Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 7

2020ko irailaren 7ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, IRAILAK 7– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 7–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

-COVID-19ak eragindako pandemiaren osasun-kudeaketak Nafarroan izan dituen osasun-emaitzei eta ondorioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

-Gure komunitatearen intereseko azpiegitura publiko berrien finantzaketaren gaineko politika orokorrari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

-Arreta sanitarioan eta soziosanitarioan laguntza integratua emateko Gobernuak sustatu duen eta eginen duen politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

-Datozen urteetan bidaiari- eta salgai-garraioaren alorrean eginen den politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da telelaguntza aurreratuko zerbitzu modernizatu bat diseinatu eta ezar dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da finantza ditzan toki-entitateen eta irabazi-asmorik gabeko entitateen mendeko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan gertatutako galerak, COVID-19aren pandemian kostuak handitzearen eta diru-sarrerak murriztearen ondorioz izandakoak. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nasuvinsaren alokairu-poltsan hobekuntzak egin ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da errepideen arloko politika berrikus dezan eta Nafarroan bide-azpiegituren aldeko itun bat lortzeko lan egin dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako gazte elkarteen gida gaurkotu dezan, elkartegintza errazteko gakoa baita. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

-Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da modulu ekonomikoak alda ditzan eta toki-entitateekin hitzarmenak zabaldu ditzan, haur-eskoletan eta derrigorrezko hezkuntzako ikastetxe publikoetan COVID-19aren aurkako indartze-neurriak finantzatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

-Lurralde Kohesioko kontseilariak azal dezan zein egoeratan dagoen bidaiarien garraioa kudeatzeko emakiden berrikuntza, zeinak luzatu egin baitira, eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Plan Integralaren garapena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Kultura eta Kiroleko kontseilariak informazioa eman dezan COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean kultura-sektoreen jarduerak izan duen bilakaerari buruz, bai eta abian jarri diren neurriek izandako eraginari buruz eta neurri horien ebaluazioari buruz ere. Geroa bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

-Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 17/2019 Foru Legea bultzatzeko NABIk egindako plan estrategikoari eta ekintzei buruzko informazioa eman dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

-Etxeko Langileen eta Zaintzaileen Elkarteko ordezkaritza batek langile horiek Nafarroan bizi duten egoeraren berri eman dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

-COVID Iraunkorraren Plataformaren ordezkaritza batek kasuei eta eskaerei buruz informa dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

-Iruñeko alkateak azal ditzan Iruñeko udal-mugarteko "Ripa de Beloso" izeneko ingurunearen ingurumen- eta paisaia-babesarekin bateragarriak diren  etxebizitza sozialak eraikitzeko aukerak. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

-Lantokiak ikuskatzeko eta langileen osasunerako eskubidea bermatzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

-Nafarroako errepideetan bidesariak ibilgailu arinei zabaltzeko planei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

-Bidesarien sistema berrian parte hartzen duten eragileen artean adostasuna lortzeko egin diren urratsei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

-Nafarroako ekonomia suspertzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

-Next Generation EU Europako Berreskuratze Planari lotutako Europako funtsen etorrerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

-Nafarroan kirol-jardunera itzultzeko Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

-Normaltasun berrian kirola egiteko Nafarroako Kirolaren Institutuak hartu dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

-COVID-19a dela eta, etxez etxeko laguntzako udal-zerbitzuetako profesionalekin egindako jarduketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

-Krisiak kultura-sektoreetan izan duen eraginaren gaineko behin betiko azterlanari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

-Dagokion LEPa gainditu duten eta amatasunagatiko LEIn daudenez praktikak egiteke dituzten pertsonen egoerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

-Enpleguari eta testuinguru ekonomiko eta industrialari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

-Nafarroako unibertsitateetako 20020-2021 ikasturteko hasiera seguruari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

-RADAR COVID aplikazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

-Prostituzio-sistemaren abolizioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

-Berrikuntza Digitaleko Poloa proiektuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

-Arreta ez-presentzialaren planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

-Ezpainen lengoaia errazten duten maskara gardenei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

-Nafarroako Gobernuak ikasturtearen hasierarako duen baheketa-planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

-Foru Komunitateak 2020rako duen defizit-mugari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

-Kontuen Ganberak Tracasa Instrumental enpresa publikoari buruz egin duen txostenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

