Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

INTERPELAZIOAK:

- Kulturaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

MOZIOAK:

- Eskaria, mozio hau batzordean eztabaidatu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da ikerketa-batzorde bat eratu dezan Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan egindako abusuak argitzeko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Garesko Udalak sustaturiko “Gares Energia” trantsizio energetikorako proiektu aitzindariaren finantzatze-beharrizanei aurre egiteko kreditu berezi bat ematen duen azaroaren 20ko 25/2019 Foru Legea dela-eta aurkeztutako idazkia azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal dezan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 434/2016 epaia betetzeak zer ondorio izanen dituen ukitutako 108 irakasleentzat. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, Nafarroako Kulturaren Atari Digitalaren ezarpena zertan den azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Super Ser zenak hartzen zuen lurzatia (zeinak, besteak beste merkataritza-erabilera baitzuen) zertara bideratuko den eta zertarako saldu den azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal dezan bere departamentuak zergatik ez duen neurririk hartu Rozalejoko Markesaren eraikina legez kanpo okupatzeagatik inputatu zituztenak absolbitu izanaren arrazoiak argitzeko eta aurkako errekurtsoa jartzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foruzaingoko nagusi ohi Torcuato Muñoz Serrano jaunarekin, azal dezan zer arrazoi tekniko egon ziren Rozalejoko Markesaren eraikina legez kanpo okupatu zenean egin ziren operatiboa eta polizia-jarduketak egiteko. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Sanfermines 78-Gogoan elkartearen ordezkariekin eta “argentinar kereila” deitutakoaren gainontzeko kereila-jartzaileekin, haien balorazioa azal dezaten eta ekimenak proposa ditzaten frankismoaren krimenengatiko erantzukizunei dagokienez Martín Villak Servini argentinar epailearen aitzinean inputatu gisa egin beharreko agerraldia dela-eta. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Oroimen historikoaren dokumentu-funtsaren arduradunekin, zer egiten duten azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Fermín Chapu Apaolaza “7 de julio” liburuaren egilearekin, kazetari, idazle, hizlari eta sanferminetako entzierroaren berri-emailea den aldetik bere ikuspuntua eman dezan zezen-ikuskizunei eta adingabeen presentziari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du. (10-20/SET-00012). Hedabideak bertan direla, eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Los Arcos Motor Sport (LAMS) sozietatearen ordezkariekin, sinatu eta bost hilabetera Los Arcosko zirkuitua ustiatzeko kontratuari uko egiteko arrazoiak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Erronkari Ibarreko CAIDISera. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Las Hayas CAIDISera eta Monjardín eguneko zentrora. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Erronkari Ibarra egoitzara. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

AHOZKO GALDERAK:

- Lan Autonomoaren Nafarroako II. Azokari buruzko galdera (10-19/POR-00181) eta EBetan muga-zergak igotzearen eta Erresuma Batuan Brexit gogorra egitearen ondorio ekonomikoak arintzeko neurriei buruzko galdera (10-19/POR-00206) erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Nazioarteko destino bakarreko gastronomia eta elikadura-GATURI proiektuaren helburuei eta Nafarroako turismo-sektorean izan lezakeen eraginari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Jantoki osasungarriak eta jasangarriak sustatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Nafarroan koronabirus-kasuei aurrea hartze aldera Osasun Departamentuak hartu dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Ospitalez kanpoko pediatriako larrialdiei aurre egiteko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Euskarazko komunikazio-enpresentzako laguntzak emateko baldintzak aldatu izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Navarra Sumak parlamentuan egindako kritika politikoak direla-eta lanbidea defenda dezan Kazetarien Elkargoa premiatzearen helburuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Gobernuaren jardunaren gardentasuna hobetze aldera ezartzen ari diren neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Antsoaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan gizarte-larrialdian dauden pertsonentzako laguntzak murriztea saiatzen ari delako salaketei buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Superser-en lurzatia zena Ten Brike Desarrollos SLri saltzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Cordovillako Superser-en orubea zena besterentzeko prozesuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Tuterako hemodialisi-unitateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun-arreta jarraitu eta larrialdikoari buruzko 2/2013 Foru Legea ez betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Gure erkidegoan dauden 9 laneratze-enpresei laguntzeko 2019ko deialdiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Laneratze-enpresentzako laguntzen 2020rako aurreikusitako deialdiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Laneratze-enpresa berrien proiektuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Enplegu Babestua Laguntzeko Batzordeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2019ko abenduan sartu baitziren erregistroan.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Minbiziaren aurkako Mundu Eguneko “Minbizia da” kanpainarekin. Egunaren ospakizunarekin. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

Astelehena, 3 otsaila, 2020 - 10:00