2020ko ekainaren 18ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTEGUNA, EKAINAK 18– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –osteguna, ekainak 18–, 00:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
1.- Izapidetzeko onartu du Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen 7/2020 Foru Lege-dekretua. Baliozkotzeko eztabaida ekainaren 25erako deitutako Osoko Bilkuran eginen da (09:15).
2.- Izapidetzeko onartu du foru lege proiektua, zeinaren bitartez 25 milioi euroko kreditu berezi bat ematen, arautzen eta banatzen baita, Nafarroako Toki Ogasunen Parte-hartze Funtsaren kargura, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek toki entitateei ekarritako beharrei erantzuteko. Ekainaren 25erako deitutako Osoko Bilkuran eztabaidatuko da (09:15). Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea asteazkenean, ekainak 24, 12:00etan amaituko da.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu igande honetan, ekainak 21, ospatzen den Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Egunarekin. Lehendakaritzak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1. Bat egiten du ekainaren 21ean ospatuko den Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Egunarekin, eraikinaren aurrealdea berdez argiztatuz.
2. Ostiral honetan, ekainak 19, 12:00etan ekitaldi bat eginen du atalondoan ANELAren manifestua irakurtzeko”.