-Eliteko kirolariek kontaktuko kiroletan entrenamenduei berrekin ahal izateko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

-Zein kirol jarduera egin daitekeen eta zein ez zehazteko irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

-Taxi bidezko garraioaren bidez ikasleak beren erreferentziazko ikastetxera joan ahal izateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

-Nafarroatik iragaten diren AHTaren zati lizitatuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

-AHTaren obrak gerarazteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

-Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Lurralde Kohesioko Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Hezkuntza Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Osasun Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Eskubide Sozialetako Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Kultura eta Kirol Departamentuak 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako gastuen exekuzio-ezei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-TRACASA INSTRUMENTAL SLk  TRABAJOS CATASTRALES SAri egindako kontratazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Ogasuneko bi kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostu betetzeko bi pertsona kontratatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Tokiko abeltzaintza-azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen 2020rako deialdiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

-Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko maiatzean egindako aurrekontu-aldaketak.

-Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko ekainean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

-Navarra Suma talde parlamentarioak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordean duen eleduna aldatzea. Hemendik aurrera, Juan Luis Sánchez de Muniáin izanen da, Pachi Pérez izan beharrean.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

-Eledunen Batzarrak ez du onetsi EH Bildu talde parlamentarioak, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztutako adierazpen instituzionalaren proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Juan Carlos I.a errege emerituari Nafarroako Parlamentuaren urrezko domina kentzeko erabakia hartzen zuen.

 

Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute, eta Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, alde.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

 “1. Nafarroako Parlamentuak erabaki du Juan Carlos I.a errege emerituari Nafarroako Parlamentuaren urrezko domina kentzea”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak udal guztiei ekarpen ekonomiko bat egitea, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen garbiketa eta desinfekzioa indartzeko gastuei aurre egiteko. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta EH Bilduk alde bozkatu dute; PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurka; eta Izquierda-Ezquerra abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

 “Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak udal guztiei ekarpen ekonomiko bat egiteko konpromisoa hartzea, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen garbiketa eta desinfekzioa indartzeak eragindako gastuei behar bezala erantzuteko, Hezkuntza Departamentuak onartutako Prebentzio Protokoloan eskatzen den moduan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmo gaitzesten baititu Ospa Egunaren karietara prestatutako eta azkenean egindako ekitaldiak. Navarra Suma eta PSN talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Navarra Sumak eta PSNk alde bozkatu dute; EH Bilduk aurka; eta Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak 1. puntuaren aurka bozkatu dute eta 2. eta 3. puntuetan abstentzioa eman dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

 “Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du:

 

1- Irmo gaitzestea Ospa Eguna deritzonaren karietara prestatutako eta azkenean egindako ekitaldiak, helburu dutenak Guardia Zibileko, Polizia Nazionaleko, Foruzaingoko eta Udaltzaingoko kideak eta haien senitarteko eta lagunak xaxatzea eta iraintzea eta haienganako gorrotoa sentiaraztea.

 

2.- Ospa Eguneko ekitaldiak bizikidetasunaren eta printzipio eta balio demokratikoen aurkakoak direla deklaratzea, errespetu osoa merezi duten pertsona eta talde batzuk herritarren bizitzatik baztertu nahi dituztelako, jazarpenaren eta irainaren bidez.

 

3.- Parlamentuaren babesa adieraztea Altsasun nahiz Nafarroako gainontzeko herrietan lan egiten duten Guardia Zibileko, Polizia Nazionaleko, Foruzaingoko eta Udaltzaingoko kideei eta haien senitarteko eta lagunei”.

 

BESTELAKO GAIAK:

-Parlamentuko Mahaiak onetsi egin du Kataluniako Parlamentuaren proposamena, genero-ikuspegia duten parlamentuen sarea sortzeari buruzkoa.

-Parlamentuko Mahaiak onetsi egin du Dislexiaren Eguna 2020ko urriaren 8an ospatzen dela-eta Legebiltzarraren egoitza argiztatzeko proposamena.

-Parlamentuko Mahaiak Nafarroako Parlamentuaren, NUPen eta Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Erakundeen Batzordearen arteko lankidetza-hitzarmenaren proposamena. Halaber, Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean 2020an zenbait jarduera egiteko sinatutako lankidetza hitzarmen orokorra aldatzea onetsi du.