FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Kargudun publikoei administrazio-zehapenak ezartzen dizkien Foru Lege proposamena dela eta.
- Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. apartatua aldatzekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da araudia alda dezan, halako moduan non Nafarroako kultur sentsibilitateak ordezkatuko dituen Kulturaren eta Arteen Nafar Kontseilu parte-hartzaile bat taxutzen ahal izanen baita. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan zein den Gobernuaren jarrera EAJk Nafarroako errealitate instituzionalean berriz esku sartzearen aurrean, Euskal Estatutu berriaren proiektuaren bitartez. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariarena, Navarra Arena pabiloiaren 2018ko eta 2019ko programazioa taxutzeko baliatu diren irizpideak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina Altuna Ochotorena andreak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariarena, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-kudeatzailearekin eta Gazteriako zuzendariordearekin batera informa dezan Gazteriari buruzko II. Planaren lehen urteari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Errefuxiatuei Nafarroan Harrera egiteko Protokolo Integrala aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
5.5 Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren erreformaren gorabeheren berri eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Uharteko Udalaren ordezkaritza batekin, Botikak gutxitu eta gehiago mugitu, zure osasunagatik bat eginik proiektua azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialaren ordezkariekin, gizarte hezitzailearen lanbidea arautzeko lege baten aldeko eskaria azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
- Nafarroako Zerbitzuguneetako Enpresaburuen Elkartearen ordezkaritza batekin, legedi indarduna betetzeari dagokionez eta sektorean lehia desleiala egoteagatik bizi duten egoera azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
- Ziaurrizko Kontzejuko eta Nafarroako beste kontzeju batzuetako ordezkariekin, azal dezaten zer arazo dakarren mendiko errepideetan abiadura moteltzeko gailuak ezartzeko debekuak. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
- Tracasako eta Tracasa Instrumentaleko Enpresa Batzordearen ordezkariekin, haien lan-baldintzen berri eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Jakiteko ea zertan den Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari aparteko ekarpena egiteari eta finantzaketarako tresna egonkokor bat aztertzeari buruz hartutako erabakia. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- ETAko presoentzat amnistia eskatzen duen EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren hitzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Liburutegi Nagusia langilez hornitze aldera onetsitako mozioa betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.
- SODENAri, legeak ezartzen duen 10 urteko epea iragan ostean, zenbait enpresatan parte hartzen jarraitzeko baimena luzatzeko erabakiari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.
- Erabilera-lagapeneko araubideko etxebizitza-kooperatiben ereduari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Etxebizitzarako eskubidea izateari buruzko lege proiektuari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- N-121-A eta A-15 errepideetako obrei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Nafarroaren zor publikoari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Berriztu Elkarteari eta Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza kontratuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.
- Nahitaezko soldadutzaren aitzineko kontzientzia-eragozleei eta intsumisoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Nahitaezko soldadutza dela-eta Armadarekin lankidetzan aritu ez ziren udaletako kargudun publikoen aurkako prozedura penal eta zibilei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Kontzientzia-eragozpenaren eta intsumisioaren mugimendu antimilitaristak Nafarroan izandako eraginari eta garrantziari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- 2017ko laugarren hiruhilekoan emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa, zuzenduta.
- Maiatzaren 11ko 79/2018 Foru Agindua, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2018-2020 aldirako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa aldatzen duena.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2018ko apirilean egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak maiatzaren 15ean sartu baitziren erregistroan.
- Kontuen Ganberaren txostena, Nafarroako Arartekoari buruzkoa (2017).
- Kontuen Ganberaren txostena, Nafarroako Kontseiluari buruzkoa (2017).
BESTELAKO GAIAK:
- Eledunen Batzarrak 2018ko martxoaren 19an egindako eskariari jarraikiz egindako txosten-oharra, Nafarroako Gobernua foru parlamentariek egindako informazio-eskariei behar den moduan eta garaian erantzutera behartuta ote dagoen argitzen duena.
- Konstituzio Auzitegiaren epaia, Nafarroako ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 15. eta 16. artikuluen aurka Gobernuko lehendakariak sustatutako 572/2008 konstituziokontrakotasun errekurtsoari buruzkoa.
- Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Auzitegiaren 1319-2018 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko arazoa,143/2017 prozedura laburtua dela-eta, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen xedapen iragankor bakarreko laugarren apartatuko 2. zenbakiari buruzkoa, Espainiako Konstituzioaren 149.1.6 artikulua ustez urratzeagatik.
- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du Israelek indarrez okupatutako bere lurraldera itzultzeko palestinar herriari dagokion eskubidea. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Israelgo gobernu sionista palestinarren aurka egiten ari den giza eskubideen urraketa larria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafrroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Xabierraldien ekitaldi tradizionala Hitlerren eta Francoren irudiarekin irudikatu izana. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaera, Nafarroako Gobernua premiatzeko egutegian urgentziaz sar dezan ETA banda terroristak estortsioa egindako enpresaburuen aldeko aitortza-omenaldi bat. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.