Gai zerrenda:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Kreditu-gehigarri bat ematen duena Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) erakundeei diruz laguntzeko, nekazarien eta abeltzainen interesak babesteagatik. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Kreditu-gehigarri bat ematen duena Nafarroako Unibertsitate Publikoa Finantzatzeko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Zeinaren bidez uztailaren 2ko 14/2008 Foru Legea aldatzen baita, Osasun laguntza espezializatuko itxaronaldi-bermeei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra hein batean aldatzen duena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
INTERPELAZIOAK:
- Interpelazio-erretiratzea. Interpelazioa zen 103/2017 Foru Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoak direla-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaien ondoren Nafarroako Gobernuak baliatuko duen hizkuntz politikari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Eskaria, honako mozio hau batzordean eztabaidatu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen duena Nafarroako Arkeologiako plan zuzendari bat taxutu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da AP-68 autobidearen ibilbide osoa bidesaririk gabekoa izan dadin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez premiatzen da gure erkidegoan sexu-askatasunaren eta -intimitatearen aurkako delituak borrokatzera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrekontu-partida bat sar dezan 2020ko aurrekontuetan, Nafarroan atletismoa egiteko instalazio homologatu bat eraiki edo egokitzeko, bai eta kirola urte osoan zehar egitea ahalbidetuko duen pista estali bat ere. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2020an obrak lizita eta has ditzan Tuterako La Atalaya zentroan gutxienez ere bizikidetasun-unitate berri bat eraikitzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Horren bidez Espainiako Gobernua premiatzen da Suizidioaren Prebentziorako Estrategia Nazional bat taxutu dezan, eta Nafarroako Gobernua, Suizidioaren Prebentziorako Nafar Estrategia integral bat presta dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bultzada eman diezaion Soria-Tutera A-15 autobiaren eraikitzeari. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ahalik eta lasterren har ditzan beharrezko neurriak, Arraitz-Orkin zeharbidean ibilgailu astunen iragatea murrizte aldera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informa dezan Nafarroa Bekak 2009-2012 programako deialdien izapidetzeari eta ebazpenari buruz, bai eta Q19/606 espedientean Arartekoak emandako ebazpenari buruz ere. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informa dezan pobrezia-egoerak areagotzearen arrazoiei eta horiek arintzeko neurriei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren 2019ko azaroaren 13ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Rockwool Peninsular, SAk sustatutako inbertsio-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, esplika dezan zer arrazoirengatik eskatu zaion epe-luzatze bat Sustapen Ministerioari, 2018ko aurrekontuetan Espainiako Gobernuak 10 milioi euroko dirulaguntzarekin lagundutako obrak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu ahal izateko. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak azal dezan zer betetze-egoeratan dagoen "Gares Energia" izeneko proiektua, zeinak barne hartzen baitu Erminetako minizentral hidroelektrikoaren eta haren ingurumarien leheneratzea, aipamen berezia eginez jasotako dirulaguntzez, hark azkenean izanen duen erabileraz eta gastu-justifikazioez. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- UNICEFeko ordezkariekin, aurkez ditzaten “Los derechos de los niños y niñas migrantes no acompañados en la frontera sur española” dokumentuan jasotzen diren konklusioak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- AREGNA-Nafarroako Berriemaile Grafikoen Elkartearen ordezkariekin, informa dezaten sektorearen lan-egoerari eta Herritarren Segurtasunari buruzko egungo Legeak dakartzan ondorioei buruz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Nafarroako Zeliakoen Elkartearen ordezkariek esplika ditzaten egiten dituzten jarduerak eta ukituriko pertsonen beharrizanak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak egokitasun-baldintzak azter ditzan hondakin-kudeaketako planta baten eraikuntza eta kokalekuari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Elkarguneek ukituak diren gurasoen elkartearen ordezkariekin, elkartearen helburuak, premiak eta eskaerak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Eskaera, Nafarroako Gobernuko arkeologo batek lagun egitekoa azaroaren 20rako deituta dagoen Iratxeko Monasteriorako bisitan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Cascantetik Fiterora doan NA-6900 errepidera; zehazki, N-113 errepidetik Fiteroko hirigunera doan tartera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Erabakia, 2019ko azaroaren 13koa, Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostena eta Parlamentuak 2018ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkurak onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egiteko Batzorde Bereziarena, batzordeburuaren hautapenari buruzkoa.
AHOZKO GALDERAK:
- EMANZIPA-Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programako eskabideen izapidetzeari buruzko galdera erretiratzea. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Lan-istripuen kopuruaren jarraipena egiteko planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Osasun Zerbitzuaren lan-eskaintza publikoa zehazteko irizpideei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Kontziliazioaren, ardurakidetzaren eta zainketen banatzearen arloan aurrera egiteari begira Ekintza Planeko neurri beharrezko eta urgenteenak identifikatze aldera ordezkaritza sindikal eta feministarekin lan egiteko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra eta Berdintasunaren Kontseilua deitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Eskola-jantokien eredua aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Ekintza Instituzional eta Sozialaren Mahaia sortzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Osasunbideko bitarteko langileei gradua ordaintzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako Departamentuak N-121-A errepideari dagokionez asmotan darabiltzan epeei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
- Legegintzaldi honetan zehar hedabideei laguntzak banatzeko irizpideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren ondoren aurreko legegintzaldiko hizkuntz politika berbera mantentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Tuterako barrutian hemodialisia behar duten gaixoen premiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- N-121-A errepidea hobetzekoa den 10 milioi euroko dirulaguntza bat ez galtzearren epe-luzapena eskatzearen arrazoiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Lehen sektorearentzako laguntzen deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Hezkuntza Departamentuak kudeatutako ikastetxeetako jangela-zerbitzurako baldintza-orrietan sartu beharreko neurri eta aldaketei buruzkoa, klima-aldaketa borrokatzeko konpromisoak gauzatze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Tuteran hirugarren osasun-etxea ez eraikitzeko erabakiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Alokairuko parke publikoko familiei hezkuntza- nahiz gizarte-arloan lagun egiteko talde bat sortzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Alokairu eskuragarri eta egonkorreko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena lurzoru publikoaren gaineko inbertsio pribatuko lankidetza-hitzarmenaren formulari jarraikiz negoziatze aldera tokiko enpresekin izandako harremanei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Hutsik dauden beheko solairuko lokaletako etxebizitzetan egindako aldaketei eta higiezin horiek alokairuko araubidean esleitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Bizigarritasunari buruz indarrean dagoen foru araudia berrikusi eta aldatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Udal planak taxutzeko edo berrikusteko finantzaketa arautuko duen foru dekretu bat onesteko izapideei eta Nafarroako planeamenduaren erregistroa sortzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Nafarroako Gobernuaren komunikazioa, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruzkoa.
- Nafarroako Foru Komunitatearen 2019tik 2023ra bitarteko Baso-agenda.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Nafarroako toki sektore publikoari buruzko 2017ko fiskalizazio-txostena.
BESTELAKO GAIAK:
- 304/2019 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren idazkia, Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordean talde parlamentarioen ordezkariak izendatzeari buruzkoa.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren komunikazioa, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazio edo Foru Berrian dauden lege-xedapen indardunak arau-gorputz bakarrean, testu bategin modura, bilduko dituen foru lege proiektu bat Nafarroako Parlamentura igortzeari buruzkoa.
- Nafarroako Arartekoaren 2020ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua.
- Nafarroako Parlamentuaren 2020ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio Boliviako estatu plurinazioaleko lehendakari Evo Moralesi. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Nafarroako Parlamentuaren eta tokiko korporazio demokratikoen 40. urteurrenaren karietara adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.