Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 1

2020ko ekainaren 1eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, EKAINAK 1– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 1–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Osasun arreta eta arreta soziosanitario integratuaren alorreko politika orokorrari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).

- Azpiegitura publiko berrien finantzaketaren gaineko politika orokorrari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

Datozen urteetan salgai- eta bidaiari-garraioaren alorrean egonen den politika orokorrari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklara dezan Iruñeko espetxea hartzen zuen orubea (Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da deseskalatze-prozesuan mugaz gaindiko nafar espazioa kontuan har dezan, eta Nafarroako Gobernua, berriz, mugaz gaindiko lankidetzarako politika aktiboak bultza ditzan (Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jauna).

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da kontabilitate analitikoko kalkulu bat egin dezan, COVID-19a duten gaixoen tratamenduaren eta prozesu ezberdinen kostuari dagokionez (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da oro har kirolari eta bereziki oinarriko kirolari laguntzeko neurri zehatzak har ditzan (Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andrea).

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere egitura alda dezan eta murritz dezan departamentu-kopurua (Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andrea).

 

AGERRALDIAK:

- Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiarena, azken egunotan abertzale erradikalek eragindako tentsio-giroari, biktimekiko umiliazioei eta erasoei buruz informa dezan (Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jauna).

 

AHOZKO GALDERAK:

- Autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuak direla-eta Osasungintza Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak abuztuan egindako txostenaren balorazioari buruzkoa (Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jauna).

- Nafarroako Ospitaleguneko biltegi nagusiko espazio faltari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jauna).

- Landa eremuan alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eskaintzeari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andrea).

- Etxebizitza hutsen errolda egiteari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Nafarroan Errepide-ituna egiteari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

- Nafarroako garraio-enpresei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

- Nafarroako ekonomia suspertzeari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

- Nafarroako errepideetan bidesariak egoteak gure erkidegoko enpresentzat dakartzan ondorio ekonomikoei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

- Nafarroako garraio-sektoreko elkarteekin bidesariak adosteari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Valle del Roncal egoitzaren erreformari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andrea).

- NICDO enpresa Reyno Arenan egiten ari den “autozinema” jarduerari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Nafarroako Gobernuak AP-15eko ibilgailuen zirkulazioa diruz laguntzearen kostuari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Itzaleko bidesari-sistemaren bidez finantzatutako autobiei buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Los Arcosko zirkuituaren kudeaketari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

- Industrialdeak eraikitze aldera Nasuvinsak lurzorua erosten edo hirigintza-eskubideetan aurreikusten duen gastuari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).

 

COMPTOS GANBERAREN TXOSTENAK. AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2020ko martxoan igorri ziren Parlamentura.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eta argitara dadin agindu dute “Nafarroako Erdialdea garatzeko partzuergoa, 2018” fiskalizazio-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari dagokionez COVID-19 koronabirusari aurre egiteko Kontingentzia Plana aldatze aldera Lehendakaritzak egindako proposamena.

 

Alde batetik, ekainaren 2tik aitzina –asteartea– Nafarroako Parlamentura sartzen ahalko dira kanpoko langileak –zehazki, hedabideetako kazetariak– prentsaurrekoen eta Legebiltzarreko bilkura presentzialen berri emateko, bai eta talde parlamentarioetakoak ez diren langileak ere, zeinak horien bulegoetara sartzen ahalko baitira.

 

Bestalde, Parlamentuko langile guztiak ekainaren 8tik aitzina –astelehena– lan presentzialera itzul daitezen erabaki da. Halere, eskaera aldez aurretik eginez gero, telelanaren araubidean jarraitzea baimenduko da, berariaz jasota dauden kasuetan (0tik 14 urtera bitarteko seme-alabak edo mendekotasuna duten nagusiak zaintzea), bai eta langilearen egoera pertsonalak halakorik justifikatzen duenean ere.

 

- Onetsi egin da ekainaren 14an Espainiako Zeinuen-Hizkuntzen Egun Nazionalaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dei egiten du hitz eta adeitasun parlamentarioa gailendu daitezen eztabaida politikoetan, ezen ez azken asteotan esparru nazionalean ikusi izan diren deskalifikazioa eta indarkeria. Adierazpena Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute, eta Navarra Sumak, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak dei egiten du hitz eta adeitasun parlamentarioa gailendu daitezen eztabaida politikoetan, ezen ez azken asteotan esparru nazionalean ikusi izan diren deskalifikazioa eta indarkeria.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du gure erkidegoko ikuskera politiko ezberdinen aniztasuna aldezten duela, nondik begiratzen den ere aberasgarriak direla uste baitu.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du identitate politiko ezberdinen kriminalizaziorako deiak egiazko arrisku bat direla nazio, autonomia nahiz udal mailako bizikidetza baketsurako, eta, hortaz, eztabaida politikotik baztertu beharko liratekeela”.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, nafar herritarren ordezkari legitimoa den aldetik, espresuki aitortu eta eskertu nahi baitu hezkuntza-etapa guzti-guztietako irakasleek alarma egoera indarrean egon den bitartean egin duten irakaslana. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak, nafar herritarren ordezkari legitimoa den aldetik, espresuki aitortu eta eskertu nahi du hezkuntza-etapa guzti-guztietako irakasleek alarma egoera indarrean egon den bitartean gure foru erkidegoko ikastetxe guztiak nahitaez itxi izanak eragindako ondorioak minimizatze aldera egin duten irakaslana.

 

2.- Halaber, Nafarroako Parlamentuak azpimarratu egin nahi du irakasmolde-aldaketara egokitze aldera hezkuntza-etapa guztietako irakasle guztiek egunotan erakutsitako ahalmena, bai eta haien erabateko dedikazio eta ahalegina ere, ez zedin haien ikasle bakar bat ere kaltetuta atera.

 

3.- Nafarroako Parlamentua guztiz konbentzituta dago irakasleen irakaslana izanen dela gure gizartea prestakuntza-, ekoizpen- nahiz harreman sozialeko eredu berrietara egokitzeko funtsezko gakoetako bat; izan ere, funtsezkoak izan dira pandemian zehar, eta etorkizunean erabilgarriak izanen dira zalantzarik gabe aurrean daukagun hezkuntza-agertoki berrian”.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egin nahi baititu Nafarroako Parlamentuko langileen lana eta dedikazioa, COVID-19ak eragindako pandemiaren alarma egoeran Legebiltzarrak behar bezala funtzionatzea ahalbidetu baitute, Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egin nahi ditu Nafarroako Parlamentuko langileen lana eta dedikazioa, COVID-19ak eragindako pandemiaren alarma egoeran Legebiltzarrak behar bezala funtzionatzea ahalbidetu baitute”.