Mesa y Junta de Portavoces

GAI-ZERRENDA

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko Foru Lege proposamena, zeina 2018ko urriaren 4ko Osoko Bilkuran aintzat hartu baitzen, izapidetzen jarraitzea.

- Nafarroako Poliziei buruzko Foru Lege proposamena, zeina 2018ko urriaren 4ko Osoko Bilkuran aintzat hartu baitzen, izapidetzen jarraitzea.

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duen Foru Lege proposamenaren ingurukoa.

- Ingurumenaren babesari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak eta María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu dute.

MOZIOAK:

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da maisu-maistren kidegorako lan-eskaintza publikorako deialdia segurtasun juridikoz egin dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru lege proiektu bat igor dezan Parlamentura, apustuekin eta, bereziki, kirol apustuekin zerikusia duen guztia arautzeko xedez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Erretiratzea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak egin beharreko agerraldia, azaltzekoa entitate horrek zer jarrera daukan Toki Maparen aldaketari dagokionez. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Erretiratzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak egin beharreko agerraldia, Kasedan irailaren 18an izandako gertakariak eta 112ak egindakoa azaltzekoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, SuperSer zenak Cordovillan zeuzkan lursailetan IKEA enpresa kokatzeari begira Nafarroako Gobernuaren, NASUVINSA enpresa publikoaren eta IKEA enpresaren arteko elkarrizketen eta negoziazio prozesuaren xehetasunak eman ditzan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariarena, 2017ko Jardueren Memoria aurkez dezan. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari Juan Luis Beltrán Aguirre jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2018ko urriaren 3koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Gelagri Ibérica, SLk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- CSI-CSIF eta APS irakasle-sindikatuen eta irakasle-elkartearen ordezkariekin, Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2018-2022 urteetarako itunari buruzko iritzia eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Kurdistango Ilargierdi Gorriaren ordezkaritza bat, Siriako iparraldeko gerraren testuinguruan sorturiko beharrizanak azaltzeko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Eskaera, Corinaren grabazioei eta Juan Carlos I.a errege emerituak eginiko balizko irregulartasunei buruzko ikerketa batzorde bat eratzekoa. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

AHOZKO GALDERAK:

- Gerra Zibileko eta diktadurako artxiboak berreskuratzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Laborategi bateratuaren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua biltzeari buruz daukan aurreikuspenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen eta indarrean dagoen foru araudiaren –Funtzio Publikoaren Estatutua eta hura garatzeko arauak– artean sorturiko desadostasuna ebaztera bideratutako jarduketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mariano Herrero Ibáñez jaunak aurkeztu du.

- Familia Ugariei buruzko 2003ko Foru Legea eguneratzeari dagokionez Nafarroako Gobernuak daukan aurreikuspenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako ingurumena hobetze aldera aurreikusten dituen ekintzei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Erlijio islamikoaren ikasgaiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ezgaitasun psikikoa duten pertsonentzako garraiobideari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Foru parlamentari Irízar Jáuregui jauna Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioan sartzea.

- Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioaren idazkia. Horren bidez jakinarazten da zein batzordetan hartuko duen parte foru parlamentari Francisco Irízar Jáuregui jaunak.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du erakunde demokratikoak indarrez hartzea, segurtasun-indarrei eraso egitea edo ordezkari demokratikoei jazarri edo esestea dakarren indarkeriazko ekintza oro. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

Astelehena, 8 urria, 2018 - 10:00