Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

Gai zerrenda:

INTERPELAZIOAK:

- Trafiko arloko eskumenak Nafarroari eskualdatzeko baliatu den politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da sortu beharreko fiskal-lanpostuak sor ditzan, Nafarroako populazio osoari zerbitzu emateko. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du 'Medicamentos a un Precio Justo’ legegintzako herri-ekimenarekin, Diputatuen Kongresuan eztabaidatu dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Arkeologiako plan zuzendaria taxutu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kultur intereseko ondasun deklara ditzan Oronozko eta Endarlatsako zentral hidroelektrikoak. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen da abian jar dezan lantalde bat, tokiko administrazio osoan administrazio elektronikoa ezartzeko lanak koordinatuko dituena. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kontuan har dezan, harrera-planak eta -programak taxutzen dituenean, emakumeak eta neskatoak bereziki zaurgarriak direla klima aldaketen inpaktuaren aitzinean, lekualdatzeen arriskua areagotzen baitute. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

AGERRALDIAK:

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Banda Zabaleko Sarea eta telefoniako nahiz datuetako sare mugikorraren 5. belaunaldia (5G) ezartzeko Planaren jarraipena azal dezan; bereziki, azken miliaren bidezko jarraitutasuna. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako zuzendari nagusiarena, administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonentzako osasun-laguntza fakturatzeko prozedura azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoaren funtzionamenduari, egungo kudeaketa-planari eta etorkizunera begirako aurreikuspenei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroan 2019-2020 ikasturtean derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak nahiz unibertsitate-ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzua dela-eta darabiltzan lan-ildoak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarroako bidaiarien hiriarteko garraioaren plan integrala zertan den azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, Eslabako Santa Criz aztarnategian esku hartzeko plana dela-eta Departamentuak zer egin nahi duen azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzako fiskal nagusiarena, 2018ko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azal dezan Nafarroako Foru Komunitatean zertan den banda zabaleko sarerako sarbidea. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretuari buruzko epaien balorazioa errealitate soziolinguinstikotik eta herritarren eskubideen abiatuta egin dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Sarrigurengo Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoan desgaitasunen bat eta hezkuntza premia bereziak dauzkaten ikasleen egoera zein den informa dezan eta ikasle horiek hezkuntza-erkidegoan erabat integratzen direla bermatzeko hartuko diren neurriak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Familiei, haurrei eta nerabeei laguntza emateko 2017-2023 urteetarako II. Plan Integraleko ekitaldi ekonomiko bakoitzean orain arte betetako ekintzei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ANANAR-Asociación Navarra de Amianto-Nuevo Amanecer Respirando elkartearen ordezkariekin, elkartearen helburuak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- UNICEFen El Salvadorko ordezkari Begoña Arellano Pastor andrearekin, giza-mugikortasuneko egoeretan UNICEFek egiten duen lana azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Unibertsitate Publikora. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordearen erabakia, urriaren 2koa, zeinaren bidez sortu baita Nafarroan apustu-etxeak arautzeko ponentzia.

- Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostena eta Parlamentuak 2018ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkurak onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egiteko Batzorde Berezirako arau-proposamena.

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, batzordean izapidetu dadin Nafarroako Siemens Gamesaren produkzioaren balizko deslokalizazioari buruzko galdera. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin etxebizitzarik gabeko familiak babesteko egin beharreko lankidetza-hitzarmenari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafrroako Enpresaburuen Zirkuluak aurkeztutako ondorioei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Programa-akordioaren helburuak betetzeko behar diren finantzaketa-bermeei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- AEBetan muga-zergak igotzearen eta Erresuma Batuan Brexit bortitza egitearen ondorio ekonomikoak arintzeko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Lurraldde Kohesiorako Departamentua eskualdeak sortze aldera egiten ari denari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Inbertsio finantzarioki jasangarrien Planaren baitan finantzatutako inbertsioak zertan diren. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer plan duen Nafarroan langile autonomoen kopuruaren jaitsiera leuntzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Erregio mailako lehiakortasuna galtzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak finantzatzeko Foru Dekretu berria onesteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- AP-15aren doakotasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Kultur ohiturei eta praktikei buruzko 2018-2019 Inkestari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Erriberako zenbait herritan zergatik ez den helduentzako euskarazko eskolarik eskaintzen. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Gizarte zerbitzuetan politika publikoetako beste esparru batzuekin integratutako lana bultzatzeko lan-ildoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Ospitaleko Zaintza Unitate bat irekitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Mendigorria-Garesko osasun barrutia berrantolatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Eslabako Santa Criz aztarnategiak ukitutako finkak desjabetzeko prozedurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- “TRACASA Instrumental sozietateari eginiko enkargua, kobrantzen, jakinarazpenen eta lan osagarrien kudeaketa zerbitzuak egin ditzan” 1550003 17830 2272 932100 (E) aurrekontuko partidari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Informazioa, 2019ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzkoa.

- Informazioa, 2019ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzkoa.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa. Aldaketa horiek 2019ko ekainean, uztailean eta abuztuan igorri ziren Parlamentura.

- Kontuen Ganberak Urdazubiko Udalaren 2015, 2016, 2017eta 2018ko ekitaldiei buruzko txostena egiteko eskaria aintzat hartzea.

- Jurramendiko Mankomunitateko eta SMSA eta SERTECMA osatzen dituzten sozietate anonimoetako lehendakaritzaren azken lau urteotako –2015etik gaur bitarteko– ordainsariei, dietei eta abarrei nahiz langileen kontratazioari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria aintzat hartzea.

- Lodosako Udalaren azken 8 ekitaldietako –2011tik gaur bitarteko– langileen kontratazioaren legezkotasunari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria aintzat hartzea.

- Ribaforadako Udalaren azken 8 ekitaldietako –2011tik gaur bitarteko– langileen kontratazioaren legezkotasunari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria aintzat hartzea.

- Esteribarko Udalaren azken 8 ekitaldiei buruz –2011ko ekainetik gaur bitarte– fiskalizazio-txostena egiteko eskaria aintzat hartzea.

- Lekunberriko Udalaren azken hamar ekitaldietako –2009tik gaur bitarteko– langileen kontratazioari, ordainsariei eta funtzionarizazioari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria aintzat hartzea.

- Zangozako Udalaren eta Musika Eskolaren Udal Patronatuaren azken 8 ekitaldietako –2011ko ekainetik gaur bitarteko– langileen kontratazioari eta ordainsariei buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria aintzat hartzea.

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Eskola Kontseilurako eta Tokiko Kontseiluetarako izendatu beharreko bi kideak hautatzeko aurkeztu diren hautagaitzak.

- Eskari-idazkia, Neurri urgenteei buruzko legegintzako foru dekretu bat onesteari buruzkoa. Marimar De Castro Goñi andreak aurkeztu du.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena, urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzearen karietara. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

Astelehena, 14 urria, 2019 - 10:00