Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 29

2018ko urtarrilaren 29ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URTARRILAK 29, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 29–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

-Nafarroako 2016ko kontu orokorrei buruzkoa.

Aipatu foru lege proiektua Osoko Bilkuran tramitatuko da, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Uztailaren 6ko 3/2012 Legearen bidez onetsitako lan-erreforma indargabetzeari buruzkoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak ETAri exigitzen dio desegiteaz batera entregatu dezan bere jarduera terroristei buruz daukan dokumentazio guztia, eta Espainiako eta Frantziako justiziari lagun diezaien horiek guztiak zehatz-mehatz argitzen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Sustapen Ministerioarekin berriz ere has dadin hitz egiten, Kantauri-Mediterraneoa korridoreko trenbide-plataforma mistoa eraikitzeko lankidetza-hitzarmen berri bat adosteko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Erretiratzea Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak egin beharreko agerraldia, zeinaren helburua baitzen, Larrialdi Zerbitzuaren gainkarga asistentziala azaltzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, balora dezan ea 2018ko aurrekontuen legea onetsi izanak zer ondorio izanen duen lehentasunezko ustiategi kalifikaziotik kanpo gelditu diren 228 nekazaritza-ustiategietan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Alba andrearena, azal dezan zer balorazio egiten duen gidabaimenen aztertzaile-kopurua dela-eta beste autonomia erkidego batzuekin alderatuta Nafarroan gertatzen den konparaziozko bidegabekeria-egoerari buruz, datu horren ondorioei buruz, Nafarroako autoeskolen sektoreko lan-gatazka luzeari buruz eta Gobernuaren Ordezkaritzak konponbide bat bilatze aldera egindako zuzemenei buruz. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Osasun kontseilariarena,unitate-koordinatzailearen lanpostu berriaren xedea azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Amavir Betelu egoitzako langileen ordezkariekin eta horien legezko ordezkariarekin. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Basozainen Elkartearen ordezkariekin, beren lan-egoerari buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Foru Araubideko Batzordearen erabakia, 2018ko urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez luzatu egiten baita Foru Berria berraztertzeko, gaurkotzeko eta Nafarroaren XXI. mendeko errealitate sozialera egokitzeko lantaldearen txostena egiteko epea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Gipuzkoan ezarritako diru-bilketa neurriek Nafarroako ibilgailu astunen trafikoan eta errepideen mantentze-lanetan eta kontserbatzioan daukan eraginari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Adineko pertsonen aurkako tratu txarren kasuetarako Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden jarduketa-protokoloei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako industriaren negozio-zifrei dagokienez Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako azken indizeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Landa-eremuan suizidioak prebenitzeko jarduketa-ildoei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu parlamentu taldeko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Unitate-koordinatzailearen lanpostua sortzearekin Osasun Departamentuak lortu nahi dituen helburuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak onetsitako erabakia, Nafarroako Gobernua premiatzen duena diabetesa duten helduentzako unitate funtzional bat, diziplina anitzeko taldea izanen duena, sortzera. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Gaixoak zentro pribatuetara deribatzearen aldeko apustu egitean Gobernuak erakusten duen inkoherentziari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Larrialdi Zerbitzuan 2018ko urtarrilaren 22an izandako kaosari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Espainiako eta Nafarroako gobernuek prestazio handiko trena garatze aldera sinatutako hitzarmena hautsi izanak TRACASAri kalterik eginen ote dion. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan diren Garraioaren Mahaiaren erabakietatik heldu diren osasun-garraioari buruzko planak. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- 2007tik 2017ra bitarteko alargun-pentsioen kenkariei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- PFEZari buruzko Foru Legeko 68. artikuluaren arabera kenkarietarako eskubidea duten alargunen kopuruari eta aurrerakinak kobratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Tebasko gaztelu-jauregiaren hondakinen harresietan haga bat, bandera eta guzti, jartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean ezarritakoa baino ratio handiagoa daukaten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan bajak ordezteko debekuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan alargun-pentsioa kobratzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko foru parlamentari María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Gizarte Zerbitzuen Zorroan zeharka kudeatutako Zerbitzu Publikoen Maparen emaitzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Nafarroan bakardadean dauden pertsonei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- 70.000 eurotik gorako zenbatekoak dauzkaten enpresei BEZa itzultzearen ondorioz Nafarroako Administrazioaren diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoei, epeei eta afekzioei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Fitur Azokan betetako helburuen balorazioari eta azokan inbertitutako baliabideen eraginkortasunari eta efizientziari buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez 2018rako lan-programan sartu baitu “Abalak eta maileguak emateari dagokionez, Gobernuak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen 10/2014 Foru Legea bete ez izanari” buruzko fiskalizazio-txostena.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea, fiskalizazio-txostena egin dezan Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen 15/2016 Foru Legearen aplikazioari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eledunen Batzarrak erabaki du Nafarroako Kontseiluari premiazko irizpen bat eskatzea Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko foru lege proiektuak ordenamendu juridikoa betetzeari buruz. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Legebiltzarreko zerbitzu juridikoen txosten juridikoa ikusirik, Mahaiak erabaki du heste-floraren dibulgazioari, prebentzioari eta osasun-laguntza errealari buruzko eskari-idazkia artxibatzea. Eskari-idazkia Yosheba Miren Sáinz de la Higuera y Gartzia jaunak aurkeztu du.

