2020ko apirilaren 21eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEARTEA, APIRILAK 21– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur asteartea, apirilak 21, 13:10ean (Osoko Bilkuren aretoan), eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, izapidetzeko onartu ditu apirilaren 24rako, ostiral honetarako (09:15) aurreikusitako Foru Araubideko Batzordearen bilkurako gai-zerrenda dela-eta Navarra Sumak, Geroa Baik, EH Bilduk eta I-Ek adierazitako agerraldi-zioak eta informazio eta dokumentazio eskariak.
Onetsitakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiaren kudeaketari eta hartutako neurriei buruzko azalpenak ematen jarraitu beharko du, honako arlo hauen inguruan: osasuna, ekonomia, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, berrikuntza, kirola, kultura, lurralde kohesioa, berdintasuna, toki entitateak, ingurumena eta landa garapena, besteak beste.
Mahaiak martxoaren 27an erabaki zuen Foru Araubideko Batzordeak bilkura bat eginen duela astero, Nafarroako Gobernuaren eta talde parlamentarioetako eledunen arteko hartu-emanari eusteko Gobernua kontrolatzeko eginkizunaren esparruan. Kasu honetan koronabirusak eragindako krisi sanitarioari buruzko gaietara mugatuko da gai-ordena. Osasunaren Mundu Erakundeak martxoaren 11n koronabirusa nazioarteko pandemia gisa katalogatu zuenez geroztik egin diren gainontzeko bilkurak bezala, bilkura horiek Osoko Bilkuren aretoan eginen dira (streaming bidez).
- Izapidetzeko onartu da Osasun Kontseilariak premiazko agerraldia egin dezan Navarra Sumak eta EH Bilduk erregistratutako eskaera, eta ziur aski datorren asteartean, apirilaren 28an eginen da.
- Izapidetzeko onartu da Eskubide Sozialetako Kontseilariak premiazko agerraldia egin dezan Navarra Sumak erregistratutako eskaera, eta ziur aski datorren asteazkenean, apirilaren 29an eginen da.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuko informatika teknikariei txosten bat egin dezaten eskatu die, kontrolerako batzorde informatiboak telematikoki eta segurtasun-bermeekin ospatzeko aukerari buruz.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordeari txosten bat egin dezan eskatu dio, egunero presentziazko saio bat edo bi burutzeko aukerari buruz. Txostena martxoaren 12an Mahaiak onetsitakoCovid-19 koronabirusaren aurkako kontingentzia-planaren baitan sortutako Koordinazio taldeari igorriko zaio.
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak datorren ostiralean, apirilaren 24an Foru Araubideko Batzordea amaitzean eginen duten bilkuran (12:00ak aldera) bi txostenak aztertuko dituzte. Bilkura horretan Mahaiak Covid-19aren ondoriozko osasun krisiarekin lotutako ohiz kanpoko euste-neurriak mantentzeari edo aldatzeari buruzko erabakia hartu beharko du (martxoaren 16an onetsitakoak, eta apirilaren 13ra eta 26ra arte luzatu direnak), baita irekiera posible bati edo lan parlamentarioak areagotzeari buruzkoa ere. Egutegi aurreikuspen horrek Kontrolerako Osoko Bilkurak aurreikusten ditu.
Gogoratuko denez, martxoaren 16an Parlamentuak eraikina eta haren zerbitzu guztiak itxi zituen, baita lan parlamentarioak murriztu ere. Lan horiek Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuretara eta beste legebiltzar-organo batzuen bilkura zehatzetara mugatu zituen —ahal dela bideokonferentziaz—, baldin eta atzeraezintzat jotzen diren premiazko arrazoiengatik egin behar badira. Hori guztia segurtasun-bermeekin eginen da, osasun-agintarien gomendioei jarraikiz.
Gainera, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak ostiral honetan I-Ek aurkeztu duen Batzorde Berezi bat eratzeko proposamena aztertu beharko du, krisi sanitarioak eragindako kalteei aurre egiteko berreraikitze sozial eta ekonomikorako formulak bilatzera zuzendutakoa.