Osoko Bilkura

Gai zerrenda:

INTERPELAZIOAK:

1. Interpelazioa, klimaren aldeko nazioarteko greba deitu duten erakundeen helburuak direla-eta garatu beharreko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

GAURKOTASUN HANDIKO GALDERAK.

2. Gaurkotasun handiko galdera, irailaren 13ko 000214/2019 epaiaren gaineko balorazioari eta etorkizunari begira horrek esan nahi duenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

3. Gaurkotasun handiko galdera, Tafallako eremua eta haren inguruak Babes Zibileko Larrialdi batek Larriki Ukitutako Eremuaren Deklarazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

4. Gaurkotasun handiko galdera, Skolae proiektua eta hura garatzen jardun duen lantaldea direla-eta Hezkuntza Departamentuko egungo arduradunen urratsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

5. Gaurkotasun handiko galdera, uztailaren 8an gertatutako uholdeen ondoriozko Hondamendi Eremuaren Deklarazioa dela-eta erreskate bereziko funtsen bat artikulatzeari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

6. Gaurkotasun handiko galdera, egonkortasunaren eta independentisten mendean ez egotearen beharrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

7. Gaurkotasun handiko galdera, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Lege proiektuari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA:

8. Galdera, Errenta Bermatuari buruzko Foru Legea aldatzeko asmoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

9. Galdera, bost hilabete baino gehiago lan egin duten bitarteko langileen kontratua uztailean eta abuztuan luzatze aldera Hezkuntza Departamentuak eta sindikatuek egindako hezkuntza-itunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

10. Galdera, Nafarroako 2020rako aurrekontuen aurreproiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

11. Galdera, Egako adarraren exekuzio-egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

12. Galdera, ingelesez ikasteko programa garatze aldera legegintzaldi honetarako aurreikusi den planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO KONTSEILARIA:

13. Galdera, Nafarroako Gobernuan karguak dituzten lau alderdi politikok bitarteko eta baliabide publikoak erabiliz egindako publizitate-bideoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

14. Galdera, Nafarroako Gazteriaren Institutua izanen denaren helburu nagusiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

15. Galdera, Esako urtegiaren eta urtegia handitzeko obren segurtasunari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

16. Galdera, emakumeen eta neskatoen sexu-salerosketa eta -esplotazioari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO KONTSEILARIA:

17. Galdera, Cordovillako lurzatian ezartzeko interesa erakutsi duten enpresa-taldeei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

LURRALDE KOHESIORAKO KONTSEILARIA:

18. Galdera, transferentzia arrunten funtsari buruzko lege berriari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

EKONOMIA ETA OGASUNEKO KONTSEILARIA:

19. Galdera, gastu-muga aurkezteko aurreikuspenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO KONTSEILARIA:

20. Galdera, banku publiko bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

HEZKUNTZAKO KONTSEILARIA:

21. Galdera, eremu ez euskalduneko familiek beren seme-alabak D ereduan matrikulatzeko eskubidea bermatzeko irizpideei eta urratsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

22. Galdera, gure lurraldean Lanbide Heziketa bultzatzeko aurreikuspenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

KULTURA ETA KIROLEKO KONTSEILARIA:

23. Nafarroako Foru Komunitateari dagokion senataria hautatzea.

24. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseilurako izendatu beharreko lau kideak hautatzea.

Osteguna, 26 iraila, 2019 - 09:15