Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 8

2021eko martxoaren 8ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MARTXOAK 8– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 8–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

 

- Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 192. artikulua aldatzekoa. EH Bildu talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Arrunta eta irakurketa bakarrean.

 

- Nafarroako Foruzaingoko lanaldiak, ordutegiak eta ordainsariak arautzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarrean eta presakoa. Ustez, martxoaren 18ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

 

- Europako funtsen kudeaketaren arloan Next Generation Bulegoak darabilen politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztua.

 

- Europako funtsen kudeaketaren arloan Europako Proiektuen Bulegoak darabilen politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztua.

 

- Osasun-azpiegituretako inbertsioen arloko politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztua.

 

- Kultur programazioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztua.

 

MOZIOAK:

 

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen duena kirol instalazioen mapa bat taxutu dezan, instalazio horiek dituzten beharrizanak, alternatibak eta hobekuntza-plan bat garatzeko aukerak aztertzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen duena Nafarroako Gazteriaren Institutuak 2021. eta 2022. urteetan, Donejakue urteak baitira, jarduerak antola ditzan gazteekin Donejakue Bidea ezagutarazteko, haren zabalkundea egiteko eta hartan parte hartzeko. Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da sozietateen gaineko zerga erreformatzeko foru lege proiektu bat aurkez dezan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da errepideetako inbertsioei buruzko ekintza-plan urgente bat taxutu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da egin beharreko lege-aldaketak egin ditzan, Sekretu ofizialei buruzko Legean nazioarteko parametroak –gardentasuna, proportzionaltasuna eta premia– bete daitezen. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernuko Kirolaren Institutua premiatzen da estatutuak, arauak eta erregelamenduak hizkera inklusibora egokitu ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da toki entitateekiko nahiz kirol-klub pribatuekiko hitzarmenak ezar ditzan, kirol-instalazioen erabilera eta gozamena efizientzia-, jasangarritasun- eta elkarlan-ikuskeraz egin daitezen. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentua premiatzen da azterlan bat egiteko agin diezaion Errealitate Sozialaren Behatokiari, Nafarroan bizi diren adinekoen beharrizanak eta eskariak ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

 

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, zigor betearazpenaren Nafarroako ereduaren ildo estrategikoei buruz informa dezan eta horiek bultzatzeko neurriak eta ekintzak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

 

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzu sortu berriari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

 

- Osasuneko kontseilariarena, informatzekoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 24 fisioterapeuta-lanpostutarako oposizio-lehiaketari buruz eta hainbat hautapen prozesutako azterketak/hautaprobak gainditu dituzten hautagaiak hain gutxi izatearen arrazoiei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, kulturguneetan egindako kutsatze-miaketen prozesuei buruz eta kultur azpiegituren mapa egin ondotik atera diren ondorioei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informatzekoa pandemia Nafarroako saltoki txikietan izaten ari den ondorioak arindu eta, oro har, sektore hori babesteko eta bultzatzeko neurriei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

 

- Eskaria, Osasun Batzordean lan-bilkura bat egitekoa “Donibaneko adinekoen aldeko Ituna”ren ordezkariekin, beren lana azaldu eta beren proposamenak aurkeztekoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

- GERNA Elkartearen ordezkariek beren eskariak eta beharrizanak azaltzekoa. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

- Hezkuntzaren aldeko 2021eko Munduko Ekintza Astea (HAMA) antolatzen duten elkarteek Nafarroako ikastetxeetan egiten ari diren kanpaina aurkeztekoa. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

- Alesbesko El Palomar futbol-zelaira. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

 

- Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak beren ordezkariak hautatzea Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua egokitzeko ponentziarako. Ponentzia hori eratzeko bilkura martxoaren 23an izanen da.

 

Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak ponentzian izanen dituzten ordezkariak hautatu dira: Marta Álvarez (titularra), Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Virginia Magdaleno (titularra), Arantza Biurrun (PSN), Blanca Regúlez (titularra), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Adolfo Araiz (titularra), Maiorga Ramírez (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (titularra), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

- Izapidetzeko onartu da eskaria, ponentzia bat sortzekoa Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adoste aldera. EH Bildu talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- Gai-zerrendatik kanpo, erabaki da apirilaren 30era arte luzatzea epea Apustu-etxeen Nafar Araubidea prestatzeko Ponentziaren lanak bukatzeko.

