MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Banku Publiko bat sor dezan, zeinak zuzenean esku hartuko baitu gure erkidegoaren garapen ekonomikoan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121 errepidea Belate-Bidasoa autobia bihur dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Aranazko eta Olaztiko liburutegiak pareka ditzan liburutegi sareko gainerakoekin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2020-2023 aldirako urte anitzeko finantzaketa-hitzarmen bat egin dezan Nafarroako Antzerki Sarearekin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Erro Ramírez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lantalde bat sor dezan eta Europar Batasunaren Nekazaritzako Politika Komunen aitzinean Nafarroak izan beharreko jarrera zehaztu dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, Iruñeko espetxeko arreta medikoa zertan den azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena eta Kulturako zuzendari nagusiarena, Kultur Eskubideei buruzko Legearen garapena eta aplikazioa zertan diren azal dezaten. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Foruzaingoaren eta Suhiltzaileen zerbitzuak direla-eta egindako diagnostikoei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Parte-hartze demokratikoari buruzko Foru Legea dela-eta Estatuko Gobernuarekin izandako desadostasunak eta lortutako akordioa azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Osasuneko eta Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariena, Iruñeko espetxeko arreta medikoa zertan den, zer neurri hartu diren eta espetxe arloko osasungintzaren eskumena eskuratzeari buruzko aurreikuspena azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren ildo orokorrak eta 2019ko martxoan jendaurrean paratutako aurreproiektuan izandako aldaketak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, N-121-A errepideko segurtasuna hobetzeko xedez hartutako neurriei buruz informa dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Erizaintzako Teknikarien Sindikatuaren ordezkariekin, sektorearen egoera eta egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen ordezkariekin, egiten duten lana eta dauzkaten premiak azal ditzaten. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Nafarroako Txile Etxearen ordezkariekin, Txilen azken hilabeteotan bizi duten krisi sozial eta politikoa azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Fiteroko Udalaren ordezkariekin eta bertako gizarte- eta enpresa-erakundeen ordezkariekin, NA-6900 errepidetik herrira sartzeko bideetan hobekuntzak egin beharrari buruz informa dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Médicos del Mundo eta Medicus Mundi elkarteen ordezkariekin, “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioa” txostena azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Ustaizeko Kotzejura, kaleen egoera eta uraren hornidura eta saneamendua ikusteko. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- N-121-Ara; zehazki, Arraitz-Orkingo zeharbidera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Noaingo Udalera. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.
- TRACASA Instrumental SLra eta CENERen instalazioetara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- POT 2-Nafarroa Atlantikoko Lurralde Antolamenduko Planaren eta POT 5-Ebroren Ardatzaren Lurralde Planaren esparruetan paisaiaren gizarte-ikuskera dela-eta garatutako prozesuen emaitzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioaren María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Paisaiaren Europako Hitzarmenaren araberako paisaia-politika ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua Kulturaren eta Kirolaren arloetan zehazteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Superser zenaren lurzatiak saltzeari eta bertan paratuko den merkataritza-proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- D ereduan aurrematrikulatzeko kanpainari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Foruzaingoko Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloak zerbitzu emateko beharko lituzkeen foruzain berrien kopuruari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide-segurtasuna direla-eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria zenak Estatuko Gobernuari 2019ko abenduaren 20an igorri zion akordio-proposamenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Ekonomia zirkularra garatzeko agenda betetzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Erriberriko oinarrizko osasun barrutiko osasun-arretari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Iruñeko espetxeko presoei ematen zaien osasun-arretari buruzkoa buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Doneztebeko oinarrizko osasun barrutiko pediatriako lanpostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko langileak hautatzeko prozesuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- NASUVINSAk sinatutako eta sinatzea aurreikusitako hitzarmenei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Administrazio Publikoak etxebizitza babestuei dagokienez lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko daukan eskubidea baliatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Superser zenaren eraikinak botatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Tafallako saihesbideko obrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa. Aldaketa horiek 2019ko urrian igorri ziren Parlamentura.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Parlamentu Gaztearen proposamenak, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak aurkeztuak.
- Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren txostena, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruzkoa.
- Balorazio- eta bideragarritasun-azterlana, genero-indarkeriako arriskuan edo egoeran dauden emakumeentzako babes-neurri gisa txakur bizkartzainen laguntza aintzat hartzekoa. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak bidali du.
- Konstituzio-kontrakotasuneko 315-2020 errekurtsoa, zeina Gobernuko lehendakariak sustatu baitu Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen 2. artikuluaren aurka, Konpilazioan honako lege hauei ematen zaien idazketa dela-eta: 11, 12, 54 –c) letrako bigarren paragrafoa–, 72 –azken paragrafoa–, 471 –azken paragrafoa–, 483 –bigarren paragrafoa–, 495 –bigarren eta hirugarren paragrafoak–, 511 eta 544garrena. Konstituzio Auzitegiak aurkeztu du.
- Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztutako hautagaiak, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoan Nafarroako Parlamentuaren ordezkari izanen diren bi kideren hautespenerakoak.
- Errekurtsoa, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteari atxikiak diren foru parlamentari Buil García jaunak eta Aznárez Igarza andreak Mahaiaren 2020ko urtarrilaren 27ko erabakiaren aurka aurkeztua.