2021eko otsailaren 15eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, OTSAILAK 15– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 15–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
-Interpelazioa erretiratzea. Interpelazioa zen Nafarroako kirol-azpiegituren gaineko industrien inguruko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
-Justizia fiskalaren arloko politika orokorrari eta egungo desoreka zuzentzeko neurriei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
-Nafarroako Foru Komunitatearen lehiakortasuna hobetzeko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.
-Nafarroako Foru Komunitatearen zerga-politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.
-Pediatriako arretarako Nafarroako ereduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
-Nafarroako kirol-azpiegiturei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
-Etxebizitza babestuaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
-Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da finantza ditzan toki-entitateen eta irabazi-asmorik gabeko entitateen mendeko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan gertatutako galerak, COVID-19aren pandemian kostuak handitzearen eta diru-sarrerak murriztearen ondorioz izandakoak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere gain har dezan Calatrava antzoki-zinemaren erreformaren kostu osoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hitzarmenaren Legearen aldaketa presta dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
-Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da atzera bota dezan Iruñeko Udalak aurkeztutako 0-3 zikloko ikastetxeen hizkuntza-eskaintzaren proposamena. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da eskolatzeari buruzko araudia alda dezan, halako moduz non lehentasuna emanen zaion ikastetxea ikasleak bizi diren lekutik gertu egoteari. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ekonomia eta Ogasun Departamentua moderniza dezan, teknologia digitalak erabiltzearen bidez. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da autokontsumorako hurbileko energia berriztagarrien sorrera susta dezan, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurri gisa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da informazioa eman dezan Next Generation sistemaren barruan finantzaketa-prozesuan baloratutako proiektuei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da akusazio partikular gisa ager dadin, kaltedun gisa, Nafarroako Gobernuko kontseilari ohi Manu Ayerdi Olaizolaren aurka irekitako auzian. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
-INTIAko zuzendari nagusiarena, azal ditzan enpresaren plan estrategikoa eta garatzen ari den proiektuak. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
-Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Departamentuaren jarduketa-lerroei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. (10-21/COM-00026).
-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, azal dezan Estatuaren aldaketak nolako eragina izanen duen pentsio-funtsetarako ekarpenen erregulazioan. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.
-Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, informa dezan antzinako Superserrek Cordovillan zuen lurzatiaren besterentze-prozesuaz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
-Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, informa dezan Ten Brinke Holandako multinazionalari Superserren lurzatia saltzeko huts egindako prozesuari eta haren ondorioei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
-Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, azal dezan “Terrorismo ezezaguna. Eskuin muturrak Nafarroan egindako atentatu terroristak (1975-1985)” txostena. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
-Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, informa dezan “Terrorismo ezezaguna. Eskuin muturrak Nafarroan egindako atentatu terroristak (1975-1985)” azterlanaren aurkezpenari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
-Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informa dezan Nafarroako Gobernuak Iruñean dituen haur-eskola publikoen euskarazko hizkuntza-eskaintza handitzeari eta haien tarifei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
-Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, azal dezan Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak egindako lana, Nafarroako Gobernuko departamentuek Europako proiektuetan parte har dezaten sustatzeari eta funtsen erakarpena hobetzeari dagokionez, bai eta Europako Proiektuen Bulegoak lan horretan eginen duen errefortzua ere. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
-Osasuneko kontseilariarena, informa dezan Lizarrako osasun-barrutiko etxeko ospitaleratzearen egoerari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
-Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, informa dezan Next Generation funtsei aurkeztu nahi dizkien eremu publikoko proiektuei buruz, eta argitu dezan 2020ko urrian iragarritakoekin bat datozen. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
-Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, azal dezan Nafarroako Zirkuituaren gaineko auditoretza dela-eta egun dagoen egoera. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
-Eskaria, egutegian sar dadin Los Arcos Motor Sport (LAMS) sozietatearen ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura. Haren xedea da azal ditzaten NICDOk egindako auditoretzarekiko duten jarrera kritikoa eta haren ondorioak. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
-“CAF: Jaitsi zaitez apartheidaren trenetik” kanpainako ordezkariekin, beren lana eta aldarrikapenak azal ditzaten. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du (10-21/SET-00011).
