 21etik Nafarroako Jauregian egindako aperitibo, bazkari edo afariei buruzkoa  (Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andrea).

- Brexitak ERASMUS programan dauzkan ondorioei buruzkoa( Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jauna).

- Bertizko Parke Naturaleko basoko pistei eta bideei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jauna).

- Donejakue Bidea dela-eta 2020ko ekitaldian eginiko jarduketei eta inbertsioei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jauna).

- 2020ko ekitaldian Donejakue Bidea dela eta, Orreagatik Iruñera doan tartean, eginiko jarduketa eta inbertsioei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jauna).

- Donejakue bidea dela eta, Pirinioen garapena bultzatzeko 2021eko ekitaldirako aurreikusi diren jarduketei eta inbertsioei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jauna).

- 2020ko ekitaldian Donejakue Bidea dela eta, Estellerrian eginiko jarduketei eta inbertsioei buruzkoa eta 2021erako Estellerria garatzeko aurreikuisitakoei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jauna).

- Pirinioetako udalerrietan zuntz optikoa jartzeari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du).

- Estellerriko udalerrietan zuntz optikoa jartzeari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du).

- Erronkarin eta Zaraitzun eginiko inbertsioei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du).

- 2021eko Donejakue Urtearen zabalkundeko jarduketei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du).

- “Justizia hobetzea eta herritarrarengana hurbiltzea” proiektuaren betearazpenari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jauna).

- “Justiziaren arloko lankidetza eta koordinazioa hobetzea” proiektuaren aurrekontu-partidari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jauna).

- “Giza baliabideen kudeaketa hobetzea Justiziaren arloko langileen arloan” proiektuaren aurrekontu-partidari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jauna).

- Zaraitzun, Irabiako Urtegiko ibilbide zirkularra ixteari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jauna).

- Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko euskararen sustapenerako lankidetza-hitzarmenari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).

-  Refenaren instalazioak erabiltzeagatik ordaindu ez izanari buruzkoa. (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).

- Nafarroako Filmotekaren jarduerari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- “Filomena” denboraleak Nafarroan izan dituen ondorioei buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Sektore publikoak finantza-erakundeei komisioak ordaintzeari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Memoria historikoa dela-eta, Ibero elizako ataritik plaka bat kentzeari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jauna).

- Etxeetan artatutako mendeko pertsonek jasotzen dituzten laguntzei buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andrea).

- PUNTO FUTURO Arrisku Kapitaleko Funtseko partaidetzari eta likidazioari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna).

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2020ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2020ko laugarren hilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2020ko urrian igorri ziren Parlamentura.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak erabaki du Parlamentuak bat egitea Minbiziaren aurkako Mundu Egunarekin. Horren karietara, otsailaren 4an eta 5ean Parlamentuaren egoitzaren fatxada argiztatuko da.

- Mahaiak jasotzat eman ditu foru parlamentariek 2020an jasotako ordainsariak eta horiek webgune korporatiboan eta NPAOn argitaratzean agindu du.

- Onetsi egin da asteazkenean, urtarrilak 27, Holokaustoaz Oroitzeko Europako Eguna ospatzeko proposamena.

- Kreditu-txertaketak.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitu errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoerarekiko eta nabarmentzen baitu Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziak (UNRWA) egiten duen lan garrantzitsuaPSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. Elkartasuna adierazten du errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoerarekiko; izan ere, lurraldean pairatzen ari diren krisi humanitarioak eta COVID-19aren krisia egoera areagotzen ari dira herri horrek bizi duen egoera sozioekonomiko prekarioa.

 

2. Nabarmentzen du Nazio Batuen Errefuxiatu Palestinarrentzako Agentziak egiten duen lana, eta uste du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak lan hori babesten jarraitzea, Agentziak errefuxiatu palestinarrentzat bideratzen dituen programak mantentze aldera, eta orobat eutsi behar zaiola UNRWAk Nafarroako gizartean egiten duen sentsibilizazio lana eta garapenerako hezkuntza lanari”.

 

3. Nafarroako Gobernua eta erakunde publiko eta pribatuak premiatzen ditu UNRWA babesten jarrai dezaten eta aditzera ematen die UNRWAri laguntza berezi eta urgente bat emateko beharra dagoela 2021eko ekitaldian”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta, elkartasuna adierazten die gaixotasun hori duten pertsona guztiei eta pertsona horien beharrizanei erantzuten eta pandemiak beren bizitzetan duen eragina arintzen laguntzeko konpromisoa adierazten du.

 

Hala, Nafarroako Parlamentuak babesten du bidezkoak diren ekintzak abian jartzea pertsona horien zaurgarritasun bereziko egoera arintzeko eta minbizia duten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatzeko.

 

Halaber, Nafarroako Parlamentuak minbiziaren ikerketa babesten du, gaixotasun horren aurka borrokatzeko ezinbesteko tresna baita, eta bere aitortza helarazten die minbizia duten pertsonei laguntzen dieten elkarte era entitate guztiei, haien konpromiso eta lan etengabeagatik”.