1. a) Onestea, hala erabakiz gero, zuzenean eta irakurketa bakarrean izapidetu dadin Foru Lege proiektua, kreditu berezi bat ematekoa 2019ko maiatzaren 26an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza ordaintzeko alderdi eta formazio politikoei.
b) Eztabaidatu eta bozkatzea Foru Lege proiektua, kreditu berezi bat ematekoa 2019ko maiatzaren 26an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza ordaintzeko alderdi eta formazio politikoei.
2. Erlijioaren irakaskuntzari eta haren ordezkoei buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzea, hala erabakiz gero. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.
3. Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua aldatzeko Lege proposamena aintzat hartzea, hala erabakiz gero. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
4. Aintzat hartzea, ahal erabakiz gero, Lege proposamena, Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa erlijioaren irakaskuntzari dagokionez aldatzekoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
5. Aintzat hartzea, hala erabakiz gero, Lege proposamena, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituena. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.