Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 1

2021eko martxoaren 1eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MARTXOAK 1– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 1–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- 2/2021 Foru Lege-dekretua, otsailaren 24koa. Horren bidez egiten da Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioa, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez. Hura baliozkotzeko eztabaida, aurreikuspenen arabera, martxoaren 18ko Osoko Bilkuran eginen da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea hein batean aldatzen duen Foru Lege proposamena dela eta. Navarra Sumak foru lege proposamenari eusten dio, eta heldu den ostegunean, martxoak 4, eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Osasunaren arloko emaitzen ebaluazio-ereduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzaren ereduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Hezkuntza Departamentua premiatzen da alda dezan azaroaren 13ko 102/2017 Foru Agindua, Hezkuntza kontseilariarena, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean eskola-garraioaren antolaketa eta funtzionamendua eta eskola-jantokirako banakako laguntzak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Honako mozio hau batzordean izapidetu dadin eskatzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da NUPi finantza-hornidura eman diezaion, ukitutako NUPeko AZLei gradua aitortzearen eta maila-aldaketen ondorioz ordaintzeke dauden ordainketei aurre egin ahal izateko. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Honen bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen zerrenda, Nafarroako lurralde-eremuan kokatutakoena. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere gain har dezan Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko haurren eskolatzeak familientzat duen kostua. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Gazteriaren Institutuak 2021. eta 2022. urteetan, Donejakue urteak baitira, jarduerak antola ditzan gazteekin Donejakue Bidea ezagutarazteko, haren zabalkundea egiteko eta hartan parte hartzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lan egin dezan alokairuen iraunkortasun-indizea (ISA) gauzatzeko. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da eskola-garraioaren estaldura zabal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da onets dezan Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautuko duen foru dekretu berri bat. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da dagozkion lege-xedapenak bultza ditzan 2022. urtea baliozko epe gisa gaitzeko, toki-erakundeek gastuak eta inbertsioak beren gerakinen kontura egin ahal izan ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da maiatzaren 31ra arte luza dezan aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten pean egon eta 20.000 eurotik beherako errentak dituzten pertsonen diru-sarreren osagarria. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldia zen azal zitzan herri-zezenketak egiteari begira COVID-19ak sortutako egoera epidemiologikoaren ondoriozko behin-behineko neurriak. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informa dezan Agoizko Gamesa, Castejongo Trenasa, Myasa eta Mtorres enpresen espedienteei eta lan-egoerari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan zer egitea aurreikusi duen Tutera eta Zangozako eskualdeei kalitatezko osasun-garraio eraginkor eta efizientea bermatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordeko (CERMIN) ordezkaritza batena, azal dezan zer eragin duen desgaitasuna duten pertsonengan Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea erregelamendu bidez garatu gabe egoteak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Toki Entitateetako Idazkarien Elkarteko (ASSELNA) ordezkaritza batena, bere proposamena aurkez dezan Idazkaritzako langileen bitartekotasun-egoerari heltzeko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Ondarearen Defensarako Plataformak informa dezan Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen ohar sinpleei buruzko mozioaren betetze-mailari buruz, Gobernuak Diputatuen Kongresuari igorritako txostenak merezi duen balorazioari buruz eta ondasun horiek berreskuratzeko planteatzen dituzten ekintzei edo proposamenei buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Mendigorriko Juan María Espinal Olcoz ikastetxe publikoko gurasoen ordezkaritza batena, ikastetxearen egoera azal dezan, etorkizunean D ereduaren ezarpena dela eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- “Banatu Taldea-Iniciativa decrecentista por el reparto de todos los trabajos” elkarteko ordezkariena, enplegua banatze aldera lanaldia murrizteko proposamena azal dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- BENECKE KALIKO enpresa-batzordeko ordezkaritza batena, azaldu dezan zergatik dagoen plantilla greba mugagabean otsailaren 22az geroztik. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak eta Institute for Advanced Research in Business and Economics (INARBE) institutuko lantaldeak azal dezaten Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari buruzko txostena. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak ez du izapidetzeko onartu eskaera bat, M. Torres Diseños Industriales SAUko ELA sindikatuko ordezkaritza batek azal zezaten, enplegu-erregulazioko espediente baten eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten iragarpenaren aurrean langileek bizi duten egoera. Yolanda Ibañez bigarren lehendakariordeak eta Juan Luis Sanchez de Muniain lehen idazkariak aurka bozkatu dute; Inma Jurío lehen lehendakariordeak ere aurka bozkatu du; Unai Hualde lehendakaria abstenitu egin da eta Maiorga Ramirez bigarren idazkariak aldeko botoa eman du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko otsailaren 23ko Erabakia, Banku-fundazioa izateari uzten dionean, Nafarroako Kutxa Fundazioarentzat arau-esparru egokiena zein den aztertzeko ponentzia bat sortzeari buruzkoa. Hori dela eta, talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak aipatu ponentziarako ordezkariak izendatu dituzte: Juan Luis Sánchez de Muniáin (titularra), Marta Álvarez (Navarra Suma), Inma Jurío (titularra), Ainhoa Unzu (PSN), Blanca Regúlez (titularra), Jabi Arakama (Geroa Bai), Arantza Izurdiaga (titularra), Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Buil (titularra), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

Ponentzia martxoaren 9an, asteartea, eratuko da eta bi hilabeteko epea izanen du, luzagarria, txostena prestatzeko.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Kulturako Lanbideei buruzko Lege proiektua idazteko hartutako neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Mikel Zabalzaren hilketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.

