2019ko urriaren 7ko bilkura
NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URRIAK 7, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urriak 7–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Nafarroako Sinboloei buruzko Foru Lege proposamena, zeina 2019ko urriaren 3ko Osoko Bilkuran aintzat hartu baitzen, izapidetzen jarraitzea eta zuzenketak aurkezteko epe bat irekitzea.
INTERPELAZIOAK:
- Gure erkidegoan iruzur fiskalaren, ezkutuko ekonomiaren eta aitortu gabeko enpleguaren aurkako borrokan garatu beharreko politikari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- 103/2017 Foru Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoak direla-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaien ondoren Nafarroako Gobernuak baliatuko duen hizkuntz politikari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Defentsa Ministerioaren eskariari moratoria bat ezar diezaion, harik eta Ezkaba parkearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi arte. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2030 Agendaren ezarpenean buru izan dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Iruzur Fiskalaren aurkako Neurriei buruzko apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legea aldatzeko foru lege proiektu bat aurkez dezan, Iruzur Fiskalaren Behatokia sortu ahal izateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Iruzur Fiskalaren Behatokia sortzea bultza dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da herritar guztien hizkuntz eskubideak defenda ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, hiri hondakinen kudeaketari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzea egiaz zertan den azal dezan eta jarduketen egutegia aurkez dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, graduaren atzerapenetan ordaindu beharreko 72 milioi euroren ordainketari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, espetxe arloko osasungintza dela-eta azken urteotan egindako urratsak eta arlo horretako eskumena bere gain hartzeko lanak zertan diren azaltzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal dezan Funtzio Publikoan zer ondorio izanen duten Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua dela-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiek. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Fabre Fundazioarekin eta #BeTheChange lehen erronkan parte hartzen duten bi gazterekin, “Jóvenes Agentes 2030” proiektuko kide diren aldetik Garapen Jasangarriko Helburuetan kokatzen den beren proiektu berritzaile, solidario eta jasangarria aurkez dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Gracia Navarra taldearekin eta Ecos del Arga rondallarekin, aita Ordóñezen eta beste konpositore batzuen materialekin Tafallako Errekoletetan jotaren interpretazio-zentroa eta jotaren museoa egiteko proiektua aurkez dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Elkarkide Fundazioaren ordezkariekin, nahasmendu mental larria duten pertsonentzako eta ahultasun sozialari lotutako nahasmendu mental arrunta duten pertsonentzako orientazio eta akonpainamendu soziolaboraleko zerbitzu berria aurkez dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Tuterako La Atalaya zentrora. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Iruñeko espetxera. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Unibertsitate Publikora. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Mahaiak erabaki du arau batzuk egin daitezen, Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostena eta Parlamentuak 2018ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkurak onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola eginen duen batzorde berezia eratzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Meseta de Salinas industrialdeko hiltegian hilketa gehiago egiteari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Brexitak Erresuma Batuan bizi diren nafarrei begira izanen dituen ondorio sozialei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen eta eskualdeko nahiz tokiko gazteriaren kontseiluen printzipio orokorrak onesten dituen Foru Dekretuaren proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Tuterako Ospitaleko Hemodialisi Unitateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologiako eta Neuro-Oftalmologiako itxarote-zerrendei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 103/2017 Foru Dekretua dela-eta emandako epaiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko foru parlamentari Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoak direla-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaiari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle guztien garraio-zerbitzuaren finantzaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Ezpel-sitsak eragindako kalteak geldiarazteko edo arintzeko ekintzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
