Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Urriak 28

2019ko urriaren 28ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, URRIAREN 28AN (ASTELEHENA) EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur astelehenean, urriak 28, 10:00etatik aurrera, gai-zerrendan sarturiko honako gai hauen izapidetzeaz jarduteko:

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako errepideen egoera ona bermatzeko politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak haur eskolen eta, oro har, 0-3 zikloaren inguruan dituen erronkei eta politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan Cintruenigoko hezkuntza-premiei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da EMANZIPA programako laguntza lortzeko baldintzetako zenbait alda ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua lehenbailehen dei dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Airearen Kalitatea hobetzeko Plan bat taxutu dezan, ozono troposferikoak eragindako kutsadura murrizteko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Jota Nafarroako Ondare immaterialeko kultur intereseko ondasun deklara dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Sustapen Ministerioa premiatzen da 2020an ekin diezaien AP-68 autobideko lotunea osatzeko aurreikusitako obrei, Lodosako 14. lotunean. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua bil dezan, Enplegu Plana taxutzeko bide-orria lehenbailehen berrikusteko eta horri berriz ekiteko. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, azal dezan Gobernuak zer jarrera duen amatasun eta aitatasun prestazioengatiko PFEZaren itzulketarako erreklamazioak ezesten dituen epaiari dagokionez. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, institutuaren aurtengo eta 2020ko lan-ildoei, garapenari eta plangintzari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- TRACASAko zuzendari kudeatzailearena, honako hauek azal ditzan: tasa edo zergen subjektu pasiboak diren enpresa hornitzaileek egiten dituzten fakturazio gordineko autodeklarazioen zuzenketak egiaztatze aldera Nafarroako toki entitateek kontratatutako kudeaketak edo kudeaketa-aginduak, enpresa-kopurua eta azken lau urteotako ikuskapenaren emaitza. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, informa dezan Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako 4/2019 Foru Legean aurreikusitako plangintza orokorreko mankomunitateak eratzeari dagokionez Estatuak piztutako eskumen-gatazka dela-eta Lankidetza Batzordean lortutako akordioari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, honako hauei buruz informa dezan: osasun-garraioari buruzko lan-ildoak, erabiltzaileentzako nahiz langileentzako kalitate-baldintza onenak bermatzeko neurriak eta zerbitzua zuzenean edo enpresa publiko bat sortuz emateko har litezkeen neurriak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Hezkuntza Departamentuaren 2018ko lan-eskaintza publikoari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, senitarteko zuzen bat bere kabineteko kide izendatu izana azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2019ko urriaren 30eko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzendaria. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Arartekoarena, Nafarroa Beken deialdien izapidetzeari eta ebazpenari buruz duen jarrera azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Atletismo Federazioaren ordezkariekin, atletismoak gure erkidegoan dauzkan premiak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkariekin, elkarte horren helburuak, zerbitzuak eta aurreikusitako jarduerak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- ACECOP-Herri-lanak egiten dituzten enpresen Nafarroako elkartearen ordezkariekin, Nafarroako errepide-sarearen egoerari buruz daukaten ikuspuntua azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Goizargi Elkartearen ordezkariekin, elkartearen lana eta egoera azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- El Salvadorko “La Colectiva Feminista Para El Desarrollo Local” elkartearen ordezkariekin, emakume salvadortarren eskubideen errekonozimendua eta defentsa egiteko premiaren berri eman dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Caritasen ordezkariekin, bazterketa eta garapen sozialari buruzko 2018ko txostenaren (FOESSA) ondorio nagusiak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Iratxeko monasteriora. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- NA-6900 errepidearen eta bertako Alhama ibaiaren gaineko zubiaren segurtasunari buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- 'Hazte oír’ plataformak ikastetxeetan egindako kanpainari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzurako 2019ko lan-eskaintza publikorako proposamenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan ozonoak eragindako aire-kutsadura murrizte aldera eta Erriberako Airearen Kalitatea Hobetzeko Plana taxutze aldera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- EmanZipa-Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- 2019ko urriaren 24ko Osoko Bilkuran iragarritako PFEZaren deflaktazioaren inpaktuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Unionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroa ECOFINen egoteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Kontratuei buruzko Foru Legearen aplikazioz 2018an irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro berezientzat eta laneratze-enpresentzat erreserbatutako kontratuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua egun kudeatzen ari den proiektu estrategikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Buztintxuriko Osasun Etxean larrialdiak artatzen hasteko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Foruzainen erretiro aurreratuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. (10-19/PES-00133).

- Foruzaingoan “ordu-poltsa” ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan egiturazko orduak egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako herrietan helduentzako euskara-eskolak ematea baimentze aldera ezarritako prozedurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du

- Deialdi publikoetan euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Euskaraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez jakitea merezimendu gisa baloratu den oposizio-lehiaketei eta lekualdatze lehiaketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazio edo Foru Berriaren testu bateginarekin foru lege proiektu bat aurkezteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako ibaietako presa nahiz presa txikiak kentzeari eta natur ibilguak leheneratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den amianto-eraikuntzak, -materialak eta -egiturak kentzeko eta tratatzeko prozesua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den “Panpako luma-mottoaren” eta “sagar-barraskiloaren” izurritea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- SODENA enpresa publikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Berrikuntzaren Hiria etorbidean sartzeko biribilguneko trafiko-gorabeherei, istripuei edo harrapatzeei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren Publizitate Instituzionala partidaren 2019ko 1. seihilekoaren betetze-maila.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2019ko irailean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Epe bat ireki da, azaroaren 7ra artekoa, Nafarroako Lurralde Politikaren Gizarte Kontseiluan Nafarroako Parlamentuak izendatu behar dituen bi kideak hautatzeko hautagaiak aurkezteko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Gai zerrendatik kanpo, Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabakia hartu ondoren, erabaki du azaroaren 19ra arte luzatzea Nafarroako Sinboloei buruzko Foru Lege proposamenari zuzenketak aurkezteko epea.