Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Apirilak 12

2021eko apirilaren 12ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko APIRILAK 12– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, apirilak 12–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- 3/2021 Foru Lege-dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez ezartzen baita denbora-egozpena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteengatik jasotako prestazioen erregularizazioari dagokiona, eta aldatzen baita ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren testu bategina. Hura baliozkotzeko eztabaida apirilaren 22ko Osoko Bilkuran eginen da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Foruzaingoaren lanaldiak, ordutegiak eta ordainsariak arautzeko martxoaren 26ko 3/2021 Foru Legea aldatzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarrekoa eta presako prozedura.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari exigitu diezaion Espainiako Estatuak COVID-19aren aurkako txertoen patenteak aldi baterako liberalizatzearen aldeko jarrera har eta defenda dezala Europako Batzordearen eta MMA-Munduko Merkataritza Antolakundearen aurrean. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da umetokiaren lepoko minbizia goiz detektatzeko populazio-programa bat ezar dezan eta plan bat ezar dezan pandemian zehar bertan behera utzitako bularreko minbiziaren eta koloneko minbiziaren detekzio goiztiarreko programak berreskuratzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Honen bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kontu-hartzaile nagusiak jarritako eragozpen baten desadostasunari eta Audenasak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 31ko 41E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesteari buruz 2021eko otsailaren 24ko gobernu-erabakien kaltegarritasun aitorpena egin dezan, ondoren haiek administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da COVID-19aren aurkako Txertatze Plana berrantola dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osagarri bat bidera dezan, autonomoen, enpresa txiki eta ertainen eta nekazaritzako elikagaien enpresen zenbait kolektiborentzako laguntza-sorta baten bitartez, baldin eta gutxienez ere % 30eko fakturazio-beherakada jasan badute. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da trebakuntza eta prestakuntza emozionaleko plan bat gara dezan plaza itunduak dituzten egoitzetako langileentzat. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da energia berriztagarriak sortzeko proiektuen garapenari laguntzeko ingurumen legeria bat presta dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeko, emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen berriak sartzeko. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitako jarduera-planaren egoerari buruz informa dezan. EH-Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, REACT UE-tik datozen funtsen zertarakoa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Guardia Zibilaren aldeko Elkartearen eskaera, ateak itxita lan-bilkura bat egin dadin Nafarroako guardia zibilen eta haien familien egoeraren berri emateko.

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendari kudeatzaile Eva Istúriz Garcíak azal ditzan, batetik, hezkidetzari eta haren erronka nagusiei buruz erakunde autonomoak daukan ikuspegia eta, bestetik, LOMLOE lege berriak eta 17/2012 Foru Legeak hezkuntza bereiziari buruz jasotzen dutenari buruz egiten duen balorazioa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Greenpeace Nafarroak Caparrosoko abeltegitzarrak eragindako ingurumen-inpaktuari buruzko txostena aurkez dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Antzokien Sareko ordezkaritza batek bere funtzionamenduari buruzko informazioa eman dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Autismoaren Nafarroako Elkartearen ordezkaritza batek bere egoera eta egindako lana azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- SEI-Servicio Socioeducativo Intercultural elkartearen ordezkaritza batek azal dezan kulturarteko arretari dagokionez egiten duen lana. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako emakume abeltzainen ordezkaritza batek bere egunerokoa, egoera eta kezkak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako SOS Arrazakeria elkarteko ordezkaritza batek Nafarroan arrazakeria zertan den azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Orreagara, konektibitate-aukera berriak ezagutzeko eta kolegiata bisitatzeko, Donejakue Bidearen hasiera baita. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Aritzakunera eta Urritzatera (Baztan). EH-Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Kultura eta Kiroleko Batzordearen martxoaren 26ko erabakia, Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adostearren ponentzia bat sortzekoa eta taldeen eta parlamentarien elkartearen ordezkariak izendatzekoa.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Amiantoa kentzeko plan zuzendariari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Hezkidetzaren printzipioa betetzeari eta ikasleak sexuaren arabera ez bereizteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Audenasa konpentsatzeko formulan erabilitako "C" koefizientearen balio-aldaketari buruzkoa. EH-Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Adinekoen egoitzetako zaintzari eta erizaintzako osasun-arretari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteek instalazioak jartzeko dirulaguntzen deialdiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Arlo sektorialetako lehiari buruzkoa, gure erkidegoan bizi diren migratzaileei eragiten dienean. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Next Generation funtsetarako irisgarritasunaren arloko proiektuak aurkezteko aurreikuspenari eta horien edukiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitaleguneko laborategi bateraturako (LUNA) eraikin berria egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute “Jurramendiko Mankomunitateko eta Lekunberri, Lodosa, Ribaforada eta Zangozako udaletako langileen ordainsariei eta kontratazioa”ri buruzko fiskalizazio-txostenaren berri izan dutela eta hura argitaratzeko agindu dutela.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko otsailean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2020ko txostena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak lan-hitzarmen justu bat babesten baitu garbiketako langileentzat. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak lan-hitzarmen justu bat babesten du garbiketako langileentzat eta negoziazio kolektiboari berrekitea aldezten du langile horiek pairatzen dituzten arazoei heldu eta konponbidea emateko eta prekarizazioarekin amaitzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du garbiketaren sektorea funtsezkoa dela jarduera ekonomikoen eta zerbitzuen funtzionamendu egokirako ematen duten zerbitzuagatik, eta langile horiek pandemiaren aurka eginiko ekarpena aitortzen du”.