Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

Gai zerrenda

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legea aldatzen duena.

- 2017-2019 aldirako toki inbertsioen plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea aldatzen duena.

INTERPELAZIOAK:

- Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren idazkia, gazte-enpleguari buruzko politika orokorraren eskumenari buruzkoa.

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da sei hilabeteko moratoria bat ezar dezan Eskubide Sozialetako Departamentuaren barruko fundazio publikoa sortzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak presoak urruntzen dituen espetxe politikarekiko bere desadostasuna adierazten du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariaren agerraldia erretiratzea. Agerraldia zen Mendetasunaren Behatoki Nazionalak Nafarroari mendetasunaren arreta dela-eta eman dion ez-gai emaitza aztertzeko eta baloratzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Lan Osasunaren Zerbitzuko buruaren eta Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen agerraldia erretiratzea. Agerraldia zen azal zezaten zein balorazio egiten duten Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileen kudeaketan lankidetzan jarduteari buruzko Erregelamendua onesten duen Errege Dekretuaren proiektuari buruz, bai eta prebentzioaren arloko jarduketak erregulatzeko proiektuaren zirriborroari buruz ere. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informa dezan Enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten duen Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Funtzio Publikoaren Estatutuaren prestalanak zertan diren informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, azal dezan zer dela-eta kendu diren Yamaguchiko eta Arrotxapeko enplegu bulegoak eta erabaki horrek zer ondorio izanen dituen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ELA eta LAB sindikatuekin egitekoa zen lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkura zen azaltzeko zer balorazio egiten duten Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileen kudeaketan lankidetzan jarduteari buruzko Erregelamendua onesten duen Errege Dekretuaren proiektuari buruz, bai eta prebentzioaren arloko jarduketak erregulatzeko proiektuari buruz ere, eta beren proposamenak azaltzeko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Foruzaingoaren egungo instalazioetara eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren instalazioetara egin beharreko bisitaren programa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, Batzordean izapidetu daitezen Club Atlético Osasunak Sadar futbol-zelaia erosteari buruzko galdera eta N-134 errepidean egindako trafikoaren neurketei eta aurreikusitako neurriei buruzko galdera. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatututaren erreformari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa de Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Gizarte Zerbitzu publikoen kudeaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Sesmako Virgen de Nievas ikastetxe publikoan hizkuntza ereduak aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Rozalejoko Markesaren eraikin okupatuan jarduera ilegalak egin daitezen ez eragozteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- 2017-2018 ikasturtean eskola jazarpena dela-eta salatutako kasuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 2017-2018 ikasturtean irakasleen eta zerbitzuetako langileen aurka gertatutako erasoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Salestarren Iruñeko lurzatien enkanteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Udan Iruñeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zerbitzua berrantolatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Kontuen Ganberaren fiskalizazio-progaman sartzea honako txosten hauek: Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontratua esleitzeko baldintza-agiria (9-18/CCO-00013), Ilundain-Haritz Berri Fundazioarekin 2005ean eta 2011n eta Dianova Elkartearekin 2013an sinatutako kontratuak eta Elkarbizitzako neurri judizialak dituzten adingabe arau-hausleentzako eremu zabaleko egoitza-arretako programa kudeatze aldera publizitaterik eta lehia publikorik gabeko prozedura negoziatuaren bidez 2016an sinatutako kontratua

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2018ko maiatzean egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak ekainaren 14an sartu baitziren erregistroan.

BESTELAKO GAIAK:

- Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren izena aldatzea.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Europako Batzordea eta Europar Batasuneko estatuak Europako lurraldean asilo-aukerak murrizten saiatzea. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatu egiten duela erakunde publikoek emakumeen aurkako umiliazioa edo laidoa eragiten duten eta indarkeria matxista sustatzen duten kultur ekitaldietan laguntzea. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

Astelehena, 18 ekaina, 2018 - 10:00