Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

GAI-ZERRENDA

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da erakunde sindikalekin  eta enpresa-erakundeekin adostu dezan 2016tik 2019ra bitarteko enplegu plana. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Iruñeko eta Orkoiengo udalekiko akordio bat susta dezan PA-30 errepidearen gainean pasabide bat eraikitzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Egoitza Santuarekiko akordioak sala ditzan, hezkuntza-sistema laiko bat ahalbidetzeko. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bertan behera utz dezan Etxauzia frantziar elkarteari 80.000 euro oparitzeko aurreikuspena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariaren agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldiaren xedea zen azaltzea zein den Gobernuaren jarrera EAJk Nafarroako errealitate instituzionalean berriz esku sartzearen aurrean, Euskal Estatutu berriaren proiektuaren bitartez. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Tuterako Torre Monreal ikastetxearen egoera azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, suhiltzaileen erreskate-talde berriaren proposamena azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Patxi Leuza García jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza funts publikoekin finantzatutako ikastetxe pribatuetan (2012-2016) fiskalizazio-txostena aurkez dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza funts publikoekin finantzatutako ikastetxe pribatuetan (2012-2016) fiskalizazio-txostena aurkez dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza funts publikoekin finantzatutako ikastetxe pribatuetan (2012-2016) fiskalizazio-txostena aurkez dezan. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Administrazio Erroko funtzionarioen ordezkaritza batekin, azal dezan ea komenigarria den beste epe bat abiaraztea Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek eskubide pasiboen gaineko hautua egin dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Oinarrizko osasun-laguntzako pediatrekin, prestazio horrek egun dauzkan gabeziak direla-eta egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

- Eremu Elektromagnetikoengatik Kaltetutakoen Nafarroako Elkartearen ordezkaritza batekin, elektro-hipersentiberatasunaren arrazoiak eta ondorioak azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

AHOZKO GALDERAK:

- Idazkia, zeinaren bidez eskatu baita Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak erantzun dezan Osoko Bilkuran kontzientzia-eragozpenaren eta intsumisioaren Nafarroako mugimendu antimilitarista dela-eta Nafarroako Gobernuak garatuko dituen ekimenei buruzko galdera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazi baitu Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak erantzunen duela suhiltzaile-gidari laguntzailearen lanpostuetan eta suhiltzaile-peoi laguntzailearen lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako deialdietan euskara merezimendu gisa ez baloratzeko arrazoiari buruzko galdera.

- TRIMAN MINERALS SAU enpresaren egoerari eta SODENAk emandako laguntza ekonomikoaren jarraipenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Idazkia, zeinaren bidez eskatu baita Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak erantzun ditzan nahitaezko soldadutzaren aitzineko kontzientzia-eragozleei eta intsumisoei buruzko galdera (9-18/PES-00116) eta nahitaezko soldadutza dela-eta Armadarekin lankidetzan aritu ez ziren udaletako kargudun publikoen aurkako prozedura penal eta zibilei buruzkoa (9-18/PES-00117). EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Idazkia, zeinaren bidez eskatu baita Iruñeko Ospitaleguneko burutzari buruzko galdera osatzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza funts publikoekin finantzatutako ikastetxe pribatuetan (2012-2016) fiskalizazio-txostena.

- Berako, Vianako, Altsasuko eta Baztango udalek beren herrietako ikastolei egindako ekarpenak fiskalizazio-txostena

- Eskaria, fiskalizazio- eta legezkotasun-txostena egin dadin Nafarroako Gobernuak Ilundain-Haritz Berri Fundazioarekin 2005ean eta 2011n eta Dianova Elkartearekin 2013an sinatutako kontratuak direla eta. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Unionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, fiskalizazio- eta legezkotasun-txostena egin dadin elkarbizitzako neurri judizialak dituzten adingabe arau-hausleentzako eremu zabaleko egoitza-arretako programa kudeatze aldera Eskubide Sozialetako kontseilaria denak publizitaterik eta lehia publikorik gabeko prozedura negoziatuaren bidez 2016an sinatutako kontratuari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Konstituzio Auzitegiaren epaia, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren kontrako 1385/-2014 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa dela-eta.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Turkiako Errepublikari eskatzen dio Taner Kiliç aske utz dezan eta auzipetutako giza eskubideen defendatzaileen aurkako karguak erretira ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren izena aldatzea.

Astelehena, 4 ekaina, 2018 - 10:00