Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 21

2019ko azaroaren 20ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEAZKENA, AZAROAK 20– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –asteazkena, azaroak 20–, 13:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Lege proiektua. (10-19/LEY-00014). Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, abenduaren 9ko 12:00ak bitarte.

- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina hein batean aldatzen duen Foru Lege proiektua. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, abenduaren 9ko 12:00ak bitarte.

- Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea hein batean aldatzen duen Foru Lege proiektua. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, abenduaren 9ko 12:00ak bitarte.