Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

Gai zerrenda

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde autonomoetan eta menpekoak diren zuzenbide publikoko entitateetan euskara erabiltzeari buruzkoa eta eremu ez-euskaldunean D ereduko hezkuntza-eskaintza aplikatzeko irizpideei buruzko Foru Lege proposamenaren gainekoa.

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina hein batean aldatzen duen Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamenaren gainekoa.

MOZIOAK:

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren idazkia, honako mozio hau dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da Defentsa Ministerioaren eskariari moratoria bat ezar diezaion, harik eta Ezkaba parkearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi arte.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zenbait neurri har ditzan, N-121-A errepideko tarte gatazkatsuenetan bide-segurtasuna hobetzera bideratuak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da tributuen arloko foru-araudiko zuzeneko zergen onura fiskalen efizientzia berrikus dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, errefusatu egiten da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa, eta Espainiako Gobernua premiatzen da lege hori indargabetzeko neurriak har ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko araudi bat gara dezan, energia berriztagarrietarako parke esperimental berriak paratzea ahalbidetuko duena. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ‘Diru-sarrerak bermatzeko sisteman zerga-kenkarien eredua ezartzeko aukerari buruzko azterlana’ abiaraz dezan. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da lehentasuna eman diezaion, hezkuntza sozializatzaile eta kalitatezko baten berme den aldetik, irakaskuntza publikoa garatzeari. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Abiadura Handiko Trena bultzatzeko eta garatzeko aurreikusitako jarduketen berri eman dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Murillo El Frutoko ureztaketan 2017an lizitatu baina egin ez diren obren berri eman dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafarroan bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzeko ekintzak zehatz ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Aroztegiko Udalez gaindiko Plan Sektoriala zertan den azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Sindicato Unificado de Policíako kideekin, bakarrik dauden adingabe atzerritarrak direla-eta dauzkaten arazoak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoaren ordezkariekin, beren proposamen eta eskari nagusiak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

AHOZKO GALDERAK:

- Legegintzaldi honetarako programa-akordioan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko lege baterako aurreikuspenari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Brexitak Nafarroako enpresa-sarean izan ditzakeen ondorio negatiboak leuntzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Gazte enpleguari eta ekintzailetzari buruzko berariazko plan bat eta Nafar gazte talentudunak Nafarroara itzultzeko plan bat ezartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Lan-istripuen kopurua murrizteko aurreikusitako neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Brexitak Nafarroako enpresetan eta ekonomian izan dezakeen inpaktuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Lan Autonomoaren Nafarroako II. Azokari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Dokumentazioa euskarri berrerabilgarrietan bidaltzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Bitarteko langileei gradua ordaintzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Pirinioetako hartz-populazioaren gaineko Piros LIFE nazioarteko foroari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Zebra musuiluen izurria kontrolatzeko eta horren ondorioak leuntzeko jarduketa-planei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Memoriaren Institutua Rozalejoko Markesaren jauregian kokatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Araudi indardunaren arabera ikastetxeetan unitateak irekitzeko behar den ikasle-kopuruari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Etxarri Aranazko eta Olaztiko liburutegiak liburutegien jendaurreko ordutegia handitzetik kanpo utzi izanari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Tuterako Osasun Barrutiko dermatologiako arretari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Landa eremuetako arreta jarraitu eta urgentea bermatzeko guardien banaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko departamentuen hizkuntza planei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 560/2019 Ebazpenetik heldu den 15/19 espedienteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Plangintza orokorreko mankomunitateei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lekunberriko Iturriburun hutsik dauden etxebizitzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eguesibarko Udalaren 2013ko martxotik 2019ko ekainera bitarteko fiskalizazio-txostena Kontuen Ganberaren 2020ko lan-programan sartzea.

- 2019ko maiatzaren 26an Nafarroako Parlamenturako egindako hauteskundeen ondoriozko hauteskunde-kontabilitateen zuzentasunari buruzko fiskalizazio-txostena.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Esteribarko Udalaren azken 8 ekitaldiei buruz –2011ko ekainetik gaur bitarte–. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Lekunberriko Udalaren azken hamar ekitaldietako –2009tik gaur bitarteko– langileen kontratazioari, ordainsariei eta funtzionarizazioari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Zangozako Udalaren eta Musika Eskolaren Udal Patronatuaren azken 8 ekitaldietako –2011ko ekainetik gaur bitarteko– langileen kontratazioari eta ordainsariei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Parlamentuko “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoa eratzea.

- 4956-2019 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 1. artikuluaren 1.c eta 2.g apartatuen, 11.7 apartatuaren, 23.3 apartatuaren, 24. apartatuaren eta 27.1 apartatuaren aurka Gobernuko lehendakariak sustatua.

- Zerbitzu Juridikoen txostena, Justo Luque Brasero jaunak aurkeztutako eskari-idazkiari buruzkoa, zeinetan eskatzen baitzuen desgaitasunen bat dutenentzat gordetako lanpostu bat lortu nahi dutenendako Nafarroako oposizioetan ezartzen diren baldintzak alda daitezen.

- Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak izena aldatzeko eskaria.

- Hezkuntza Batzordeko bi kide izendatzea, Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izateko.

- Zerbitzu Juridikoen txostena, Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak Nafarroako Arartekoari eginiko informazio-eskariari buruzkoa.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen baitu Hazte Oir plataformak “Protege los niños del adoctrinamiento en ideología de género” izenarekin egindako kanpaina. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteek eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

Astelehena, 30 iraila, 2019 - 10:00