Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

GAI-ZERRENDA

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da langile publiko kontratudunei erraztu diezaien beren familia-premiei egokitutako lanaldi bat hartu ahal izatea, eta familia gurasobakarrek familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen deialdiko baremoak gaurkotu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere errekonozimendua adierazten die soldadutzaren aitzineko kontzientzia-eragozleei eta intsumisoei. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentziako kudeatzailearena, egoitza geriatrikoekiko itun-eredu berriari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekainaren 20ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Vegetales Línea Verde Navarra SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekainaren 20ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita “NATUR-ALL BBVV-2018 SLUk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekainaren 20ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita TRANS JAYLO SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 2016an egindako kontratazio publikoari buruz Kontuen Ganberak egindako txostena balora dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberaren lehendakariarena, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 2016an egindako kontratazio publikoari buruz egindako txostena balora dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zuzendari-kudeatzailearena, sexu-transmisiozko infekzioen igoeraren analisia egin dezan eta horiei aurrea hartzeko hartuko diren neurriak azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Etxekonak Elkartearen ordezkaritza batekin, erkidego-etxebizitzaren ereduari buruzko proiektua azal dezaten, bai eta beren proposamenak eta beharrizanak ere. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- AITANen ordezkaritza batekin, Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenari buruzko balorazioa egin dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Hiesaren aurkako Batzorde Hiritarrarekin eta Sare Elkartearekin, sexu-transmisiozko infekzioen igoeraren analisia egin dezaten eta horiei aurrea hartzeko hartuko diren neurriak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko ikerketa batzordearen ekainaren 22ko erabakia, bere ondorio-idazkia aurkezteko epea luza dakion eskatzen duena.

AHOZKO GALDERAK:

-  Egoitza geriatrikoen itun-ereduari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitatearen Udako XVIII. Ikastaroei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 45/2018 epaiaren aurka jarritako errekurtsoa ezetsi izanak mendekotasun larria dutenentzat izan dituen ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Konstituzio Auzitegian aurkeztutako eskumen-gatazkak ebazteko sala parekide bat eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Kontratazio-zerrendetak egoten jarraitu ahal izateko irakasle-oposizioetako emaitza gorde ahal izateari dagokionez Hezkuntza Departamentuak hartutako erabakiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Egoitza geriatrikoetako erabiltzaileen tarifek 2015ean, 2016an, 2017an eta 2018ko urtarrilean izandako igoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Itunpeko egoitza geriatrikoetako tarifa-aldaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Elkarbizitzako arduradunik ez duten ikastetxeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako unibertsitateaz bestelako ikastetxeetan elkarbizitza zertan den jorratzen duten azterlanei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateaz bestelako ikastetxeetako elkarbizitza-batzordeen osaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Gurasoen Mahaiaren deialdiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Xabierko Gazteluaren inguruaren mantentze-lanei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Legez kontra usurpatutako herri-lurrak berreskuratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Euskal Autonomia Erkidegoarekin turismo arloko garapen ekonomikorako sinergiak bilatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Osasungintzako bitarteko langileek lanbide-karrera kobratzeko eskubidea onartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitate-ikasketak egiten ari diren gazteei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Gizarteratzeari buruzko Plan Estrategikoa, 2018-2021.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 2016an egindako kontratazio publikoari buruzko fiskalizazio-txostena.

BESTELAKO GAIAK:

- Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren izena aldatzea.

- Nafarroako Kontseiluaren 2017ko oroitidazkia. Nafarroako Kontseiluak aurkeztu du.

- Foru parlamentari Herrero Ibáñez jauna Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioan sartzea.

- Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak batzordeetako kideak aldatzea.

- Kexa-idazkia, Gimeno Gurpegui jaunak Hezkuntza Batzordean daukan jokabidea dela eta. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zalantzarik gabe gaitzesten du ijito-populazioarenganako diskriminazio eta arrazakeria egintza oro. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du heldu den ekainaren 28an LGTBI kolektiboaren harrotasunaren nazioarteko egunaren ospakizunarekin. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

Astelehena, 25 ekaina, 2018 - 10:00