- Lekarozko Aroztegia Jauregiaren inguruan sustatutako turismo-, hotel-, kirol- eta egoitza-eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- 103/2017 Foru Dekretuaren zenbait artikuluren deuseztasuna dela-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako 216/2019 eta 218/2019 epaiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko funtzionarioek egin behar dituzten txostenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Foru lege baten aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso bat aurkeztu izana foru autogobernuaren aurkako erasoa dela deklaratzen duen adierazpen instituzionalean Sozialisten talde parlamentarioak aldeko botoa eman izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Egako adarraren exekuzio-egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Altsasun erasoa pairatu zuten guardia zibilekin edo haien bikotekideekin izandako kontaktuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Estatu Batuetako gobernuak lehen sektorearekin lotutako produktu espainiarrei ezarritako muga-zergei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Langileen arloko neurri urgenteei buruzko foru dekretuaren edukiari eta eragin ekonomikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Nafarroako Gobernuko departamentuez hitz egiteko moduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Mendabiako ureztaketa-eremu osagarriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Aresoko Eluseder industrialdeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Imarkoaingo ordainlekuan bidesaria aldi baterako eteteagatik Audenasari ordaindutako diru-kopuruari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Zidakos ibaiak 2019ko uztailaren 8an gainezka egitean N-121 errepidean Puiu parean eragindako kalteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Tafalla-Iruña tartean bidesaria aldi baterako etetearen amaiera jakinarazteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Europar kastoreak Nafarroako ekosisteman duen eraginari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
- 109/2017 Foru Dekretua dela-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2019ko irailaren 27an emandako epaiek ukituko dituzten oposizio-lehiaketei eta lekualdatze lehiaketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Erronkariko haur eskolarako hezitzaile bat lanaldi erdian kontratatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2019ko urriaren 2koa, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastu ez-finantzarioaren muga onesten duena.
BESTELAKO GAIAK:
- Eledunen Batzarrak erabaki du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorraren erabakien aurka eta ekainaren 21eko 405/2019 Errege Dekretuaren aurka, zeinaren bidez Juan Manuel Fernández Martínez jauna izendatzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu.
PSNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; Navarra Suma, berriz, abstenitu egin da.
- Mahaiak onetsi ditu Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Eskola Kontseilurako eta Tokiko Kontseiluetarako izendatu beharreko bi kideak hautatzeko arauak.
Hautaketa Hezkuntza Batzordeko kide diren foru parlamentarien artean eginen da, txartel bidezko bozketa isilpekoaren bidez.
Aldi berean hautatuko dira bi ordezkariak, eta, zenbat ordezkari hautatu behar den, horrenbeste izen jarri ahalko ditu txartelean batzordeko kide den foru parlamentari bakoitzak.
- Boto gehien lortzen dituzten bi parlamentariak izanen dira hautatuak. Postuetakoren batean berdinketa gertatuz gero, berdinketa hautsi arte errepikatuko dira bozketak.
Hautagaiak aurkezteko idazkia Legebiltzarreko Mahaiari zuzenduko zaio urriaren 10eko 17:30ean bukatuko den epean.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Navarra Suma talde parlamentarioak Migrazio Politiketako eta Justiziako eta Hezkuntzako batzordeetako osaera aldatu izana.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunarekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du:
Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Itun berri bat gara dezan 2020ko urriaren 17rako, data horretan Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzen baita.
2007. urtean sinatutakoa berritu eta gaurkotuko duen itun bat, zeinean honako hauek jasoko baitira:
1. Bada agindu etiko, sozial, politiko eta ekonomiko bat, pobrezia desagerrarazteko helburua lortzeko eta gizarte-kohesioa lortzeko.
2. Estatua 2030eko Agendari eta Garapen Jasangarriko Helburuak garatzeari atxikitzea adostasun politiko eta sozialeko osagai sendo bat da pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko, bai herrialde txirotuengan, bai gure ingurunean, eta helburu horiek beteko direla bermatzeko nazioarteko erkidegoak ahalegin etengabea egin behar duela.
3. Nafarroako Gobernua agendari eta haren helburuak betetzeari atxiki zitzaion urte bereko apirilean, hura betetzeko behar zen ahalegina babesteko konpromisoarekin.
4. Ekonomia solidarioa –zeinak bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua, enpresa solidarioak eta finantza solidarioak jasotzen baititu– Garapen Jasangarriko Helburuak betetzeari begira beharrezkoa den eredu baten gisa planteatzen da, eta bazterkeriaren nahiz pobreziaren zergatien aurkako borrokan parte hartzen du, garapen iraunkor bat sustatuz eta gaurko nahiz etorkizuneko belaunaldien beharrizanak jasoz.