-José Miguel Etxeberriaren (Naparra) senideekin eta haren desagertze bortxatuari buruzko ikerketak egin dituzten pertsonekin, azal dezaten zein den gaurko egoera, 2016an Auzitegi Nazionalak kasu hori berriz ireki eta haren gorpuzkiak Frantziako estatuan bilatzeko agindua eman zuenetik. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
-Internazionalistak Auzolanean erakundearen eta TRENASAko langileen ordezkaritza batena, informa dezan Jerusalemgo tren arina (JLR) eraikitzeko proiektuari buruz, nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik, eta kontratua CAFi esleitzeak TRENASA enpresarekin izan dezakeen loturari buruz. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
-Castejongo Dos de Mayo HHIPko Eskola Kontseiluko ordezkaritza batek azaldu ditzan ikastetxearen egoera eta premiak eta ingelesez ikasteko programan (IIP) parte hartzea amaitutzat emateko hartu duen erabakia. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Ustaizeko kontzejura. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
-Onetsirik ponentzia bat sortzeko eskaria, Parlamentuaren Erregelamendua egokitzeko Nafarroako partaidetza demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen xedapen iragankor bakarrean xedatutakoaren arabera. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
-Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019tik 2030era bitarteko plan gidariaren jarraipen batzordeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
-Ega eta Urederra ibaietako Kontserbazio Bereziko Eremuko gidaritza batzordeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
-Ten Brinkek uko egiteari buruzkoa SUPERSER enpresaren antzinako lurretan esleipendun izandako garapenari. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
. Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria.
-2019an onetsitako Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko Foru Legearen erregelamenduzko garapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
-Corona Test Nafarroa aplikazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
-Nafarroako Toki Azpiegiturei buruzko Planean erreserbako obrak sartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
-Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
-Castejongo Dos de Mayo ikastetxe publikoak ingelesez ikasteko programatik (IIP) ateratzeko egin duen eskaerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 114 sendagile-lanposturen deialdiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
-Honako galdera hauek berrestea: Sozietateen gaineko zergan zerga-oinarri negatiboen aplikazioa galtzeari buruzkoa eta Autonomoen PFEZaren tributazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
-Honako galdera hauek erretiratzea: Arga eta Urederra ibaietako kontserbazio bereziko eremuaren (KBE) gidaritza batzordea eratzeari buruzkoa eta Arga eta Urederra ibaietako kontserbazio bereziko eremuaren (KBE) kudeaketa planaren finantzaketari eta gastuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
-Terrorismo abertzale sozialistarekin lotutako memoria-tokiak onesteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
-Urnizako Jaurerriari (Erroibar) buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
-Udalen eta NASUVINSAren arteko lankidetza-sistemaren bidez garatuko diren hirigintza-jarduketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
-Espainiako Itzuliaren balantze ekonomikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
-Atzerriko hizkuntzaren hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egiaztapen iragankorraren bidez aldi baterako jarduten duten irakasleei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
-Helduentzako Elikadura-jokabidearen Nahasteen Programari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
-Enplegu inklusiboko programei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aranburu Bergua andreak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
-Mahaiak onetsi du aholkularitza teknikoa kontratatzea Legebiltzarraren egoitzako atalondoan ikus-entzunezko ekipamendua hornitu eta instalatzeko eta Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko sisteman sartzeko.
-Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko Administrazio Elektronikoaren Batzordearen arau-proposamena.
-Osoko Bilkuren Aretoaren erabilera lagatzeko eskaera, bertan Nafarroako Parlamentuaren eta Gizarte Entitateen Plataformaren arteko "Txirotasunaren eta Desberdinkeriaren aurkako Hitzarmena" sinatzeko ekitaldia egin ahal izateko.
-Nafarroako Parlamentuko hondakinen bereizketa eta birziklatzea hobetzeko txosten-proposamena.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu bipil errefusatzen duela haur batek pairatutako eraso transfoboa eta bere babesa eskaintzen baitie haurrari eta haren familiari. Navarra Sumak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
1.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du bipil errefusatzen duela Iruñerrian haur batek pairatutako eraso transfoboa eta bere babesa eskaintzen die haurrari eta haren familiari.
2.- Nafarroako Parlamentuak indarkeria edo eraso sexista edo LGTBIfobiko oro errefusatzen du, eta bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie inoiz jazarpena edo ikara pairatu dutenei.
3.- Nafarroako Parlamentuak berresten du herritargo aske eta anitza sustatzen duten politika publikoak lantzeko eta bultzatzeko duen konpromisoa eta, aldi berean, hori garatzeko zerbitzuak eta baliabideak ahalbidetzen jarraitzeko.
4.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, sexu- eta genero- aniztasunaren inguruko eraso horiek desagerrarazte aldera, eta LGTBI+ komunitatearen segurtasuna hobetze aldera, inguru guztietan”.
Adostasunaren mesedean, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda Ezkerra talde parlamentario mistoak erretiratu egin dute ildo bereko adierazpen instituzionalaren proposamena, eraso transfoboaren aurka Parlamentuaren errefusaren moduan aurkeztu dutena.