2021eko urriaren 25eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko URRIAREN 25a– HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 25, 10:30ean, eta honko erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuak aurkako iritzia adierazi duela, Batxilergoa, erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak irakasten dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duen uztailaren 3ko 11/1998 Foru Legea aldatu zuen urriaren 19ko 17/2012 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamena dela eta. Proposamena aintzat hartzeko eztabaida azaroaren 18ko Osoko Bilkuran eginen da.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako eta Estatuko gobernuak premiatzen dira lehenbailehen burutu dezaten bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskualdatzeko prozesua. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko (KAIMZ) zuzendaritzak hiru hamarkada baino gehiagoz egin duen lana aitor dezan eta zentroaren arrakasta- eta prestigio-ereduari eutsi diezaion. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da 2021eko apirilaren 30eko 20/2011 Legearen 54. artikulua alda dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Podemos-Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako eta Espainiako gobernuak premiatzen dira konpromiso irmoa har dezaten EH Bildurekin inolako akordio politikorik ez hartzeko, horrek ETA banda terroristaren ekintzak espresuki gaitzesten ez dituen bitartean. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Osasuneko kontseilariarena, arakatzaile-talderako planifikazioan eta baliabideetan izandako akatsei eta horrek Nafarroan COVID-19aren pandemiaren bosgarren olatuaren norainokoan eta ondorioetan izandako eraginari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, Atzerritarrei buruzko Erregelamenduaren aldaketa berriari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, informa dezan Nekazaritza Politika Erkidearen plan estrategiko nazionalaren negoziazioaren emaitzari buruz, 2021eko urriaren 21eko konferentzia sektorialaren ondoren. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Txantrea-Andraize Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako Zentroko koordinarzioaren ordezkariekin, iraupen luzeko metodo antikontzeptiboak guztien eskura jarriz haurdunaldiaren borondatezko etendurak (HBE) gutxitzeko dauzkaten proposamenak eta aldarrikapenak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Administrazio Erroko Langileen Batzordearen eta Hezkuntza Laguntzako Espezialisten Talde Eragilearen ordezkariekin, informa dezaten Nafarroako Parlamentuak onetsitako mozio baten ez-betetzeari buruz –haren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen zen Administrazio Erroko Langileen Batzordearekiko Negoziazio Mahaia biltzeko deialdia egin zezan kolektiboaren (hezkuntza-laguntzako espezialistak) lan-prestazioen eta lanaldiaren baldintzak zehazteko–, aldi baterako kontratatutako langileek pairatzen duten lan-egoerari buruz eta hezkuntza-laguntzako langile espezialisten lan-eskaintza publikoaren egoerari buruz. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Irunberriko Josenea Ekonomia Zirkularreko Parkera. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.
- Barañaingo Alaitz BHIra. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adosteko Ponentziaren irailaren 10eko erabakia, zeinaren bidez dokumentuen itzulpena eskatzen baitu.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordearen urriaren 13ko erabakia, honako ponentzia hau sortzekoa: Bitartekaritza eta gatazkei konponbidea emateko beste teknika eta mekanismo batzuk aztertzeko Ponentzia, helburu duena eredu bat garatzea eta sustatzea Nafarroako herritarren beharrizanei egokiturik.
Erabaki horren arabera, ponentzia azaroaren 3an eratuko da, eta 6 hilabete izanen ditu (epe hori luzatzen ahalko da) lana bukatzeko. Honako foru parlamentari hauek osatuko dute ponentzia: Navarra Sumako Jorge Esparza eta Maribel García Malo (ordezkoa), PSNko Virginia Magdaleno eta Arantza Biurrun (ordezkoa), Geroa Baiko Blanca Regúlez eta Isabel Aranburu (ordezkoa), EH Bilduko Arantxa Izurdiaga eta Patricia Perales (ordezkoa), Podemos-Ahal Duguko Ainhoa Aznárez eta Mikel Buil (ordezkoa) eta Marisa de Simón (I-E).
AHOZKO GALDERAK:
- Elizondoko zahar-etxeko bizikideen osasun-arretari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Espainian dauden Atzerritarren eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamenduaren aldaketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Gripearen aurkako txertoaren eta COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia batera jartzeko kanpainari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Batxilergoa, erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak irakasten dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duen uztailaren 3ko 11/1998 Foru Legea aldatu zuen urriaren 19ko 17/2012 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamena dela-eta Gobernuak azaldutako desadostasunari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Urriaren 12ko zubia dela-eta N-121-A errepiderako egin diren aurreikuspenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Bertako inongo enpresatan jomuga ez duten zama-ibilgailuak Garraioaren Hirira sartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonei fakturazioaren gainean informatzeko esku-orriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Administrazio-egoera irregularrean egon eta maskarak eta sendagaiak jaso dituzten pertsonei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- COVID-19aren berrinfekzio kasuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Espetxe arloko osasungintzan Nafarroako Gobernuak egindako gastuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Erronkari Ibarra Ezgaitasunaren Arreta Integralerako Zentroa egokitzeko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- El Vergel Egoitza egokitzeko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Elizondokok Francisco Joaquín Iriarte Egoitzaren erreformari eta finantzaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Irunberriko San Isidro Egoitza egokitzeko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Santo Domingo Egoitza egokitzeko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Baztango Udalak antolatutako “Politika publikoetako berdintasunari eta genero-ikuspegiari buruzko ikastaro praktikoa” izeneko ikastaroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Beola auzoko lotunerako konponbide teknikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Vianako Andre Maria eliza zaharberritzeko obrei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Enplegu inklusiboko ekimenak aurkezteko eta gauzatzeko epeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskaeren eta gastuaren aurreikuspenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Enplegu-zentro berezientzako laguntzen zenbatekoari eta irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Enplegu-zentro berezientzako laguntzak ebazteko eta ordaintzeko datei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Enplegu-zentro berezientzako laguntzetarako partiden aurrekontu-aldaketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- “COVID-19a. Enplegu-zentro berezientzako laguntzak” partidarako aurreikusitako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Haur eta gazteen osasun mentala artatzeko psikiatren agendak berrantolatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko irailean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2020ko "Publizitate instituzionala" partidaren betetzeari buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eledunen Batzarrak Nafarroako Parlamentuaren 2022ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua onetsi du. 14.937.878 eurokoa da aurrekontu hori (- % 0,2). Alde bozkatu dute Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak. EH Bildu Nafarroa, berriz, abstenitu egin da.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoaren eskaria onartu du, Saharako Herriarekiko elkartasuneko eta haren aldeko Europako 45. Konferentzian parte hartzera joateko. Konferentzia abenduaren 10ean eta 11n eginen da, Kanaria Handiko Las Palmasen.
- Mahaiak erabilera anitzeko gela erabiltzeko eskaria onartu du, Errigora kanpainaren emaitzen berri emateko eta Agerraldiaren 2022rako agenda aurkezteko.
LANGILEAK:
- Mahaiak Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko 2021. urterako langileen plantilla organikoa onetsi du. Alde bozkatu dute Unai Hualde lehendakariak, Inma Jurío eta Yolanda Ibáñez lehendakariordeek eta Juan Luis Sanchez de Muniain lehen idazkariak. Bigarren idazkari Maiorga Ramírezek aurka bozkatu du.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hartara, ekitaldi bat eginen du atalondoan urriaren 26an, 12:00etan, Hiru Hamabi elkartearekin batera.
2. Parlamentuak kolore urdinez argiztatuko du bere fatxada urriaren 26an”.