 

- Hurrengo bilkura baterako geratu da adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitu giza eskubide indibidual eta kolektiboak nazioarteko tresnetan jaso diren bezalaxe aintzat hartzearekiko konpromisoa.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Kabulen iragan urtarrilaren 27an izandako atentatua.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu Kabulen urtarrilaren 27an –larunbata– izandako gertakariak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta elkartasuna helarazi nahi dizkie zuzenean nahiz zeharka kaltetutako pertsona guztiei.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foru Komunitateko herritar guztiak premiatzen ditu adierazpen honekin bat egin dezaten eta indarkeria terrorista arbuiatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko egiten diren ekitaldi guztietan parte har dezaten.

 

4.- Adierazpen hau Afganistango Enbaxadari helaraztea”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baititu María Elósegui epailearen adierazpenak, bai eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian Espainiaren ordezkari izendatu izana ere. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak adierazpenaren alde bozkatu dute; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak bigarren puntuaren alde bozkatu dute eta abstenitu egin dira lehen eta hirugarren puntuetan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere arbuioa eta desadostasuna agertzen ditu María Elósegui epailearen adierazpenak eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian Espainiaren ordezkari izendapena direla-eta, homosexualitateari eta transexualitateari buruz eginiko adierazpen tamalgarri eta estigma eragingarriengatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du berdintasunarekiko konpromisoa eta adierazten du LGTBI pertsonen eskubide guztiak bermatzeko lanean jarraitzeko borondatea.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Europako Kontseiluaren Parlamentu-biltzarrari eta Espainiako Gobernuari igorriko die erabaki hau”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak pobreziaren eta desberdintasunen aurka lanean jarraitzeko bere konpromisoa adierazten du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du pobreziaren eta desberdintasunen aurka lanean jarraitzeko, eta gizarte-kohesio handiagoa xede duten politika publikoak bultzatzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Legenarraren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara eginen diren ekitaldiekin, zehazki “Haiengana iritsi, garaiz iritsi” kanpainarekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Garapen Iraunkorreko Helburuak bete daitezen lan egiteko”.

 

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Parlamentuko zerbitzu juridikoei txostena eskatzea Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko lau parlamentarik aipatu taldeko eleduna eta eledunaren ondokoaren aldaketa jakinarazteko aurkeztutako idazkia dela-eta, ikusirik Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren eledun Mikel Builek idazki hori dela-eta aurkeztu duen alegazio-idazkia.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren eledun Mikel Builen eskariz, txostenak aztertu beharko du Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko lau parlamentarik aurkeztutako idazkiaren baliozkotasuna, ikusirik taldearen eledun Mikel Builek aurkeztu duen alegazio-idazkia. Bestalde, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioaren eledun Adolfo Araizen eskariz, txosten juridikoak aztertu beharko du, halaber, taldeen antolakuntza-autonomia eta taldeen barne-araudiek Parlamentuarekin duten lotura, hau da, araudi horiek zuzenbide parlamentarioaren sorburu diren eta eledunen izendapena arautu dezaketen, bai eta eledunaren izendapena kargua betetzearen funtsezko mamia osatzen duen ere.

Lau parlamentarien idazkia gai zerrendatik kendu da txosten juridikoa egin arte. Idazkia gai zerrendatik kentzearen alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezquerrak; Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Nafarroako Alderdi Popularra abstenitu egin dira.