FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena dela eta.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmen bat sina dezan, Mediterraneotik Kantauri itsasorainoko trenbide-korridorearen Nafarroako tartean AHTaren eraikuntza hobetzeko eta azkartzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Kultura eta Kirol Departamentua premiatzen da azterlan bat egin dezan, Nafarroako Futbol Federazioarekin lankidetzan, kirol eta aisia instalazioei buruzko araudia betetzen ote den aztertzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da buru-nahaste larria duten pertsonei arreta emateko programa berrikus dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Osasuneko kontseilariarena, gobernu onari eta gardentasunari dagokienez legegintzaldiko lehen urte honetan Osasuneko Departamentuak hartutako konpromisoak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Berrikuntza Digitalerako Polo berriari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarena eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiarena, “1960tik 1978ra bitarte Nafarroan izandako torturak eta tratu txarrak” direla-eta Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako txostena azal dezaten eta 1978tik aitzinako aldiari buruzko bigarren txosten bat egiteari dagokionez beren departamentuak darabilen aurreikuspenari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarena, “Erregio edo gutxiengoen hizkuntzen Europako Kartan jasotako konpromisoak betetzeari dagokionez Adituen Batzordeak egindako bosgarren txostena eta txosten horretan oinarrituta Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak emandako gomendioak” azal ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- ANELen eta UCANen ordezkariekin, Nafarroako kooperatiben egoera eta gizarteak horiei buruz duen ikuskera azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Cascanteko alkatearekin eta UAGNren, Ehiza Federazioaren, Ingurumen Departamentuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren eta Errepideak Zaintzeko Zerbitzuaren ordezkariekin, ehiza-barrutien kudeatzailearekin eta Nafarroako Albaitarien Elkargoko lehendakariarekin, ehiza-faunaren gainpopulazioari buruz informa dezaten; bereziki, basurdeen, orkatzen eta untxien gainpopulazioari buruz eta horren ondorio sozioekonomikoei eta biosanitarioei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- “Iruña antitaurina” elkartearen ordezkariekin eta “Indarkeriarik gabeko Haurtzaroa” elkarteko koordinatzaile Anna Mulá abokatuarekin, adingabeek zezen-ikuskizunetara joateari buruz informa dezaten. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Biak Bat Elkartearekin, animaliez lagundutako esku-hartzeak Nafarroan zertan diren azal dezaten eta 2019an egindako terapia-programak nahiz genero-indarkeria pairatzeko arriskuan diren adingabeentzat animaliez lagunduta egindako terapien arloan egindako ikerketaren emaitzak ezagutaraz ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Prostituzioaren Abolizioaren aldeko Emakumeen Nafarroako Plataformaren ordezkariekin, “alokairuzko sabelen” jardunbide ilegalean emakumeek eta adingabeek pairatzen dituzten errealitatea eta esplotazioa azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Sahararen Nafarroarako Ordezkaritza berriarekin, azal dezan zein den egungo egoera errefuxiatuen kanpamendu, Sahara okupatu eta askaturiko eskualdeetan eta zer gertatzen ari den Sahararako nazioarteko politikei dagokienez. Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak aurkeztu du. (10-19/SET-00090). Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Gizakia Helburu-ren ordezkariekin, Nafarroan kanabisaren kontsumoak dauzkan ondorioei eta bilakaerari buruz informa dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Noaingo Udalaren ordezkariekin, energia-efizientziako bere proiektu aitzindariari buruz informa dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.
- Irurreko (Gesalatz) Henri Leanerts eta Paulette-ren Lorategia Zentrora. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- SAT Lacturale taldearen Etxeberriko haztegira. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Mezkirizko eta Erroko tunelen proiektuei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ospitaleguneko urrutiko errehabilitazio programa berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Kontsultetan itxarote-zerrenda kontrolatze aldera Osasun Departamentuak duen kontingentzia-planari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- 65 urterekin nahitaez erretiroa hartzeari dagokionez 2020rako Aurrekontuei buruzko Legean Nafarroako Gobernuak eginen duen planteamenduari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu epe luzeagoa eman dakion Nafarroako Gobernuaren egitura berriari buruzko galderari erantzuteko.
- SINAI-Nafarroako I+G+b Sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren tutoretzapeko adingabe atzerritarrak nahastuta ageri izan diren liskarrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Tuterako Herritarrentzako Arreta Bulegoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioaren tutoretzapean dauden pertsonekiko legezko betebeharrak ez betetzea ekiditeko jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Lantegi Eskolak Programak eta Enplegu Programak garatze aldera Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egindako deialdiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa. Aldaketa horiek 2019ko irailean igorri ziren Parlamentura.
- Iruñeko Udalari buruzko 2018ko fiskalizazio-txostena.
BESTELAKO GAIAK:
- Ana Ansa Ascunce andrea Geroa Bai talde parlamentarioan sartzea.
- Geroa Bai talde parlamentarioak batzordeen osaera aldatzea.
- Geroa Bai talde parlamentarioaren eleduna eta ordezko eleduna.
- Nafarroako Arartekoaren txostena, azken lau urteotan euskaraz aurkeztu zaion kexa-kopuruari buruzkoa.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nazio Batuen idazkari nagusiari eta Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi-komisarioari dei egiten die Saharako kasuaz arduratu daitezen. “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoak aurkeztu du.