Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 24

2018ko irailaren 24ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 24, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 24–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako Kultur Eskubideei buruzkoa.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ados dagoela Nafarroako Poliziei buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.

- Finantza-ikuspuntutik jasangarriak diren inbertsioei buruzko Plana onesten duena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Foru lege proposamena Osoko Bilkuran izapidetuko da, presako eta irakurketa bakarreko prozeduraren bidez.

- Ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan nahiz itunduetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketetan eskolatzea arautzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Foru lege proposamena prozedura arruntaz izapidetuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Enplegu publikoari eta behin-behinekotasunari buruzko interpelazioa erretiratzea. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legearen aplikazioaren jarraipen-batzorde bat eratu dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariarena, Skolae Berdin Bidean hezkidetza-programaren ezarpen progresiboa nola ari den egiten azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Zahartze Aktibo eta Osasungarriari eta Zahartze Aktiboaren Indizeari buruzko Nafarroako Estrategiaren Ekintza Globaleko Plana (2018-2019) aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, 2016tik 2019ra bitarteko Enplegu Plana zertan den azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan Nafarroako Foru Komunitatean dauden laguntza ekonomikoen, harrera-baliabideen eta Emakumearentzako Laguntza Zerbitzuaren abokatu-laguntzaren lehen ebaluazio-txostenaren emaitzak azal ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariarena, azal dezan entitate horrek zer jarrera daukan Toki Maparen aldaketari dagokionez. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2018ko irailaren 19koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita EXKAL-Exposición y Conservación de Alimentos SAk sustatutako enpresa-proiektua.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko laguntza-baliabideak direla-eta egindako ebaluazioari buruz eta ebaluazioaren ondorioei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Erretiratzea Nafarroako administrazio publikoan eta kontratazio publikoan amatasun eta aitatasun baimenak parekatzeko eta besterenezin egiteko kronogramari eta egoerari buruz informatze aldera Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak egin beharreko agerraldia. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, informa dezan azken hilabete hauetan hedabideetan oihartzun zabala izan duten gertakari batzuetan 112 zerbitzuak eta Foruzaingoak egindako jarduketei buruz. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak eskastu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Kasedan irailaren 18an izandako gertakariak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Gizarte Entitateen Plataformaren ordezkariekin, 2019 Aurrekontu Orokorrei begira egiten dituzten proposamenak aurkez ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Navarra Nuevo Futuro elkartearekiko laguntza-kontratuaren lizitazio-baldintzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren liburutegiek 2018ko udan izan duten ordutegiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Vianako Printzea erakundeari eskumenak kentzearren Nafarroako ondare artistikoa arautzen duten legeak edo Memoria Historikoari buruzko Legea aldatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako ikastetxe publikoetan 2015-2016 ikasturtetik aitzina pedagogia terapeutikoko irakasleen saioak murrizteko arrazoiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Atarrabian 2018ko irailaren 18an hiru adingabeko familia bat etxegabetu izanari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2019-2020 ikasturtean Medikuntzako Gradua ezartzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko foru parlamentari Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikasturte hasieran tokirik gabe gelditu diren ikasleei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 2018-2019 ikasturterako hizkuntza-ereduz aldatzea eskatu duten ikasleei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko foru parlamentari Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Bereziko zenbait ikastetxe publikotako igerilekuetako arduradunak ez kontratatzeko arrazoiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuak igorritako informazioa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordeak 2016ko apirilaren 19an onetsitako ebazpena betetzen duena, “Nafarroako Gobernuaren Publizitate Instituzionala” partidaren 2018ko 1. seihilekoaren betetze-mailari buruzkoa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio-programan sartu dela “Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra enpresa publikoari hainbat proiektu egin zitzan 300 milioi euro baino gehiago emateko erabakia bermatu zuten bideragarritasun-planen edukiari eta konklusioei buruzko txostena” egitea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako hauek izendatu izana Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko eledunaren ondoko gisa: Laura Pérez Ruano, Rubén Velasco Fraile eta Fanny Carrillo Suárez.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako hauek izendatu izana Geroa Bai talde parlamentarioko eledunaren ondoko gisa: Virginia Aleman Arrastio, Isabel Aranburu Bergua, Patxi Leuza Garcia, Jokin Castiella Imaz, Consuelo Satrustegui Marturet eta Rafa Eraso Salazar.

- Mahaiak jasotzat eman du Cristina Altuna Ochotorena andreak (UPN talde parlamentarioa) uko egin izana foru parlamentari izateari. UPN talde parlamentarioak eskatu du Hauteskunde Batzordean egin beharreko izapideak egin daitezen foru parlamentari ziurtagiria eman dakion Francisco Irizar Jáuregui jaunari.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen du San Fermin Txikito jaietan gertatutako eraso LGTBIfobikoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen du San Fermin Txikito jaietan gertatutako eraso LGTBIfobikoa, eta bere babesa eta elkartasuna adierazten die eraso hori pairatu dutenei, bai eta asteburu honetan bertan Valladoliden jipoi bat jasan ondoren hil den transexualaren hurbilekoei eta behin edo behin jazarpena edo ikara pairatu duten guztiei ere.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak uste du onartezina dela gisa horretako jokabideak gertatzen jarraitzea, eta berresten du konpromisoa duela sexu- eta genero-dibertsitatearekin lotutako eraso guztiak desagerrarazteko lanean jarraitzeko, bai eta LGTBI pertsonen berdintasunaren aldeko politiken jarraipen exhaustiboa egiten jarraitzeko ere, esparru guztietan, LGTBIfobiarik gabeko gizarte bat lortze aldera.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die indarkeria eta eraso sexista eta LGTBIfobikoen aurrean sorgor gera ez daitezen, eta LGTBI pertsonek beren harremanei, gorputzari eta sexualitateari buruz erabakitzeko duten eskubidea erreklamatzen du".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere arbuio eta gaitzespen bipilenak erakusten ditu gizakiak sexu-esplotaziorako salerostea dela eta. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Talde parlamentario eta foru parlamentarien elkarte guztiek alde bozkatu dute; Gero Baik, ordea, abstentzioa eman du adierazpenaren bigarren puntuan, eta gainerakoen alde bozkatu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bere arbuio eta gaitzespen bipilenak erakusten ditu giza eskubideen urratze eta bortxatze ankerrena den agerkari baten aurrean, nola baita gizakiak sexu-esplotaziorako salerostea.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak berrikus dezala Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legearen ezarpena, salerosketaren eta/edo prostituzioaren biktima diren emakumeei zuzendutako prebentzioko, arreta integraleko eta leheneratzeko lanetan aurrera egin dadin.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak babesten ditu egungo Espainiako Gobernuaren borondatea eta konpromisoa, pertsonen salerosketaren aurkako lege integral batean lan egitekoa, horren bidez krimen horren aurka hobeki borratu ahalko baita giza eskubideen urratze larri horren biktima diren pertsonak zaintzearen ikuspegitik.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak aitortu eta baloratzen ditu esparru honetan lan egiten duten gizarte entitateak egiten aritu diren ahalegina eta lana, beren ardurarengatik eta profesionaltasunarengatik, bai eta biktimen alde eta delinkuentzia antolatuaren irabazi handitako negozio-bolumena mugitzen duten delituzko jokabide mafiosoak direla-eta sentsibilitate eta errefusa soziala lortzen laguntzeko egin duten apustuarengatik ere”.