5. Nafarroako botere publiko eta eragile politiko eta sozial guztien erantzukizuna da pertsona guztien eskubideen legitimazioa indartzea eta lortzea Nafarroan aporofobiarik ez gertatzea. Eta kohesio sozial handiagoak eskatzen du, aldi berean, pobrezia eta gizarte bazterketa desagerrarazteko politika publikoak, ukitutako dimentsio guztiak jasoko dituzten politika eraginkorrak sustatuz (etxebizitza, osasuna, enplegua eta prestakuntza, hezkuntza, haurtzaroa eta gazteria...), eta baliabideak direla-eta behar adinako eta beharrezkoa den zuzkidura edukiz.
6. Ahalegin solidario hau garatzen duen esparru instituzional eta politikoa hainbat legegintzalditan egindako lanaren fruitu eta herritarren ondare amankomuna da, akordio politikoaren eta herritarren mobilizazioaren fruitu. Iraganean hartutako konpromisoak gaurkotu beharra dago konpromiso horiek egiaz bete daitezen lortzeko eta errealitate politiko eta sozial berrien arabera areagotu daitezen. Borondate hori Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna gaurkotuz gauzatu behar da, ulerturik lankidetzarako politika eta gizarte-politikak ezin direla interes partidisten mende egon”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du Navarra Sumako zinegotzi batek Atarrabiako jaietako su-ziria botatzeko garaian jasandako erasoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Sumak eta PSNk alde bozkatu dute. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
1.- Gaitzestea ezker abertzaleko kideek Atarrabia herriko ordezkari demokratiko bati egindako eraso faxista, bere karguari zegozkion zereginetan ari zela, eta gertakari horien biktimari errekonozimendua, babesa eta bultzada helaraztea udalean lanean jarrai dezan, balore demokratikoak aldeztuz balore totalitarioen aurka.
2.- Errefusatzea erakundeak eta jai-ekitaldiak erabil daitezela terrorista zigortuei babesa emateko mezuak erakusteko, bizikidetzaren aurkako ekintzak baitira.
3.- Egitateei buruzko ikerketa zorrotza eskatzea, jakite aldera udaleko segurtasun-arduradunek betebeharren ez-betetzerik egin ote zuten, egitateak saihesteko jarduketa egokiak ez egiteagatik”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Guardia Zibilak Nafarroan egiten duen lana aitortu eta eskertzen du. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Sumak eta PSNk alde bozkatu dute; EH Bilduk, aurka. Geroa Baik, Nafarroako Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak 2. puntuaren alde bozkatu dute eta 1., 3., 4. eta 5. puntuetan abstenitu dira.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak aitortu eta eskertzen du Guardia Zibilak Nafarroako Foru Komunitatean egindako lana.
2.- Nafarroako Parlamentuak berresten du ETA banda terroristaren atentatuak gaitzesten dituela —haien helburu nagusia izan ziren ere Guardia Zibileko kideak eta haien senideak—, eta atentatu horien biktimekiko elkartasuna adierazten du.
3.- Nafarroako Parlamentuak nabarmentzen du beharrezkoa dela Guardia Zibila Nafarroan egon dadila, eta hori aldezten du. Nafarroako Parlamentuarentzat guardia zibil bakarra ere ez dago sobran Nafarroan.
4.- Nafarroako Parlamentuak dei bat egiten die Nafarroako herritarrei urriaren 12ko ospakizunetan parte har dezaten. Pilareko Ama Birjinaren jaia, Espainiako jai nazionala, Hispanitatearen eguna eta Guardia Zibilaren Zaindariaren eguna baita.
5.- Erabaki hau igorriko zaie Iruñeko Guardia Zibilaren Komandantziari, Barne Ministerioari, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Gobernuari eta hedabideei”.