- “Terrorismo ezezaguna. Eskuin muturrak Nafarroan egindako atentatu terroristak (1975-1985)” izeneko txostena dela-eta egindako balorazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Enpresei, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko 11.000 milioi euroko funts gehigarriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Ikastetxe publikoetako Batxilergoko eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek garraiorako eskubide osoa izatearen gaineko akordioa betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Garraioaren Hiriaren hirugarren fasearen adjudikaziodun den ABEEaren kontratua deuseztatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Zero eta hiru urte arteko ikasleak dituzten haur-eskoletan eskolatzea areagotzeko plangintzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Amiantoa desagerrarazteko plan gidaria dela-eta hartutako konpromisoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Honako galdera hauek berrestea: Refenaren instalazioak erabiltzeagatik ordaindu ez izanari buruzkoa eta PUNTO FUTURO Arrisku Kapitaleko Funtseko partaidetzari eta likidazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Oronozko eta Endarlatsako zentralak kultur intereseko ondasun deklaratzeko jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Zentral hidroelektrikoak kultur intereseko ondasun deklaratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Gurasoen koordinatzailearen figurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.

- “Nafarroako Foru Komunitatean 1960tik 1978ra bitartean izandako torturak eta tratu txarrak” txostenetik Atarés koronelaren aipamena kentzeari burukoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalaren burutzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- “Indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeentzako harrera-baliabideetarako arreta-eredu berria lantzeko proiektua”ri buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Arakatzaileen dispositiboan armadako langileak (UME) sartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoaren barruko inbertsioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Erronkariko eta Zaraitzuko inbertsioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren urteko aurrekontu-betearazpenaren barruan Erronkarin eta Zaraitzun eginiko inbertsioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- BENECKE KALIKO enpresari emandako laguntzei, dirulaguntzei eta zerga-onurei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Lantegi-eskoletako eta/edo prestakuntza- eta enplegu-programa integratuetako erakunde esleipendunek jarduera azpikontratatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aranburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Ogasunaren gaurkotze teknologikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitzak zaharberritzeko Nafarroako Gobernuaren laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroak Iparraldearekin dituen sei muga-pasaguneak irekitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Europar Batasuneko lurraldeetako artisten arau-esparruei eta estatutuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- “Prostituzio-testuinguruetan emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko eta haur eta nerabeen salerosketa eta sexu-esplotazioa desagerraraztearen aldeko autonomia-erkidegoen sarea” proiektuari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Nafarroako kastorearen kudeaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko abenduan egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Kontuen Ganberaren urteko jardueren oroitidazkia eta kontu orokorra, 2020ko ekitaldikoak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren 2021erako fiskalizazio-programan sartu izana “Erriberako Mankomunitateko udalerrietan kaleak garbitzea” kontratuaren adjudikazioari buruzko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Orientaziorako Zerbitzuaren kontratua”ren lizitazioari buruzko fiskalizazio- eta legezkotasun-txostena egiteko eskaria “Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzko txosten”aren barruan jaso izana.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute COVID-19ak haurrengan izan duen eraginari buruzko osoko bilkura monografikoa egiteko eskaeraren birformulatzea. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentariek aurkeztu dute. Birformulatu ondoren, osoko bilkuraren gaia Haurrak izanen da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute, Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiaren 2021eko otsailaren 22ko Erabakia. Horren bidez, Iruñerriko Hiri Garraioari buruzko VIII. Plana, 2021ekoa, onetsi da.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, 2021eko otsailaren 28an baita. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

“1. Bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, 2021eko otsailaren 28an baita.

 

2. Nabarmentzen ditu gaixotasun arraroak dituzten pertsonen eta haien familien konpromisoa, borroka eta batasuna, haientzako guztientzako balio eta itxaropen-sintoma nagusi baitira.

 

3. Aitortzen du gaixotasun arraroak dituzten pazienteen elkarteen funtsezko eginkizuna, pertsona horien beharrizanei erantzuteko eta eragin politikoa izateko tresna gakoa baitira.

 

4. Adierazten du ikerketarekiko eta zientzian inbertitzeko beharrarekiko konpromisoa, gaixotasun arraroen diagnostikorako eta tratamendurako zailtasunei erantzuteko bidea baita.

 

5. Beharrezkotzat jotzen du osasungintza eta gizartea eraldatzeko lan egitea, diagnostikorako edo tratamenduetarako aurrerapenak eskuratzerakoan ekitatea bermatze aldera.

 

6. Adierazten du beharrezkoa dela aurrerapausoak ematea sareko lanean, ezagutzaren partekatzean eta koordinazio soziosanitarioan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak exigitzen du sakonki iker dadin Mikel Zabalzaren heriotza dela-eta agertu den audioaren edukia. EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak exigitzen du, Guardia Zibileko kapitain Gómez Nietoren eta orduan CESIDeko koronel burua zen Juan Alberto Peroteren arteko elkarrizketa baten audioa agertu ondoren, sakonki iker dadin audio horren edukia, Mikel Zabalza gazte nafarraren heriotzari buruzko egia jakite aldera".

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Legebiltzarraren atalondoan Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatutako “Los Nadies” erakusketa, Antonio Sotorena, jartzeko proposamena. Parlamentuaren egoitzan egonen da apirilaren 15etik maiatzaren 7ra bitartean, eta ikusi ahalko da astelehenetik ostiralera (ostegunetan izan ezik), 15:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:30etik 14:00etara.