Gai zerrenda
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Navarra Suma talde parlamentarioaren idazkia, zeinaren bidez eskatu baitu Nafarroako 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea luza dadin.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren idazkia, Garesko Udalak sustaturiko “Gares Energia” trantsizio energetikorako proiektu aitzindariaren finantzatze-beharrizanei aurre egiteko kreditu berezi bat ematen duen azaroaren 20ko 25/2019 Foru Legea dela-eta.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Hezkuntza Batzordearen irizpen negatiboa, Erlijioaren irakaskuntzari eta haren ordezkoei buruzko Foru Lege proposamena dela-eta.
INTERPELAZIOAK:
- Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea dela-eta garatuko den politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Trantsizio energetikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.
- Turismoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ukitutako toki entitateetako udalekin lankidetzan jardun dadin, behin betikoa izan dadin ADIFek eta RENFEk Castejóngo, Tafallako eta Altsasuko tren-geltokietako txarteldegiak berriro irekitzeko behin-behineko erabakia. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da egin beharreko zuzemenak egin ditzan Frantziako Gobernuaren aitzinean, Francisco Franco diktadoreari Ohorezko Legioaren saria erretira dakion. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da N-121-A errepidetik ibilgailu astunen zirkulazioa mugatzeko har litezkeen neurriak azter ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Estatuko Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira zenbait neurri har ditzaten lindano izenarekin ezagutzen den pestizida dela-eta. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 142/2004 Foru Dekretua alda dezan, gure erkidegoko etxebizitza-premia berriei erantzuteko. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zain dezan Espainiako Konstituzioaren 27.1 artikulua –”denek dute hezkuntzarako eskubidea, eta irakaskuntza-askatasuna aitortzen da”– eta 27.2 artikulua –hezkuntzaren helburua pertsonaren nortasuna osotara garatzea izanen da, bizikidetzaren printzipio demokratikoen errespetuan eta oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetuan– betetzen direla. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egin dezan, etorkinak D nahiz A ereduan sar daitezen. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, departamentuak Emanzipa eta DaVid programen lehendabiziko urteari buruz egiten duen ebaluazioa azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Parque de la Naturaleza de Navarra SAren plan estrategikoari, inbertsio-planei eta jarduketei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Gazkalo-Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federazioko ordezkariekin, Nafarroan etxebizitzaren egoera zein den azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- ADELUNA-Lupus gaixotasuna dutenen Nafarroako elkartearen ordezkariekin, lupusa duten nafarrekin –haur nahiz helduekin– egiten dituzten jarduerak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Alkateen ordezkariekin, N-121-A errepidean urgentziaz ezarri beharreko neurriak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- “Son nuestros hijos” elkartearen ordezkariekin, Espainian haurduntza subrogatua zertan den eta praktika horretara jo duten espainiar familiek duten egoera azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Esku-hartze sozialeko entitateen Nafarroako elkartearen ordezkariekin, Nafarroan lan-baldintzak arautzen dituen esku-hartze sozialeko autonomia-hitzarmenaren negoziazioa zertan den azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Iratxeko monasterioan egindako indusketa arkeologikoko obretara bisitan joateko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Polizia-gehiegikeriei buruz Nafarroak eta EAEk onetsitako legeen aurka PPk, Cs-ek eta Voxek aurkeztutako errekurtsoak Konstituzio Auzitegiak izapidetzeko onartu izanari buruz Nafarroako Gobernuak zer balorazio egiten duen jakite aldera aurkeztutako galdera erretiratzea. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- NA-121-A errepidean egin beharreko jarduketen lehentasunari buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- 2030eko Agenda garatzeko konpromisoa bultzatze eta sendotze aldera aurreikusitako jarduketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.
- Espainiako Gobernuak larrialdi klimatikoa deklaratu izanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren esparruan jakinarazpen elektronikoen zerbitzua nola eman arautzen duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 31ko 99/2019 Foru Aginduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2019ko azaroan sartu baitziren erregistroan.
BESTELAKO GAIAK:
- Bi kide izendatzea Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikorako. Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo Hualde andreak aurkeztu du.
- Talde parlamentarioentzako diru-laguntzak eta foru parlamentarien bertaratzeengatiko ordainsariak, 2020ko ekitaldirako.
- Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren proposamenak, Parlamentuko lehendakariaren, foru parlamentarien eta Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileen ordainsariak 2020ko urtarrilaren 1etik aitzinako eraginez eguneratzeari buruzkoak.
- Txostena, Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioari IX. legegintzaldian esleitutako dirulaguntzak ordaintzeko eta dirulaguntza horiei buruzko espediente ekonomiko-administratiboa bukatzeko eskariari buruzkoa.