Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

Gai zerrenda

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa.

- Zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legea , 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, honako foru lege proposamenari buruzkoa: Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasleen kidegoetan sartzeko deialdietako merezimendu-lehiaketei dagokienez Aurrekontu Orokorrei buruzko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikulua garatzen duena.

- Izapidetzen jarraitzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena. Osoko Bilkurak martxoaren 7an aintzat hartu zuen.

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, honako foru lege proposamenari buruzkoa: Nafarroako Foru Komunitateak Club Atlético Osasunaren aldeko abal bat ematea baimentzen duena.

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Espainiako Gobernua premiatzen da 1978ko Sanferminei buruzko dokumentazioa desklasifika dezan eta apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa erretira dezan, eta desadostasuna adierazten du 1978ko Sanferminen gaineko inpunitatearen amaiera exigitzeko pankartak paratzeagatik hainbat pertsonari zitazioa igorri izanak eragindako polizia-jarduketa dela eta. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazi baitu Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren eskumena dela bosgarren belaunaldiko telefoniaren iriste goiztiarraren aldeko apustua egitera premiatzen duen mozioaren gaia.

- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da harrera espezializatuaren modalitate gisa har dezan urgentziazko harrera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da lan-eskaintza publikoan atera daitekeen lanpostu-kopurua mugatzen duen ordezkatze-tasa ken dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluan negozia eta adostu ditzan laneko ezbehar-tasaren aurkako neurri berriak eta ekintza osagarriak. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Sanfermines 78 Gogoan! elkarteak eta 1978ko sanferminetan izandako gertakariek zuzenean kaltetutako pertsonek 2019ko urtarrilaren 22an aurkeztutako kereila kriminala aldeztu dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Agoitzen ikastetxe berri bat eraiki dezan eta San Miguel ikastetxe publikoa eta Agoizko DBHI bi ikastetxe bereizi gisa har ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak martxoaren 12an egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren xedea zen informazioaren segurtasunaren arloko politikari, datuen zaintzari eta Nafarroako Gobernuko departamentu guztietan arlo horretan dagoen araudia betetzeari buruz informatzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, Klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Foru Lege proiektua taxutzeko prozesua zertan den informa dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurraldeko zuzendari eta ikuskatzaileen buruarena, azal dezan zer protokolo eta jardunbide baliatzen diren lan gatazka batean non legezko greba bat egiteko oinarrizko eskubidea urratu izana salatzen duten langileen legezko ordezkariek eta enpresa batzordeek. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Foru Komunitatearen senatari autonomikoarena, Nafarroako Parlamentuaren IX. legegintzaldian zehar Senatuan egindako lanaren kontu eman dezan eta lan hori balora dezan. Nafarroako Foru Komunitatearen senatari autonomiko Idoia Villanueva Ruiz andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Itunpeko ikastetxe erlijiosoetan nafar adingabeen aurkako sexu-abusuak salatu dituzten biktimen ordezkariekin, beren lekukotasuna eman dezaten eta justizia nahiz erreparazio eskariak azal ditzaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- 2013tik 2015eko otsailera bitarte izandako gertakariak direla-eta modelo-agentzia baten aurkako salaketa aurkeztu zuten 129 emakumeen ordezkariekin, beren lekukotasuna eman dezaten eta eskariak azal ditzaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Gurelur elkartearen ordezkariekin, Tuterako udal-mugartean milaka pinu matarrasa bidez moztearen afekzioa balora dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Gurelur elkartearen ordezkariekin, Basa Fauna Sendatzeko Ilundaingo Zentroaren funtzionamendua balora dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Tasubinsaren Orkoiengo zentro okupazionalera. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

AHOZKO GALDERAK:

- Jakiteko ea legegintzaldi honetan zergatik ez den onetsi Nafarroako Gobernuak hitzemandako Enpleguari buruzko Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Laguntza-produktuen sistema soziosanitario bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan zahar-etxeen fakturazioa dela-eta egindako auditoriaren emaitzari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Nafarroako esnetarako behien ustiategien egoerari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- 2019ko English Week-erako deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Eremu ez euskaldunean Haur eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko lehen mailan A eredua ezarriko duten ikastetxeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko foru parlamentari Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Cordovillako Suhiltzaileen Parkeko eta Heliportuko obrak kontratatzeko prozedurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberaren jardueren oroitidazkia eta kontu orokorra, 2018ko ekitaldikoak.

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkura Castejónen, 2019ko martxoaren 25ean.

- Enpresa pribatuen eta administrazio publikoaren artean zerbitzuak eta lanak kanpoan nahiz barruan kontratatzeko prozesuetan jarraitu beharreko zuzenbidezko prozedurak aztertzeko Ponentziaren erabakia, Nafarroako Kontseiluari txosten bat eskatzekoa.

- Enpresa pribatuen eta administrazio publikoaren artean zerbitzuak eta lanak kanpoan nahiz barruan kontratatzeko prozesuetan jarraitu beharreko zuzenbidezko prozedurak aztertzeko Ponentziaren erabakia, Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari txosten bat eskatzekoa.

- Txostena, Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren 2018ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoko betetze-egoerari buruzkoa.

- Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua aldatzeko proposamena. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkie Igoa y Patxi SL, Transtiermes SL, Belainpe SL eta Igoa y Patxi Logística SL enpresetako langileei eta beren lan-baldintzak hobetzeko mobilizazioei. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Astelehena, 11 martxoa, 2019 - 10:00