 

AHOZKO GALDERAK:

 

- CARUEn (Europar Batasunaren inguruko gaietarako konferentzia) Nafarroak duen jarduerari buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

- Eskaria, Osoko Bilkuran izapidetu dadin Kulturako Lanbideei buruzko Lege proiektua idazteko hartutako neurriei buruzko galdera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

- Iruña-Noaingo aireportua garatzeari eta bultzatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

- Caparrosoko abeltegitzarreko digestato-isuriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

- Langabeziaren azken datu erregistratuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Trafikoaren arloko eskumena Nafarroari eskualdatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Gobernuaren barruko jarduketa alderdikoiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- Langabezia borrokatzeko estrategiei eta neurriei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

- Osasun-garraioaren kudeaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

 

- REACT-EU europar funtsei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroak "Europako Bauhaus Berria" proiektuan parte hartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

- BioSpain foroa Iruñean egiteari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

- Funts publikoekin ordaindutako ikastetxeetan ikasleen bereizketa kentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

- Jarduera ekonomikoa eta enplegua 2021ean hazteko aurreikuspenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

 

- Pandemia kontrolatzeko neurri murriztaileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroako ekonomia 2021ean hazteko aurreikuspenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

- Espainiako Gobernuko lehendakariak iragarritako 11.000 milioi euroko laguntza-planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

 

- Kontroleko osoko bilkuretako galderak adosteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

- Sekretu ofizialen legea aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

- Egoitzen arteko lan-mugikortasunari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

- Ostalaritzaren eta turismoaren sektorearentzako laguntza berriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

- Kirol-instalazioak gaurkotzeko tresnari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

 

- Nafarroan etxebizitza-alokairuan bizi diren pertsonei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- Etxebizitzaren alokairua ordaintzera bideratutako soldata-portzentajeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroan etxebizitzaren arloan emantzipatzeko zailtasunari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- "Ikasleen pisuak" deiturikoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- COVID-19a dela-eta etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- “España Puede” kanpainari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- Gobernuak 2021eko otsailaren 17an hartutako erabaki bidez onetsitako zorpetze-operazioak birfinantzatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Gobernuak emandako abal kobraezinen aurreikuspenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Ubidearen 2. faseko obren betetzea dela-eta INTIAk egindako dokumentuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

 

- Nafarroako Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu-lanpostu bat betetzeko hiru jurista hautatzeari buruzko arauak onetsi dira. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aurkeztu du. Martxoaren 25era bitarteko epe bat ireki da, hautagaiak aurkezteko.

 

Hona hemen arauak:

 

Lehena.- Talde parlamentarioek eta parlamentarien elkarteak Legebiltzarraren Mahaiari proposatuko dizkiote, 2021eko martxoaren 25eko 17:30a baino lehenago, jurista-hirukotea osatuko duten hautagaiak. Proposamen horiek gehienez ere hiru pertsona barne hartu ahalko dituzte, talde parlamentario eta parlamentarien elkarte bakoitzeko.

 

Bigarrena.- Hautagaien proposamenei curriculum profesional bat gehitu behar zaie, bai eta zinpeko deklarazio bat ere, non hautagaiak adierazten baitu karrera judizialean sartzeko gaitasun-baldintzak betetzen dituela, Botere Judizialaren Lege Organikoko 303. artikuluak aipatuak; halaber, proposaturiko pertsonak emandako berariazko onarpena ere jasoko da. Aurkezturiko hautagaietakoren bat behin betikoz agertzen bada Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari aurkeztu beharreko hirukotean, dokumentazioa aurkeztu beharko da, frogatzen duena bete egiten dituela jada aipaturiko Botere Judizialaren Lege Organikoko 303. artikuluan jasotako gaitasun-baldintzak.

 

Hirugarrena. Mahaiak, hautagaitza-aurkezpenerako epea amaituta, aztertu eginen ditu eta, kasua bada, aldarrikatu eginen ditu, egoki den osoko bilkuraren gai-zerrendan jasoak izan daitezen. Hautagaitza-errefusatzerik egonez gero, horren aurka helegitea aurkeztu ahalko zaio Mahaiari, eta hark modu arrazoituan ebatzi beharko du.

 

Laugarrena. Hautespenaren xedea jurista-hirukote bat osatzea izanen da, eta Legebiltzarraren Osoko Bilkuran eginen da, paper bidezko bozketa sekretu bidez. Paperetan, foru parlamentariek gehienez hiru izen idatzi ahalko dituzte.

 

Boto eskuordetua lehenbiziko bozketaren amaieran emanen da. Horretarako, talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzaren barruan, handienetik txikienera, botoa eskuordetu duten pertsonak banan-banan deituta bozkatuko da.

 

Bosgarrena. Boto gehien eskuratu dituzten hiru hautagaiak hautatuko dira.

 

Seigarrena. Berdinketarik suertatuz gero, boto-kopuru bera lortu dutenen artean bozketa errepikatuko da.

 

Zazpigarrena. Baldin eta aurreko apartatuetako baldintzak beterik hirukotea osatu gabe geratzen bada, hautespena deuseztzat joko da, eta arau hauetan ezarritako prozedurari hasiera eman beharko zaio.

 

Zortzigarrena. Hirukotea hautatu ondoren, lehendakaritzaren bitartez helaraziko zaio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, bizitza-jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzearen aldeko apustua egiten baitu. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

- Nafarroako Parlamentuaren apustua da bizitzaren jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzea, eta lehentasunezko lan-ildo gisa sartzea agenda politikoan eta tokiko garapena sustatzen duten ekintzen diseinuan.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen du bizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzen duten eta nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanei ikusgaitasuna eta balioa emateko.

 

- Nafarroako Parlamentuak lan eginen du herritarrak sentsibilizatzeko, banaketa justua eta bidezkoa lortzearren, familietan zaintza-lanen erantzunkidetasuna sustatuz.

 

- Nafarroako Parlamentuak aitortzen du mugimendu feministak arlo honetan eginiko lanaren ekarpena.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional baterako proposamena errefusatu du. Proposamenaren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren oroitzarekin. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak aurka bozkatu du; PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, alde.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren oroitzarekin, haiekiko guztiekiko oroitzapena, aintzatespena eta solidaritatea adieraziz.

 

- Nafarroako Parlamentuak erabaki du arlo guztietan sustatzea giza eskubideen kultura, demokrazia eta elkarbizitza, bai eta bultzada ematea ere duintasunaren, memoriaren, enpatiaren eta biktimekiko hurbiltasunaren aldeko politikei.

 

- Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Gobernuarekin batera, datorren ostegunean, martxoak 11, omentze-ekitaldi bat eginen du, 12:00etan, Baluarteko plazan, terrorismoaren biktimen oroitzapenetan.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional baterako proposamena errefusatu du. Proposamenaren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren oroitzarekin. Navarra Sumak aurkeztu du.

 

Geroa Baik eta EH Bilduk aurka bozkatu dute; Navarra Sumak, PSNk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, alde.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Terrorismoaren Biktimen aldeko Europako Egunarekin, oroitzapen berezia eskainiz 11Mko biktimei eta gure komunitatean hainbesteko samina eragin duen organizazio terrorista izandako ETAren biktimei.

 

- Nafarroako Parlamentuak erabaki du arlo guztietan eta, batez ere, hezkuntzarenean, sustapen-lana egitea giza eskubideen, demokraziaren eta elkarbizitzaren kulturaren alde, terrorismoaren biktimen lekukotasunak, bizipenak eta hausnarketak dokumentatuz eta iraunaraziz, eta haien duintasunaren, memoriaren eta haiekiko enpatia eta hurbiltasunaren aldeko lana eginez.

 

- Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Gobernuarekin batera, datorren ostegunean, martxoak 11, omentze-ekitaldi bat eginen du, 12:00etan, Iruñeko Baluarteko plazan, terrorismoaren biktimen oroitzapenetan.

 

- Gure komunitatean kalitate demokratikoa hobetze aldera, Nafarroako Parlamentua osatzen duten alderdi politikoek konpromisoa hartzen dute terrorismoa espresuki gaitzesteko, eta edozein elkarte, antolakunde edo alderdi politikori exigitzeko gaitzets dezan hark ere, eta justiziarekin lankidetzan jardun dezan ebazkizun dauden krimenak argitzeko".